Cincinnatiko Mastersa
Cincinnatiko Mastersa AEBetako Cincinnati hiriko Masoneko suburbioan urtero jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia.
Gizonezkoen alorrean 1999. urtean jokatzen zen, emakumezkoetan urte bat beranduago jokatzen hasi zelarik. Emakumezkoetan 1974. urtetik 2004. urte bitartean jokatzeari utzi zitzaion. Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak ez dira aldi berean jokatzen, lehena abuztuan egiten da eta emakumezkoena aldiz uztailean.
Izen ofiziala Western & Southern Financial Group Masters & Women's Open da, izen hau bere babesle ekonomiko garrantzitsuena denarengatik hartzen duelarik. Pista gogorrean jokatzen da gaur egun txapelketa, baina 1970-1972 eta 1976-1978 urte tarteetan lur harrotuan jokatu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketa Tri-State Tennis Tournament izenpean 1899. urtean jokatzen hasi zen. Hasiera batean partiduak Avondale Athletic Clubean jokatzen ziren, gerora egoitza behin baino gehiagotan aldatuko zelarik, bai eta txapelketa jokatuko zen gainazala ere. Bere hastapenetan, garaiko txapelketa gehienen antzera, belar gainean jokatzen zen txapelketa.
1903. urtean, Cincinnati Tennis Clubera aldatu zuen egoitza, bertan partiduak lur harrotuan jokatzen zirelarik. 70 urte beranduago, 1972. urtean, aldaketa berri batek Queen City Raquet Clubera eraman zuen egoitza, Sharonvillen. Arazo ekonomikoak zirela eta, 2 urte beranduago leku aldaketa berri bat jasan behar izan zuen txapelketak, kasu honetan Cincinnati Convention Centerrera, aldi berean emakumezkoen txapelketa jokatzeari utzi zitzaion. 1975. urtean, Old Coneyra eraman zuten txapelketa.
Azkenik, 1979. urtean, gaur egun duen kokalekura eraman egin zuten, Masonera hain zuzen ere. Orduan izan zen txapelketaren antolatzaileek estadio finko bat ezartzea erabaki zutenean, gerora beste bi estadio batuko zitzaizkiolarik. Honek Cincinnatiko Mastersa (4 Grand Slameko txapelketekin batera), hiru estadio finko dituen txapelketa bakarrean bihurtzen duelarik. Center Court, Grandstand Court eta Court 3 izenarekin ezagunak direlarik.
Gaur egun txapelketa Western and Southern Financial Grouparen esku dago, zeinek 2004. urtean, Belgikan jokatzen zen txapelketa baten eskubideak eskuratu ostean, emakumezkoen txapelketa berrartzea lortu zuten.
Finaleko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Banakakoa gizonezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970 urtetik aurrera:
Banakakoa emakumezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urtetik aurrera:
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Finalaren emaitza |
2009 | Jelena Jankovic | Dinara Safina | 6-4, 6-2 |
2008 | Nadia Petrova | Nathalie Dechy | 6-2, 6-1 |
2007 | Anna Chakvetadze | Akiko Morigami | 6-1, 6-3 |
2006 | Vera Zvonareva | Katarina Srebotnik | 6-2, 6-4 |
2005 | Patty Schnyder | Akiko Morigami | 6-4, 6-0 |
2004 | Lindsay Davenport | Vera Zvonareva | 6-3, 6-2 |
Binakakoa gizonezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968 urtetik aurrera:
Binakakoa emakumezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004 urtetik aurrera:
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Finalaren emaitza |
2009 | Cara Black Liezel Huber |
Nuria Llagostera María José Martínez Sánchez |
6-3, 0-6, 10-2 |
2008 | Maria Kirilenko Nadia Petrova |
Su-Wei Hsieh Yaroslava Shvédova |
6-4, 4-6, 10-8 |
2007 | Bethanie Mattek Sania Mirza |
Alina Jidkova Tatiana Poutchek |
7-6(4), 7-5 |
2006 | Maria Elena Camerin Gisela Dulko |
Marta Domachowska Sania Mirza |
6-4, 3-6, 6-2 |
2005 | Laura Granville Abigail Spears |
Kveta Peschke María Emilia Salerni |
3-6, 6-2, 6-4 |
2004 | Jill Craybas Marlene Weingartner |
Emmanuelle Gagliardi Anna-Lena Groenefeld |
7-5, 7-6(2) |
Txapelketa gehien irabazi dutenek
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 4 garaipen:
- Mats Wilander: 1983, 1984, 1986, 1988
- 3 garaipen:
- Pete Sampras: 1992, 1997, 1999
- Andre Agassi: 1995, 1996, 2004
- Roger Federer: 2005, 2007, 2009
- 2 garaipen: