Rodolfo I.a Habsburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodolfo I.a Habsburgokoa
Rudolph I of Austria.jpg
Erromatarren erregea

Bizitza
Jaiotza Limburg Castle (en) Itzuli1218ko maiatzaren 1a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Austria
Heriotza Spira1291ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) (73 urte)
Hobiratze lekua Spirako katedrala
Familia
Aita Albert IV, Count of Habsburg
Ama Hedwig
Ezkontidea(k) Gertrude of Hohenberg (en) Itzuli  (1245, 1245 (egutegi gregorianoa) -  1281eko otsailaren 16a)
Isabella of Burgundy (en) Itzuli  (1284ko otsailaren 6a, 1284 (egutegi gregorianoa) -  1291ko uztailaren 15a)
Seme-alabak
Leinua Habsburgo
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Rodolfo I.a Habsburgokoa (alemanez: Rudolf von Habsburg, latinez: Rudolphus, txekieraz: Rudolf Habsburský; Limburg-im-Breisgau, 1218ko maiatzaren 1a - Speyer, 1291ko uztailaren 15a ) Alemaniako erregea (Erromatarren erregea) izan zen 1273-1291 bitartean. Habsburgo etxeko Alemaniako lehen erregea izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto IV.a Habsburgoko kondearen semea zen, eta harengandik jaso zituen Alsazia, Aargau eta Breisgauko lurrak. 1273an koroatu zuten Erromatarren errege Aachengo katedralean, eta hala amaitu zen Germaniako Erromatar Inperioak erregerik gabe izan zuen lehen tarte luzea (1254-1273).

Rodolfo I.a Alemania batzen eta sendotzen saiatu zen. Jaun feudalen eta, batez ere, Otakar II.a Bohemiakoaren aurka borrokatu zen. 1276-1278 bitartean, Austria, Estiria, Karintia eta Karniolako lurrak kendu zizkion hari eta, ondoren, irabazi handiak eskuratu zituen lurralde horiek feudo-ondasun bihurturik. Adolfo Nassaukoa izan zuen ondorengoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rudolf I Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rodolfo I.a Habsburgokoa Aldatu lotura Wikidatan