Sardiniera: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
52. lerroa: | 52. lerroa: | ||
{{erromantze hizkuntza aurkibidea}} |
{{erromantze hizkuntza aurkibidea}} |
||
[[Kategoria:Erromantze hizkuntzak]] |
|||
[[Kategoria:Hizkuntza gutxituak]] |
|||
[[Kategoria:Italiako hizkuntzak]] |
|||
[[Kategoria:Sardinia]] |
|||
[[Kategoria:Sardiniera]] |
[[Kategoria:Sardiniera]] |
||
14:47, 20 urria 2009ko berrikusketa
Sardiniera | |
---|---|
sardu | |
[[Fitxategi:|285px]] | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia |
Hiztunak | 2,5 milioi |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Sardinia |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Southern Romance (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, aditza objektua subjektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sc |
ISO 639-2 | srd |
ISO 639-3 | srd |
Ethnologue | srd |
Glottolog | sard1257 |
Wikipedia | sc |
IETF | sc |
Sardiniera (Sardu edo Saldu) Sardinia irlan (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, non katalana (forma arkaiko batean) den bertako hizkuntza; San Pietro eta San Antioco uharteetan, beraien aldetik, liguriar dialektoa mantentzen da.
Hizkuntza indoeuropar erromantzea da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatua dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza legez kontsideratzen da.
1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.
Dialektoak
Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:
- Sardiniera logudorearra (Logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da; baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzarik aldetik ere aldaera hau biziena da.
- Sardiniera kanpidanearra (Campidanese), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toskanako eragin nabaria du. Aldaera honek hiztun kopuru handiena biltzen du.
Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektoak kontsideratzen dira, nahiz eta korsikera eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten:
- Galurearra (Gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); Korsikako iparraldeko dialektoekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokionean.
- Sasarearra (Sassarese), Sassari, Porto Torres eta inguruetan hitz egina, galurearra eta logudorearraren arteko aldaera da, eta Pisako, Genovako zein Kataluniako eragin nabaria du.
Eredu batua
2000. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, Limba Sarda Unificada (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta politikaren gora-beherek eraginda, 2006tik Limba Sarda Comuna (LSC) delakoa da hobetsitakoa. Azken honek dialekto kanpidanearra du oinarri nagusia, eta oso eztabaidatua dago.
Hedabideak
Hedabideen artean nabarmentzekoa da "Llengües Vives" izeneko aldizkaria, Bartzelonan egindakoa. Bertan, beste batzuekin batera, sardinierazko hiztunen gaur egungo egoera jorratzen dute bi hilabetean behin.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sardiniera |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- Accademia campidanese di lingua sarda (sardiniera kanpadinearrean)
- Ditzionàriu online (sardinieraz, italieraz eta ingelesez)