Burger King

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burger King
Burger King logo.svg
Datuak
Mota janari lasterreko jatetxe-katea, nekazaritzako elikagaien enpresa eta filiala
Industria Gastronomia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Gobernantza
Zuzendaria Daniel Schwartz (en) Itzuli
Egoitza Miami-Dade konderria (Florida)
Forma juridikoa akzio konpainia
Jabea Restaurant Brands International (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak 1.970.000.000 $ (2012)
Irabazi-garbia 117.700.000 $ (2012)
Ustiapen-mozkina 363.000.000 $ (2012)
Historia
Sorrera 1953
1954
1956
Sortzailea
Sorrera lekua Jacksonville eta Miami

bk.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Burger King Corporation janari azkarra eskaintzen duen jatetxe-kate estatubatuarra da. Miamin (AEB) jaio zen 1954an, James McLamore eta David Egertonen eskutik. Ordura arte existitu gabeko kontzeptuarekin ekin zioten ibilbideari: «Harro gaude gure bezeroei sutan egindako hanburgesarik onenak, eta bestelako produktu dastagarri eta osasuntsuak zerbitzatzeaz. Hori gara gu».

Enpresaren leloa «Nahi duzun bezala» da. Izan ere, Whopper izeneko hanburgesak nahi diren osagaiak kendu edo gehitzeko aukera ematen du. McDonald's eta Wendy's enpresekin batera, munduko hanburgesa saltzailerik handiena da. Munduko 57 herrialdetan ditu jatetxeak, euretako %75 AEBetan. 2002an, 11,3 milioi dolarretakoa zen enpresaren kapitala.

Hanburgesa da Burger Kingen produktu nagusia, baina entsalada eta oilaskoaz egindako janariak ere zerbitzatzen ditu. 2000an eskaintza handitu egin zuen enpresak, eta ordutik menu begetarianoa ere badu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]