Fernando I.a Austriakoa (Viena, 1793koapirilaren 19a – Praga, 1875ekoekainaren 29a) Austriako enperadore, Germaniar Konfederazioaren presidente, Hungaria eta Kroaziako errege, Bohemiako errege eta Lonbardia-Veneziako erregea izan zen 1835-1848 bitarteko urteetan. Frantzisko I.a enperadorearen lehen semea zen eta aitaren ondorengotzan hartu zuen koroa 1835ean. Izpiritu ahulekoa izaki, Metternich buru zuen erregeordezkotza baten esku utzi behar izan zuen aginpidea. 1848ko iraultzaren ondoren Frantzisko Josef bere lehengusuari koroa ematera behartu zuten.