Martin Azpilkueta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa: 5. lerroa:
== Bizitza ==
== Bizitza ==
[[Fitxategi:Birth_house_of_Martín_de_Azpilicueta_in_Barásoain,_Navarre.jpg|thumb|Martin Azpilkuetaren jaiotetxea Barasoainen|ezkerrera]]
[[Fitxategi:Birth_house_of_Martín_de_Azpilicueta_in_Barásoain,_Navarre.jpg|thumb|Martin Azpilkuetaren jaiotetxea Barasoainen|ezkerrera]]
[[Baztan]]dar jatorriko familia [[agaramontar]] batean jaio zen. Euskalduna zen umetatik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Pruden|abizena=Gartzia|urtea=2015|izenburua=Nafarroako auziaz|argitaletxea=Elkar|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=|url=https://www.worldcat.org/oclc/937757714|isbn=9788490274439}}</ref> Aita Martin Azpilkueta eta ama Maria Jauregizar izan zituen. Bizitzako lehen urteak [[Barasoain]]en eman eta gero, hamaika urte zituenean [[filosofia]] eta [[teologia]] ikasten hasi zen. [[1509]]an [[Alcalá de Henares]]ko unibertsitatean ibili zen ikasle. [[1510]]ean, [[Gaztelako Erresuma]]k Nafarroari eraso egitean, familiarekin batera [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosara]] iragan zen. Bertan [[zuzenbide kanoniko]]a eta [[zuzenbide zibil]]a ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Tolosa eta [[Cahors]]eko unibertsitateetan eskolak eman zituen.
[[Baztan]]dar jatorriko familia [[agaramontar]] batean jaio zen. Euskalduna zen umetatik.<ref>{{Erreferentzia|izena=Pruden|abizena=Gartzia|urtea=2015|izenburua=Nafarroako auziaz|argitaletxea=Elkar|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|data=|url=https://www.worldcat.org/oclc/937757714|isbn=9788490274439}}</ref> Aita Martin Azpilkueta eta ama Maria Jauregizar izan zituen. Bizitzako lehen urteak [[Barasoain]]en eman eta gero, hamaika urte zituenean [[filosofia]] eta [[teologia]] ikasten hasi zen. [[1509]]an [[Alcalá de Henares]]ko unibertsitatean ibili zen ikasle. [[1510]]ean, [[Gaztelako Erresuma]]k Nafarroari eraso egitean, familiarekin batera [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosara]] iragan zen. Bertan [[zuzenbide kanoniko]]a eta [[zuzenbide zibil]]a ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Tolosa eta [[Cahors]]eko unibertsitateetan eskolak eman zituen. Bere familiak gogor jasan zuen gaztelar agintarien errepresioa, ondasun gehienak galduz eta eskubide horien gaineko auzi amaiezinetan sartuz.


Tolosan apaiz bihurtu eta [[1523]]an Nafarroara itzuli zen. Familia osoa eta berbera sorterriko errege-erregina legitimoen aldeko agertu ziren Nafarroaren konkistan eta, erresuma birkonkistatzeko ahalegin osoa Hondarribiko setiora mugatua zenean, Azpilkuetak Karlos V.aren alde men egiten zuten nafarren barkamena prestatu zuen (1523ko udazkena). Hurrengo urtean, erlijioko botoak egin zituen [[Orreagako kolegiata|Orreagako]] kalonje agustindarren monasterioan. [[1524]]tik aurrera, hamalau urtean [[Salamanca]]n irakasle izan zen, eta bere ezagupenei esker ospe handia hartu zuen. [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearen aginduz, [[Coimbra]]ko unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle; [[1555]]ean jubilatu eta Nafarroara itzuli arte eragin handia izan zuen [[Portugal]]go handiki askorengan. Coimbran zegoenean bertara ikastera joandako bere iloba [[Joanes Azpilikueta Iriberri|Joanes Azpilikuetaren]] tutore izan zen, [[Guaraniera|tupi-guarini]]<nowiki/>aren lehen gramatika idatzi zuenak [[Jesusen Lagundia|Jesusen Landundiaren]] kide egin arte.
Tolosan apaiz bihurtu eta [[1523]]an Nafarroara itzuli zen. Familia osoa eta berbera sorterriko errege-erregina legitimoen aldeko agertu ziren Nafarroaren konkistan eta, erresuma birkonkistatzeko ahalegin osoa Hondarribiko setiora mugatua zenean, Azpilkuetak Karlos V.aren alde men egiten zuten nafarren barkamena prestatu zuen (1523ko udazkena). Hurrengo urtean, erlijioko botoak egin zituen [[Orreagako kolegiata|Orreagako]] kalonje agustindarren monasterioan. [[1524]]tik aurrera, hamalau urtean [[Salamanca]]n irakasle izan zen, eta bere ezagupenei esker ospe handia hartu zuen. [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearen aginduz, [[Coimbra]]ko unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle; [[1555]]ean jubilatu eta Nafarroara itzuli arte eragin handia izan zuen [[Portugal]]go handiki askorengan. Coimbran zegoenean bertara ikastera joandako bere iloba [[Joanes Azpilikueta Iriberri|Joanes Azpilikuetaren]] tutore izan zen, [[Guaraniera|tupi-guarini]]<nowiki/>aren lehen gramatika idatzi zuenak [[Jesusen Lagundia|Jesusen Landundiaren]] kide egin arte.

10:11, 20 apirila 2021ko berrikusketa

Martin Azpilkueta

Bizitza
JaiotzaBarasoain1492ko abenduaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaErroma1586ko ekainaren 1a (93 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaAlcalako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
latina
portugesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, filosofoa, legelaria eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k)Coimbrako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Tolosako Unibertsitatea
MugimenduaSalamancako Eskola
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Martin Azpilkueta Jauregizar[1] (Barasoain, 1492ko abenduaren 13 - Erroma, 1586ko ekainaren 21), izengoitiz Doctor Navarrus, nafar pentsalari eta kanonista izan zen. Haren garaiko intelektual nagusietakotzat jotzen da.

Bizitza

Martin Azpilkuetaren jaiotetxea Barasoainen

Baztandar jatorriko familia agaramontar batean jaio zen. Euskalduna zen umetatik.[2] Aita Martin Azpilkueta eta ama Maria Jauregizar izan zituen. Bizitzako lehen urteak Barasoainen eman eta gero, hamaika urte zituenean filosofia eta teologia ikasten hasi zen. 1509an Alcalá de Henaresko unibertsitatean ibili zen ikasle. 1510ean, Gaztelako Erresumak Nafarroari eraso egitean, familiarekin batera Okzitaniako Tolosara iragan zen. Bertan zuzenbide kanonikoa eta zuzenbide zibila ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Tolosa eta Cahorseko unibertsitateetan eskolak eman zituen. Bere familiak gogor jasan zuen gaztelar agintarien errepresioa, ondasun gehienak galduz eta eskubide horien gaineko auzi amaiezinetan sartuz.

Tolosan apaiz bihurtu eta 1523an Nafarroara itzuli zen. Familia osoa eta berbera sorterriko errege-erregina legitimoen aldeko agertu ziren Nafarroaren konkistan eta, erresuma birkonkistatzeko ahalegin osoa Hondarribiko setiora mugatua zenean, Azpilkuetak Karlos V.aren alde men egiten zuten nafarren barkamena prestatu zuen (1523ko udazkena). Hurrengo urtean, erlijioko botoak egin zituen Orreagako kalonje agustindarren monasterioan. 1524tik aurrera, hamalau urtean Salamancan irakasle izan zen, eta bere ezagupenei esker ospe handia hartu zuen. Karlos V.a enperadorearen aginduz, Coimbrako unibertsitate sortu berrira joan zen irakasle; 1555ean jubilatu eta Nafarroara itzuli arte eragin handia izan zuen Portugalgo handiki askorengan. Coimbran zegoenean bertara ikastera joandako bere iloba Joanes Azpilikuetaren tutore izan zen, tupi-guariniaren lehen gramatika idatzi zuenak Jesusen Landundiaren kide egin arte.

1577an, 85 urte zituela, Felipe II.ak Bartolome Karrantza Inkisizioaren aurrean defenda zezan eskatu zion. Gorabehera askoren ondoren, auzia Erromara eramatea agindu zuen Pio V.ak, eta hara joan ziren defendatua eta defendatzailea. Erroman Pio V.a, Gregorio XIII.a eta Sixto V.aren aholkularia izan zen. Bertan hil zen 94 urterekin.

Idazlanak

Manuale de' confessori, 1584 (Milano, Fondazione Mansutti).
Consilia et responsa, 1594

Aldi berean teologo, legelari eta ekonomialaritzat jo izan da. Idazlan ugari sortutakoa da. Eliza erreformatuak liturgian eta ideien zabalkundean berezko hizkuntzak erabiltzeari, Kontrarreforma Katolikoak latinari eutsiz erantzun zion Trentoko Kontzilioan. Aldiz, Azpilkuetak berezko hizkuntzak erabiltzearen alde agertu zen 1545eko bere Commento en Romance idazlanean, Coimbran argitaratuan, eta hor Aita Gurea, Salbe Maria, eta Kredoa idatzi zituen latinez zein erromantzez, alegia, gaztelaniaz; kontra izan zituen latin tradizioaren aldekoak.

Geroago, 1586ko Miscellaneum centum idazlanean, azaldu zuen berezko hizkuntzak lehenago ere baliatu zirela erlijio gaietan, apezpikuek eta inkisidoreek baimenduta, eta "kantabriar dohatsu eta ikasi bat" aipatu zuen: Lizarrako Antso Elsokoa, euskara otoitz desberdinetan baliatu zuena. "Baserritarrek eta menditarrek" kristau doktrinaz duten ignorantzia latinaren erabilerari egotzi zion, "buruz ikasten baitute, haien berezko hizkuntza erabili ordez" Bere lanik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Manual de Confesores y Penitentes, Coimbran 1553an argitaratua, espainieraz zein latinez sarritan berrargitaratua.
  • De Usuras y Simonía (1569).
  • De redditibus beneficiorum Ecclesiaticorum, Valladolid (1566).
  • Comentario Resolutorio de Cambios.
  • Enajenación de las Cosas Eclesiásticas.
  • Comentario sobre los expolios de los clérigos.
  • Cuatro Comentarios de Regulares.
  • Tratado de las Horas Canónicas y de Oración.
  • Tratados del Rosario.
  • Silencio en el Oficio Divino.
  • Capitulo Inter Verba.
  • Capitulo Humanae Aures.
  • Tractatus de Finibus Humanorum Actuum.
  • Tratado de Penitencia.
  • Tratado de Indulgencias y Jubileo.
  • De Rescriptis.
  • Tratado de Juditiis.

Haren lan guztiak Venezian argitaratu zituzten 1598an Compendium horum omnium Navarri operum izenburupean.

Martin Azpilkuetaren oroipena

1992an, Martin Azpilkuetaren jaiotzaren bosgarren mendeurrenaren harira, haren omenezko eskultura bat jarri zen Barasoainen, Oloritzen bizi den Juan Manuel Campos Manik egina. Bertan berak esandako esaldi bat hiru hizkuntzaz (latin, euskara eta gaztelaniaz) dakar; euskarazko bertsioan, Herriak du agintea dio[3].

2004an Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak Martin de Azpilicueta saria ezarri zuen, administrazio publikoen jarduerari, Nafarroako sektore publikoari eta foru zuzenbide zibilari buruzko ikerketak eta azterlanak sustatzeko.

Erreferentziak

  1. Dokumentazioan Azpilicueta, Azpilcueta eta Aspilcueta ere topa daitezke.
  2. Gartzia, Pruden. (2015). Nafarroako auziaz. Elkar ISBN 9788490274439..
  3. La Voz de la Merindad, 196. alea, 39. or.

Bibliografia

Kanpo estekak