Gilen I.a Alemaniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilen I.a Alemaniakoa


1. Alemaniako enperadorea

1871ko urtarrilaren 18a - 1888ko martxoaren 9a
← baliorik ez - Frederiko III.a Alemaniakoa
7. King of Prussia (en) Itzuli

1861eko urtarrilaren 2a - 1888ko martxoaren 9a
Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa - Frederiko III.a Alemaniakoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilhelm I. Friedrich Ludwig von Hohenzollern
JaiotzaBerlin1797ko martxoaren 22a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Alemaniar Inperioa
HeriotzaBerlin1888ko martxoaren 9a (90 urte)
Hobiratze lekuamausoleum of Charlottenburg Park (en) Itzuli
Familia
AitaFrederiko-Gilen III.a Prusiakoa
AmaLuisa Mecklenburg-Strelitzekoa
Ezkontidea(k)Augusta of Saxe-Weimar-Eisenach (en) Itzuli  (1829ko ekainaren 11 -  1888ko martxoaren 9a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHohenzollern dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Zerbitzu militarra
Graduacolonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Napoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPrussian Union of Churches (en) Itzuli

Find a Grave: 7046366 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Alemaniako enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gilen I.a».

Gilen I.a (jaiotza-izena: Wilhelm Friedrich Ludwig) (Berlin, 1797ko martxoaren 22a1888ko martxoaren 9a) Prusiako errege izan zen 1861eko urtarrilaren 2tik aurrera eta Alemaniako enperadore (lehenengo kaiserra) 1871ko urtarrilaren 18tik hil bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilhelm Friedrich Ludwig Berlinen jaio zen 1797ko martxoaren 22an. Aita Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa zuen eta ama, Luisa Mecklenburg-Strelitzekoa; bikotearen bigarren semea izan zen.

1814tik aurrera, Prusiako armadan aritu zen eta, 1815etik, hainbat misio diplomatikoren ardura eman zioten.

1826an, aitaren desioei jarraitu eta betiko amodioa zuen Elisa Radziwill (1803-1834) utzi zuen. Poloniako printze baten alaba zen hau, baina ez zien Prusiako errege familiaren beharrei erantzuten.

1829ko ekainaren 11n, Augusta Saxonia-Weimar-Eisenachekoarekin [1] ezkondu zen —aitaren gustukoa zen— eta bi seme-alaba izan zituzten:

Ezkontza egokitua izan zuen, baina ez ziren sekula ondo etorri. Politikoki ere, senar-emazteak iritzi ezberdinekoak ziren: Augusta liberalismoaren aldekoa zen eta Wilhelm, berriz, guztiz kontrakoa[2].

1857an, anaia zaharrena zuen Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa erregeak krisialdia jasan zuen eta eragin zizkion osasun arazo mentalek hil arte iraun zioten. Horren aurrean, handik urtebetera, Wilhelm Friedrich Ludwigek erregeordetzaren ardura hartu behar izan zuen.

1861eko urtarrilaren 2an, Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa erregea semerik gabe hil zen eta anaia gazteak hartu zuen haren ordea Prusiako tronuan, Gilen I.a izena hartuta.

Erregeordetza aurretik ez zuen politikan parte handirik hartu, baina, tronura iritsitakoan, politika kontserbadorearen aldeko agertu zen eta Otto von Bismarck (1862) izendatu zuen kantzelari: hark Alemaniaren bateratzearen ardura eraman zuen[3].

Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, 1871ko urtarrilaren 18an, Prusiako errege zen Gilen I.a Alemaniako enperadore egin zuten Versailles Jauregiko Ispilu Gelan. Une hartan, Ipar Alemaniako Konfederazioa (1867-1871) Alemaniar Inperio bilakatu zen (Deutsches Kaiserreich, 1871-1918). Estatu federal bakar batean bildu ziren, Prusiako erregea estatuburu hartuta, enperadore eta presidente izan zen federatu ziren erresumetan: Bavaria, Württemberg, Saxonia, Badengo Dukerri Handia eta Hesseko Dukerri Handia. Hanburgo, Lübeck eta Bremen hiri askeak ere Alemanian sartu ziren.

1888ko martxoaren 9an hil zen Gilen eta haren seme Frederiko III.a izan zen oinordeko, ez denbora luzez, ordea, minbiziak hartu baitzuen eta hitu hilabeteren buruan hil baitzen. Gilen II.ak jarraitu zion tronuan eta aitonaren antzera gobernatzen saiatu zen.

Aurrekoa:
Inor ez
(Titulu sortu berria)

Alemaniako enperadore

18711888
Oinordekoa:
Frederiko III.a Alemaniakoa
Aurrekoa:
Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa

Prusiako erregea

18611888

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen I.a Alemaniakoa Aldatu lotura Wikidatan