Desmond Morris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Desmond Morris
Desmond Morris (1969).jpg
Bizitza
Jaiotza Swindon1928ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Magdalen College
University of Birmingham
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, etnologoa, margolaria, etologoa, primatologista, zoologoa eta telebista aurkezlea
Lantokia(k) Oxford
Kidetza Londresko Zoologia Elkartea
IMDb nm0606493
www.desmond-morris.com/

Desmond John Morris (Purton, Wiltshire, Ingalaterra, 1928ko urtarrilaren 24a - ) zoologo eta etologo ingelesa da. Ramona Baulch historialariarekin ezkondua dago, eta hainbat liburu elkarrekin idatzi dituzte.

1960an ITV telebista independienteko saio bateko aurkezle gisa egin zen ezagun. Saioak Zoo Time izena zuen. Bere ikasketak animalien portaerari buruzkoak dira eta, hortik abiatuta, gisa portaerari buruzkoak. Giza portaera ikuspegi zoologiko batetik azaltzen du, azalpen soziologiko, psikologiko eta arkeologikoak alde batera utzita. Hortik abiatuta hainbat liburu idatzi ditu eta telebista saio ugari produzitu. Hala ere ikuspegi zoologiko honek eztabaida sutsua sortu du.

Bere libururik ezagunena The Naked Ape da, Tximino biluzia, 1967an idatzia. Animalia kontratuan ekologiari buruz hitz egiten du. Giza zoologikoa liburuan gizakia eta hiri-portaera aztertzen ditu.

Feminismoari buruz ere Emakumea biluzik idatzi du. Bertan hainbat kulturetan emakumea estaltzeko dagoen joera aztertzen du.

Artista gisa surrealismoan egin ditu ekarpenak.