Larresoroko apazgaitegian egin zituen ikasketak. Bertan, Grazian Ademaren adiskide mina egin zen,[3] eta Jean Baptiste Kamusarri olerkariaren ikasle izan zen. Alabaina, apaiz ikasketak utzi eta Frantziako armadan sartu zen, kapitain mailara iritsiz. 1870ean preso hartu zuten Metzen alemanek. 1871n, Napoleon III.a menderatua izan zenean, Sarara itzuli eta Ezpeletako barrutiko bakezko juje aritu zen hil zen arte. 1891n zendu zen, 63 urte zituela.
Garai hartako Ipar Euskal Herrian bi alderdi nagusi zeuden: xuriak, erregetiarrak eta apaiztarrak, eta gorriak, errepublikazaleak eta laikoak. Elizanburu gorria zen, baina, Ibon Sarasolak dioenez, horrek ez du esan nahi kristau zintzoa ez zenik; Piarres Adame-ri darion ideologia, adibidez, erabat ortodoxoa baita, baina ez zuen Hiriart-Urruti baten erlijio-hertsikeria izugarriarekin, hots, izutzen duenarekin, zerikusirik.
Elizanburu, batez ere, hizkuntzaren maisua da, eta trebetasun handiko bertsogilea. Oso gustu argikoa, literatura-prestakuntza sendoa zuen frantsesarekin, eta, gainera, erregistro ugari zituen, denak trebetasun berarekin erabiltzen zituenak. Hainbaten artean maisu izan zen txantxetako deskribapenaz gain ('Iragan besta'), emakumeen edertasuna ('Maria'), maitasuna ('Aingeru bati'), nostalgia ('Agur nere herriari', Chori berriketaria), landako bakea ('Nere falta etchea', 'Artzaingoa'), bere produkzioan kutsu heroikoa ere ez da falta ('Biba Frantzia').[...] Bilintxekin konparatuta, nota pertsonalegia saihesten du, eta, une dramatikoenetan ere, estutasunaren eta atsekaberik gabeko minaren adierazpena lausotzen du, 'Solferinoko itsua' olerki ezagunean ikusten den bezala.
Ustez Elizanbururena da, beraz, Solferinoko itsua olerki edo bertso saila, eta 1864anAnton Abadiak Saran antolatutako Lore Jokoetan bigarren saria jaso zuen. Sariketa hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren arabera J. B. Elizanbururena da. Bertan kontatzen da, lehen pertsona erabiliz, Solferinoko guduan, 1859kofrantsesen eta austriarren arteko gerran, itsututako soldadu baten historia. Elizanbururen beste olerki batzuk , Tam, tam, tam, tam, ratapetamplan (1858), Gazte hiltzera dohana (1860), Nere etchea (1861), Apexa eta lorea (1862), Maria (1866) eta Xori berriketaria (1871) dira.
Joan Batista Elizanbururen izenpedura
Horiez gainera, hitz lauz idatziriko kontakizun labur bat ere eman zuen argitara lapurteraz: Piarres Adame. Eleberri baten lehen zatia da. Pauen argitaratu zen 1888an. F. B. Larzabalek dioenez,[5] lehenik feuilleton baten antzera agertu zen Donibane LohizunekoLa Nivelle aldizkari gorrian, 1886. urtean, bosgarren kapituluraino. Gero, Le Réveil Basque errepublikar astekari ospetsuan. Izan ere, Piarres Adame aproposa zen atalka kaleratzeko.
Ikhusten duzu goizean,
Argia hasten denean,
Menditto baten gainean,
Etxe ttipitto aintzin xuri bat,
Lau haitz ondoren erdian,
Xakur xuri bat athean,
Ithurriño bat aldean:
Han bizi naiz ni bakean.
Nahiz ez den gaztelua,
Maite dut nik sor-lekhua,
Aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
Nonbeit naizela galdua,
Nola han bainaiz sorthua,
Han utziko dut mundua,
Galtzen ez badut zentzua.
Hainbat musikari eta abeslariren artean Ikusten duzu goizean diskoa grabatu zuten 1991n. Herri-kanta bihurtu izan diren bere hamar bertso eskaini zuten.[12] Bertsoak hauek ziren: Agur herriari, Apexa eta lorea, Lau andren besta, Eskuara eta eskualdunak, Lehen eta orai, Zapataina, Xori berriketaria, Maria, Gazte hiltzera doana, Nere etxea edo laborari. Parte hartzaileak hauek izan ziren:
Musikariak: Mixel Ducau, gitarrak; Beñat Amorena, bateria; Frederic Gaillardet, pianoa, akordeoia; Mikel Artieda, baxua; Gonzalo Tejada, kontrabaxua; Andoni Mercero, biolina; Carlos Rosat, flauta; eta Joseba Tapia, trikitixa.
1864: Solferinoko itsua olerki sailak (ustez Elizanbururena) bigarren saria jaso zuen Anton AbadiakSaran antolatutako olerki sariketan. Sariketa hartara «A. Salaberry» ezizeneko autore batek aurkeztua izan zen, baina ikerle askoren arabera Elizanbururena da. Bertan kontatzen da, lehen pertsonan, Solferinoko guduan (1859, frantsesen eta austriarren arteko gerra) itsututako soldadu baten historia.
1969-2010: Solferinoko itsua olerki saila abesti herrikoia bihurtu zen eta gutxienez bost bertsio plazaratu dira 1969tik:
↑Sarasola, Ibon. Jean Baptiste Elizanburu. Euskal literaturaren historia, Lur, 1971, zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2020-8-10).
↑Elissamburu, Jean Baptiste. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2020-8-10).
↑ abMitxelena, Koldo. Jean Baptiste Elizanburu. Historia de la literatura vasca, Minotauro, 1960, zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2020-8-10).
↑Larzabal, F.B.. J. B. Elissamburu eta Oxalde, bi «gorri». in Piarres Lafitteri omenaldia, Bilbo: Euskaltzaindia, Iker 2, 323-338, euskaltzaindia.net (kontsulta data: 2020-8-10).
↑Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991