Israelen Gazako inbasioa (2023-2024)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Israelen Gazako inbasioa (2023-2024) 2023-2024ko Israel-Palestina gerran kokatzen da, 2023ko urriaren 7an hasia, Gazako hainbat komandok, Hamas erakundea gidari zutela, Israelgo eskualde mugakideei eraso egitean. Erasoari erantzunez, Israelgo agintariek erreserbistak mobilizatu zituzten, eta eskala handiko operazio militar bati ekin. Luze gabe, Gazaren inbasioa hasi zen, lehendabizi aire erasoak eginez eta, gero, lehorretik zuzenean lurraldera sartuz. Israeldar oldarraren oihartzuna Zisjordaniara eta Ekialde Hurbil gehienera hedatu zen, AEBren interbentzioaz. Nazioarteko krisi politiko handiena da Ukrainako inbasioa hasiz geroztik, eta nazioartea bi polo nagusitan banatu du.

Gazako inbasioan, Israelek bertako pertsonak eta eraikinak bereizi gabe bonbardatu zituen, eta Zerrenda osoari era guztietako hornidura moztu, setioa jarriz. Milioi bat pertsonaz gorako Gazako hainbat eremu herritarrez husteko agindu zuen. Gerra hau hasi eta ia bost hilabetera, milioi bat palestinarrek Gazaren hegoaldean bilatu dute aterpe, eta gosetea, egarria eta hondamendi orokorra zabaldu da. Israelen erasoek 30.000 palestinarretik gora hil dituzte, eta hamar milaka zauritu eragin, gehienak haurrak eta emakumeak, bitarteko teknologikoen presentzia handi batez.

Biztanleria zibilaren kontrako Israelen eraso errepikakor, masibo eta latzek eta Gazako Zerrendan eragindako azpiegituren eta bizilekuen suntsipen orokorrak gerra krimenen eta gerrari buruzko nazioarteko hitzarmenak urratzearen akusazioak erakarri dizkio estatu sionistari. NBEk bertako inoizko giza hondamendi handiena deitu dio, eta bere Gazako mandatariak eta hainbat eragile politikok zein humanitariok «genozidiotzat» jo dute palestinarren kontrako Israelen operazioa.

Suak urriaren 7an Gazako Zerrendan eta inguruan espaziotik ikusita; irudiak 48 km-ko zabalera du.
Suak urriaren 7an Gazako Zerrendan eta inguruan espaziotik ikusita; irudiak 48 km-ko zabalera du.
IDFko soldaduak Gaza iparraldeko palestinar koheteen aldamenean
Hamasko milizianoak Israel hegoaldeko kibbutz bati eraso egiten urriaren 7an

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazako lurralde biziki jendeztatua «aire zabaleko espetxe» gisa deskribatu dute palestinarrek eta hainbat GKEk. 2006an Gazako hauteskundeak irabazi zituenetik, Hamasen kontrolpean dago lurraldea. 2007an Israelek lurreko, aireko eta itsasoko itxiera inposatu zion Gazari, eta urteak dira zerrendako herritarren egoera humanitarioa larria dela. Blokeo hori okupazio mota bat da, nazioarteko zuzenbidearen arabera.[1]

2023ko urrian hasitako gatazka militarra israeldarren eta palestinarren arteko gatazka historikoaren agerpen larri bat da, aurrekari hurbilenak 2023. urtearen udaberriko eta udako istilu eta erasoetan dituena. Gazatik at, jada uztailean, airetik zein lehorretik, Israelek operazio militar odoltsu bat egin zuen Jeninen, Zisjordanian, bederatzi palestinar hildako utziz, tartean bi haur, gerra bat pizteko arriskua ekarri zuena.[2] Istilu guztien artean, Hamasek israeldar judu ultraortodoxoak Al-Aksa meskitako zelaira sartzea aipatu zuen urriaren 7ko erasoaren sorburu nagusitzat, «profanaziotzat» joaz.[3]

Hamasen eta Gazako milizien urriko erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko urriaren 7an, Gazatik hainbat komando sartu ziren Israelgo aldameneko eskualdeetan Hamasek zuzendurik, eta agintari sionistak ezustean harrapatu. Hurrengo hiru egunetan, komando horiek, Israelgo armadaren erreakzioak eta palestinar kohete erasoek ehunka hildako eta zauritu zituzten kolono israeldarren eta musika jaialdi bateko parte-hartzaileen artean. Komando palestinarrek 250 gatibu inguru eraman zituzten atzera Gazara.

Israelen kontraeraso militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazaren aurkako hasierako erreakzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israeli eraso egin eta berehala, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak «mendeku latza» agindu zuen Hamasen kontra.[4] «Hamas munduko lurrazaletik desagerrarazteko», israeldar segurtasun iturriek segurtatu zuten «lurrazala berdindu» behar zutela.[5] Israelek munduko armada ahaltsuenetako bat du, 2.200 tanke baino gehiagoz osatua eta 169.500 militar aktiborekin, eta urteko 3.800 milioi dolarreko AEBren babesaz.[6] Hamasek indar militar nabarmen txikiagoa du, ekipamenduz zein pertsona kopuruz.[7]

Indar militar israeldarrek kontraeraso militar zabal bati ekin zioten Hamasen erasoen ondoren, airez Gazako eraikinen kontra joz eta batzuk erabat suntsituz, tartean zirela osasun zentroak, OMEk jakinarazi zuenez. Gazako hamar milaka herritarrek beren etxeetatik ihes egin zuten.[8] Israeldar agintariek 2006tik kazetariak Gazan sartzeko debekua ezarri zuten, urriaren 7tik guztiz eraginkorra izan zen kazetarientzat Zerrenda horretan sartzeko baimena. Palestinar kazetariak geratu ziren berri-emaile bakar;[9] are, Israelek kazetariak jarri zituen jo-puntuan, Israel barnean zentsura estu bat ezartzeaz gain.[10]

Gazaren setioa eta bonbardaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gazari setio gogor bat iragarri zuen, erabateko blokeoa, lurraldeari eta bertako herritarrei janari, ur, elektrizitate eta gas hornidura moztuz.[11] Urriaren 12an, Israelgo Gobernuko Energia ministro Israel Katzek adierazi zuen Gazaren setioari eutsiko ziola Hamasek bahitutako israeldarrak askatu arte.[12] Urriaren hondarreko Tel Aviveko Unibertsitatearen iritzi inkesta batek azaleratu zuenez, israeldar juduen % 57k uste zuten Gaza gaineko lehen asteetako israeldar bonbardaketak ez zirela nahikoak izan; beste % 36,6k, berriz, egokitzat jo zituen egindako bonbardaketak.[13] Urriaren 7tik, Gazaren gainean, 150 eta 1.000 kilo arteko 12.000 bonba jaurti ziren bi hilabetetan Israelen errepresalia operazioan.[14]


Gazako suntsipenaren urriko irudiak


Israelgo agintariek, gainera, agindu bat helarazi zieten Gazako palestinarrei: 24 ordu Gazako Zerrendaren iparraldea husteko, israeldar lur inbasio militar handi bat hasi baino lehen. Israelgo armadak terrorismoaren konplizetzat hartu zuen bertan geratutako edonor.[15] Eremu horretan, 1,1 milioi pertsona bizi dira.[16] Urriaren 11rako, 300.000 soldadu inguru prestatu ziren Gazaren atarian.[6]

Gazaren kontrako Israelen erasoaren unetik, urriaren 13rako, 338.000 pertsonatik gora lekualdatu ziren lurralde zerrenda horretan,[17] baina egun batzuk geroago, jada 1.000.000tik gora ziren.[18] Gatazka zehatz hau hasi aurretik, dena den, 3.000 palestinarrek baino gehiagok utzi bide zituzten beren bizilekuak.[19] Palestinar hildakoak 680tik gora ziren Hamasen erasoa hasi eta bi egunera, Gazako osasun ministroaren arabera;[8] urriaren 17rako, berriz, Israelek Gazako 3.000 pertsonatik gora hil zituen gatazka hasi zenetik, eta 12.500 pertsonatik gora zauritu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.

Palestinarrak kalean elkarturik eraikin hondakinen artean
Eraikinen suntsipena Gazako kaleetan

Gazan hildakoen herenak adingabeak ziren, Save the Children erakundearen arabera,[20] urriaren 20 arte 1.500 haur inguru Israelen bonbardaketetan, Al-Jazeeraren arabera.[21] Urriaren 14an, Israelek Gaza iparraldeko ospitaleak jo-puntuan jarri zituen, 2.000 pazientetik gorako 22 ospitale husteko agindua emanez, Osasunaren Munduko Erakundeak gogor gaitzetsi zuenez.[22] Al-Ahli Arabi ospitaleak hustua izateko Israelen hainbat ohartarazpen jaso zituen.[23] Israelen bonbardaketen artean, urriaren 17an, leherketa batek Zerrendako iparraldeko Al-Ahli Arabi ospitala partzialki suntsitu zuen, barruan ehunka pertsona zituela. 500 pertsonatik gora hil ziren haren ondorioz, eta ehunka zauritu. Israeli egotzi izan zitzaion bonbardaketa, Israelek hori ukatu egin zuen arren, eta Jihad Islamikoari leporatu.[24]

Israelen zela, Biden AEBko presidenteak, berriz, sinesgarritasuna eta babesa eman zizkion Israeli.[25] Urriaren 19rako, Israelek 250 ospitale bonbardatu zituen. Une horretan Rafahko pasabidea, Egiptoren eta Gazaren arteko mugan, nazioarteko giza laguntza iristeko bide bakarra zen. Gainera, milaka palestinar bertan pilatu ziren ihesi hura noiz gurutzatuko, baina Israelek eta Hamasek ez zuten hori irekitzeko su eten bat adosteko asmorik agertu.[24]

Gazako Israelen lehorreko inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israeldar soldaduak eta tankeak, 2023ko urriaren hondarreko inbasiorako prestatzen

Lehorreko israeldar eraso militarraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 14an, Netanyahuk agindu zuen Israelek Gaza airez, lehorrez eta itsasoz inbadituko zuela.[26] Esperotako lehorreko interbentzio militarra, ordea, atzeratzen joan zen. Urriaren 26rako, Israelen tankeak Gaza iparraldeari erasotzen hasi ziren, bertan sartu-irtenak eginez,[26] lehorreko inbasio militar handia prestatzera bideratua.[27]

Urriaren hondarrean, Israelek areagotu zituen lehorren interbentzio militarrak, eta Gazako komunikazio guztiak eten, telekomunikaziokoak barne, laguntza humanitarioko erakundeei ere eragin ziena.[27] Hartara, israeldar agintariek bigarren fasea deitu zutenari ekin zioten, «Hamasen gobernu egiturak eta gaitasun militarrak desegiteko eta bahituak askatzeko»[28]. Urriaren 29ean, Gazako lehorreko inbasio handiaren ondoren, Israelek bertan Hamasik gabeko ordena erabat berria ezarriko zuela adierazi zuen. «Gaza ez da inoiz itzuliko izan dena izatera», Israelgo Defentsa ministro Yoav Gallanten esanetan.[29]

Gazako Zerrenda iparraldearen setioa eta inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netanyahuk eta Yoav Gallant Israelgo defentsa ministroak adierazi zuten azaroaren 6an Israelen tropek Gaza Hiria estu inguratu zutela, eta haren barnean sartu zirela. Hartara, Gazako Zerrenda bitan zatiturik geratu zen: batetik, iparraldea edo Gaza Hiria eta, bestetik, Zerrendako gainerako hegoaldeko lurraldea.[30] Gainera, agintari militar israeldarrek lau orduko epea eman zieten inguratutako eremu horretan zeuden zibilei, bertatik atera zitezen.[31] Israelek, era horretan, hiria hustu nahi zuen.[32] Armadaren esanetan, 450 «helbururi» egin zieten eraso, eta horien artean ziren Hamasen milizianoak, azpiegiturak, behaketa postua, lur azpiko tunelak eta tankeen kontrako misilak jaurtitzeko postuak, besteak beste.[33] Israelgo Defentsa Indarrak pozik agertu ziren, adieraziz israeldar aire erasoek Hamasko dozenaka buruzagi hil zituztela,[34] horien artean Hamasko bigarren buruzagi gorena.[35]

Lehorreko israeldar indar militarrak Gaza Hirira sartu ahala, kale borrokak areagotu egin ziren. Azaroaren 14rako, ospitale bakarra geratzen zen funtzionamenduan Gaza osoan, eta Israeldarrek jo-mugan jarri zuten.[36] Une horretan, Al-Xifa Ospitalea bihurtu zen borroken erdigune, eta israeldar aire misilek inguruetan eztanda egin zuten. Ekipamendu eta horniduraren faltaz, 40 paziente hil ziren bertan.[36] IDFk adierazi zuenez, Hamasen parlamentua, gobernu egoitza eta poliziaren kuartel nagusia hartu zituen mendean, Israelgo The Times of Israel egunkariak azaldu zuenez.[37] Hala ere, 2024ko otsailaren 4an, Al-Xifa Ospitala setiaturik jarraitzen zuen Gaza Hirian. Bertan aterpetzen ziren osasun langileak, pazienteak eta bertan babesa hartu palestinarrak; israeldarrek frankotiratzaileak baliatu zituzten ospitalearen ingurumarian, eta gutxienez zazpi palestinar hil.[38]

Martxo erdialdean, Israelek beste operazio militar bat egin zuen Gaza iparraldeko Al-Xifa ospitalean, laugarrena, «Hamasen aurkako operazio bat», aditzera eman zuenez. Ospitalera, lehendabizi, soldaduak sartu ziren eta, gero, ibilgailu militarrak, tankeak, droneak eta beste.[39] Israelgo militarrek adierazi zuten 90 pertsona hil zituztela hiru egun iraun zuen setio horretan. Erasoaren aurretik, 7,000 pertsona hartu zuten bertan aterpe.[40] Apirilaren 1ean, Israelgo armada ospitaletik erretiratu zen bi asteko setioaren ondoren. Armada horrek adierazi zuen 200 miliziano hil eta Hamaseko eta Jihad Islamikoko 500 kide identifikatu zituztela, eta 800 bat susmagarri galdekatu. Hamasek kudeatu Gazako Osasun Ministerioak adierazi zuen israeldar oldarraldi horrek gutxienez 400 pertsona utzi zituela hilik, eta gosea eta egarria arma gisa erabili zela.[41]

Azaro amaierako pausa humanitarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren 24an, 96 orduko pausa humanitario bat hasi zen Gazan, Egipto, Qatar eta Estatu Batuen bitartekaritzaz.[42] Pausa horretan, adostu zen palestinar-israeldar gatibuen elkartrukea egitea: Hamasek bahituta Gazara eramandakoak eta Israelek bere espetxeetan preso dituenak. Aldi horretan, hornigai eta elikagai gehiago hasi ziren sartzen Gazara Rafah-ko pasabidetik.[43] Azaroaren 27an, menia hori beste bi egunez luzatu zen. Horretarako, palestinarrek beste 50 gatibu askatzea jarri zuten baldintzatzat.

Horien trukean egunean 30 preso palestinar espetxetik irteteko eskatu zuen Hamasek. Hargatik, Netanyahuk adierazi zuen pausaren ostean berriz gogor joko zutela: «Gerran jarraituko dugu gure helburu guztiak bete arte: bahitutako guztiak etxera itzultzea, Hamas erabat desagertzea eta Gaza Israelentzat inoiz gehiago mehatxu bat ez izatea».[44] Astebeteko pausaren ondoren, borrokak abenduaren 1ean [Euskal Herriko] goizeko 6etan hasi ziren berriz: israeldarrek kohete bat geldiarazi zuten; gainera, israeldarrek bonbardaketa gogorrei berrekin zieten.[45]

Gazako Zerrenda hegoaldearen setioa eta inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremukako israeldar erasoa eta errefuxiatuen noraeza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo armadak zabaldutako Gazako Zerrendaren mapa, bonbardatuko zituen eta ez zituen eremuak zehaztuko zituena

Abenduaren 1ean, Israelgo armadak Gazako Zerrendaren mapa 600 eremu zenbakitutan banatu zuen, eta zibilei horiek identifikatzeko eskatu, gero bloke barruti horiek ebakuatu zitzaten horretarako agindua ematen zenean eta bonbardatu baino lehen. Hala ere, hustuketa metodo hori ez zen fidagarria suertatzen.[46] Abenduaren hasieran, Gaza hegoaldea milioi bat palestinar iheslariren aterpe bilakatu zen urriaren 13tik israeldarrek Gaza iparraldea husteko agindu zuenetik. UNRWAko instalazioetan, 250.000 errefuxiatu aterpetu ziren.

Israel armadak Khan Yunisi eraso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelek Khan Yunisi egin zion eraso, Gazako bigarren hiri handienari, eta Israelek «gerra eremu arriskutsu» izendatu zuen. Abenduaren 4an, lehorreko tropa israeldarren buruak adierazi zuen «ia-ia» amaitua zutela Gaza iparraldeko operazio militarra eta,[47] presoen elkartrukea bertan behera geratu ondoren, Israelek areagotu egin zituen Gaza hegoaldean bonbardaketak, bereziki Khan Yunisen. Urtarrilaren 6an, Israelgo armadak segurtatu zuen «osoki desegin» zuela Gazako Zerrenda iparraldeko Hamasen egitura militarra, eta orain soilik erdialdean eta hegoaldean jarriko zuela indarra.[48]

Urtarrilaren 22an, Ilargi Gorria erakundeak salatu zuen Israel bere egoitza bonbardatzen ari zela Khan Yunisen, dronak ere baliatuz; Israelgo armadak adierazi zuen «Hamasen brigada baten gotorlekua» zela.[49] Abendu hasieran, Avichai Adree Israelgo Armadaren bozeramaileak Gaza hegoaldeko hainbat herritako biztanleei beren etxeetatik alde egiteko adierazi zien, «ekintza gogorrak» egingo zituztelako herriotan.[50] Bi egunetan, Israelen aire erasoek 800 pertsona hil zituzten Gaza osoan.[47] Abendu amaieran, Herzi Halevi Israelgo armadako buruak, The Wall Street Journal egunkarian argitaratu oharrean, iragarri zuen gerrak hilabeteak iraungo zuela, helburutzat hartuz «Hamas suntsitzea», «Gaza erabat desmilitarizatzea» eta «Palestinako gizartea deserradikalizatzea».[51] 2024ko urtarrilaren 1ean, Israelgo Defentsa Indarrek adierazi zuten aire eraso batean Adil Mismah, Hamasen eliteko indarren buruzagia, hil zutela.[52]

Urtarril erdialdera, telekomunikazioen erabateko blokea ezartzearekin batera, gogortu egin ziren Gaza erdialde eta hegoaldeko israeldar erasoak; urtarrilaren 18an, militar israeldarrek adierazi zuten «dozenaka terrorista akabatu» zituztela etxez etxeko borroketan.[53] Urtarrilaren 22a, berriz, egun beltzena izan zen israeldar armadarentzat, 24 soldadu hil ondoren, haietako gehienak jarritako minak lehertzean eraitsitako eraikinen pean hilik.[49] Urtarrilaren 22tik, Israelek gogor eraso zion Khan Yunisi eta Israelgo iturriek adierazi zuten inguraturik zutela hiria. Tanke eraso batek NBEren babespeko eraikin bati eraso egin zion, 800 pertsonaz beterik zegoenari, bederatzi hildako eta 75 zauritu utziz. Israeldar armadak hilabeteetako azken borroka handitzat jo zuen; milaka pertsona geratu ziren harrapaturik bertako ospitaletan.[54]

Rafah errefuxiatuen azken aterpe eta israeldarren jopuntuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abendu hasiera arte, Israelgo agintariek Gazako hegoaldea eta Rafah leku segurutzat jotzen zuten beren bonba erasoetatik babesteko.[55] Abenduaren 3an, Israelgo agintariek Khan Yuniseko zibilei hiriaren % 20 husteko agindu zieten, bertako aterpetxeak eta aterpetuak barne. Askok hegoalderago jo zuten, Rafahra.[56] Abenduaren 12 baino lehen, areagotu egin ziren Rafahren kontrako israeldar aire eta lur erasoak, palestinar iheslariak aterpe bila hegoaldera hurbildu ahala. Zibilen kontrako bonbardaketak gauez ere izan ziren, herritarren artean gosetea zabaldu ahala.[55]

2024ko otsailaren 2an, Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak adierazi zuen Hamas garaitua izan zela Khan Yunisen, eta berehala Rafahra oldartuko zirela. Rafah Egiptorekin muga duen hiria da, eta horixe zen palestinarren eskuetan geratzen zen azken posizioa.[57] Israelek ia egunero egiten zituen aire erasoak Rafahren kontra. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, otsailaren 9an, adierazi zuen aginduak eman zizkiela IDFko buruzagiei planak egiteko luze gabe Rafahra sartzeko eta «zibilak ebakuatzeko», hiri horretan kanpin denda inprobisatuetan pilatzen ziren palestinarren artean panikoa piztu zuena.[58]

Otsailaren 10ean, Israelen aire erasoek dozenaka pertsona hil zituzten Rafahn Une horretan, milioi bat pertsonatik gora pilatzen ziren Rafahn, berez 280.000 pertsonaren bizileku. Egiptokorekin tentsioa areagotu zen. Herrialde horretako kanpo ministroak ohartarazi zuen Rafahren gaineko eraso batek hondamendi bat ekarriko zuela, eta ministro horrek adierazi zuen ere Israelek palestinarrak «beren lurraldetik kanporatzea» zuela helburu, Sinaira, hain zuzen ere.[58] Hamasek Israelen «genozidio xedea salatu zuen».[59] Otsailaren erdialderako, Rafahn babesa hartu zuten palestinarrak bertatik ihes egiten hasi ziren.[60] Israelen erasoaldia, ordea, atzeratuz joan zen: otsailaren 19an, Israelek iragarri zuen martxoaren 10ean sartuko zela Rafahra lehenago israeldar gatibuak aske ez utziz gero.[61] Martxoaren 4an, hala ere, Israelen aire eraso batek khamalau palestinar hil zituen gutxienez, asko haurrak, eta etxebizitza eraikin bat eraitsi.[62] Martxoaren 16an, Israelek Rafah inbaditzeko plana onartu zuen, bertan 1,4 milioi palestinar aterpetzen zirenean, Israelen kontrako nazioarteko kritiken erdian.[63]

Hamasko buruzagien aurkako erasoak eta hilketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtea hasi berritan, urtarrilaren 2an, drone batek Beiruten hegoaldea bonbardatu zuen arratsaldean, eta eraso horretan, besteak beste, Saleh al-Aruri hil zuten, Hamasen adar politikoko buruzagiordea eta Al-Qassam Brigaden —adar militarraren— sortzaileetako bat,[64] baita erakunde islamistako beste sei goi kargudun ere.[65] Libanoko hedabideen arabera, Israelgo armadak egin zuen bonbardaketa. Hamaseko bozeramaileek eta PANeko gobernuburuak Israeli egotzi zioten errua. Kolpe gogorra eman zitzaion Hamasi. Izan ere, Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak astebete lehenago adierazi zuen Israelgo armada zazpi frontetan ari zela borrokan: «Fronte asko dituen gerra batean gaude: Gaza, Libano, Siria, Judea eta Samaria [Zisjordania], Irak, Yemen eta Iran».[64]

Zisjordanian greba orokorrerako deia egin zuten, eta, Al-Jazeera Qatarko telebistak jaso zuenez, mendekua eskatzen ari ziren hango herritarrak. Hezbola milizia xiitak, berriz, jakinarazi zuen hilketa hori ez zela «zigorrik gabe» gabe geratuko.[65] Erasotako erakundeak ere, Hamasek, mendekua agindu zuen.[66] Atentatuaren ondorioz, gerra inguruko herrialdeetara hedatu zitekeelako kezka piztu zen nazioarteko eragile nagusien artean.[65] Izan ere, ia aldi berean, atentatu batek ia 100 pertsona eta 284 zauritu hil zituen Teheranen eta, dolu eta protestarako bildutako irandar jendetzek Israelen eta AEBren kontrako aldarriak bota arren, Estatu Islamikoak bere egin zuen Teherango erasoa.[67]

2024ko apirilaren 10ean, Israelen aire eraso militar batek Ismail Haniyeh Hamasko buruaren bi semeak eta hiru biloba hil zituen Gaza iparraldean.[68] Haniyeh-k adierazi zuen horrek ez zituela aldatuko Hamasek zituen planak.[69]

Gazako biztanleriaren ataka larria eta ihesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argia aldizkariaren azaroaren 29ko estimazioaren arabera, Israelen erasoetan ordu arte hildako palestinarren % 95 zibilak izan ziren, kontuan hartuz gero ordurako 20.000 palestinar hil bide zituztela.[70] Urriaren 7az geroztik, milioi erdi adingabek utzi behar izan dituzte euren bizitokiak, Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtseko Ekialde Hurbilerako zuzendari Adele Khoderrek emandako datuen arabera. Haur horiek «ia edateko urik gabe, jendez betetako eremu txikietan eta babesik gabe» daudela gehitu zuen.[71] Abenduaren 27an, Gazako biztanleen % 85 lekualdatu behar izan ziren, beren bizilekuak atzean utzita.[72]

Israelen erasoetatik harago, nabarmendu zuen adingabeek «arrisku handiak» dituztela gaixotasunak garatzeko. «Haur izateko lekurik arriskutsuena da Gaza». Gazako zibilen hilketa masiboaz gain, Israelek Zerrendako palestinarren artean gosete eta gaitza zabaltzen joatea erabaki zuen.[73] Urriaren 12an, NBEk adierazi zuen une horretan 650.000 palestinarrek ur eskasia jasaten zutela.[12] Ataka horretan, egun berean, milaka herritarrek, horien artean asko desplazatuak, NBEren UNRWA agentziako eraikinetan indarrez sartu, eta irina zein bestelako elikagaiak eraman zituzten. Elikagai horiek Rafahtik kamioietan sartutako laguntza humanitarioa zen.[74][75] Urtarrilaren 20an, 650.000 palestinarrek gosete handia jasaten zuten, UNRWAk hala salaturik.[49] Azaro hasieran, Israelen bonbardaketek sarraskia eragin zuten Jabaliako errefuxiatu esparruaren kontrako erasoan, gutxienez 400 pertsona inguru.[76] Azaro hasieran, Gaza-Egiptoren arteko Rafahko muga ireki zitzaien zauritu eta herritar batzuei, eta hiritartasun bikoitzeko palestinarrei.[77]

Gazaren kontrako erasoan, Israelek jo-mugan jarri zituen hala ospitaleak eta nola bizilekuak.[78] Azaroaren 3an, Israelgo indar armatuek al-Xifa Ospitaletik Rafah-ko mugara zauritu larriak zeramatzan anbulantzia konboi bat bonbardatu zuten; aldi berean, ikastetxeak, meskitak eta ospitaleak bonbardatu zituen, ihesi zihoazen herritarren aterpe aizun bilakatuak, hala nola al-Fakhoora ikastetxea, Jabaliako errefuxiatu esparruan.[79] Abenduaren 17an, israeldarrek berriz bonbardatu zuten errefuxiatu esparru hori, eta gutxienez 90 hildako eta 100 zauritutik gora eragin.[80] Israelek segurtatu ohi du bere erasoen ituan Hamasen instalazio militarrak eta ezkutalekuak daudela, eta erakunde horrek ezkutu gisa baliatzen dituela leku horiek, zehazki al-Xifa Ospitalearen azpian, «baita NBEren egoitzak ere».[81][82]

Al-Xifa Ospitaleko langileek aditzera eman zutenez, azaroaren 15erako israeldarrak ospitalera sartu ziren tiroka, kaosa eta etsipena zabalduz bertako 650 paziente eta aterpetutako 5.000-7.000 zibilen artean.[36][83] Israeldarrek ur eta oxigeno hoditeria leherrarazi ondoren, ospitaletik bertan aterpetuak «egarriz hiltzen» ari zirela ohartarazi zuten.[83] Israeldar indarrek abeletxeak suntsitu zituzten, eta gosetea Gazako herritarren kezka nagusi bilakatu zen,[84] prezioak hirukoiztuz.[85] Azaroaren 17an, gosete arriskua berehalakoa zen, NBEk adierazi zuenez.[86] Indar israeldarrek babesleku izendatutako eraikinak eta eremuak bonbardatzen jarraitu zuten; azaroaren 18an, NBEren ikastetxe bati eraso egin zioten, hamarnaka hildako eraginez, asko haurrak eta emakumeak.[84]

NBEk abenduaren 12an adierazi zuenez, Gazako herritarren erdiak goseteak jota zeuden.[55] 2024ko otsailaren 29an, sarraski bat gertatu zen Gaza Hirian, Israelek laguntza humanitarioaren bila bildutako 100 pertsonatik gora hil eta gutxienez 760 pertsona zauritu zituenean.[87] Abenduko datuen arabera, haurrek behar zuten uraren % 10 edaten zuten egunero.[88] 2024ko martxoaren 4rako, NBEk azaldu zuen hamasei haur hil zirela malnutrizioaren eta osasun arreta gabeziaren ondorioz.[89] Apirilean zabaldu zenez, Gazako Zerrendako 576.000 pertsona, biztanleriaren laurden bat, gosetea jasateko zorian ziren, NBEren arabera.[90] Apirilaren 14an, Gaza hegoaldean aterpe hartu zuten milaka palestinarrek, asko Rafahn babestuak, etxerako bidea hartu zuten, Gaza iparraldera, nekeak jota. Aldiz, FDI israeldar armadaren sua aurkitu zuten, tankeen zein fusil bidez itzultzen ziren iheslariei tiro egiten zietenak, CNNren arabera. Askok berriz hegoaldera buelta ematea erabaki zuten. Israelek gerra eremu aktibotzat zuen artean ere Gaza iparraldea.[91]

Gatazkaren zabalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra luzatu ahala, Israel eta Palestinako lurralde mugakideetara zabaldu zen tentsioa, lehenik eta behin Israel eta Zisjordaniara bertara eta, berehala, Libanoko hegoaldeko mugara, Hezbola mugimendu islamistarekin dagoen gatazka puntuetara. Berehala, nazioarteko potentzien arteko jokaleku bero bihurtu zen, atzean zirela nagusiki AEB eta Iran, baita Europar Batasuneko herrialdeak eta Errusia ere.

Israel eta Zisjordania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo palestinarrek askotariko zigor eta ondorioak jasan dituzte, hala nola lan kaleratzeak, jazarpenak eta atxiloketak. Palestinarren kontrako oldarra Nakba errepikatzeko arriskua benetako bihurtu du, krisi hau hasi baino lehenagotik zetozen neurriak gauzatuz edo areagotuz.[92] Zisjordania, berriz, PAN Palestinako Aginte Nazionalak kudeatzen du, eta lur palestinarra da, berez.[44] Hamasen urriaren 7ko erasoen ondoren, arreta guztia Gazara bideratzen zen bezala, aldi berean israeldar indarrek 31 palestinar hil zituzten bakarrik astebetean.[93] NBEk 2024ko martxo hasieran azaldu zuenez, Zisjordaniako israeldarrek palestinarrei tratu iraingarria eta giza legearen kontrakoa, sexu jazarpena eta bortxaketa mehatxuak egin zizkieten beren operazioetan.[94]

PAN Palestinako Aginte Nazionalak Nazio Batuen Erakundeari eta giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeei eskatu zien «berehala» esku hartzeko Palestinan, «okupazio indarrak herritarren aurka misilekin eta droneekin egiten ari diren erasoak geldiarazteko».[95] Hala 2023ko azaroan nola 2024ko otsailean, Amnistia Internazionalak israeldar indarrek eragindako giza eskubideen urraketa larriak salatu zituzten, tortura kasu oso ohikoak eta indarkeria hilgarriaren erabilera neurrigabea eta legez kanpokoa.[96][97] 2024ko otsailaren 27an, Zisjordanian oinarritutako Palestinako Gobernu osoak dimisioa eman zuen, Palestinak bizi zuen ataka jasanezina zelakoan.[98]

Libano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libanoko frontean, tentsioa hasieratik handitu zen, eta bi aldeek, Hezbola talde indartsua ere tartean, tiroketak eta su erasoak trukatu zituzten hilabete batez.[99] Urriaren 30ean, Israelek hegazkinez eraso egin zion Libanori eta Siriako Hezbolari, bertako kohete-jaurtigailuak neutralizatzeko, adierazi zuenez. Astetan, Israelek zein AEBk hainbat aire eraso egin zituzten Siria gainean.[100] Abenduaren 8tik 9ra, Israelek areagotu egin zituen Hezbola talde miliziaren aurkako aire erasoak, nahiz eta une horretan ez zen inor hil. Israelgo armadako bozeramaile Avichay Adraeeren arabera, miliziaren egoitza nagusiari egin zioten eraso.[101]

Itsaso Gorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBk Itsaso Gorrian gerraontziak zabaltzeari erantzunez,[102] Yemengo matxino huthiek mehatxu hau egin zuten abendu erdialdean: Itsaso Gorria zeharkatzen zutela eta Israel helmuga duten ontzi guztiei eraso egingo zietela, baldin eta Israelek «berehala» laguntza humanitarioa, hala nola elikagaiak eta osasun baliabideak, Gazara sartzen uzten ez bazuen.[101] Huthiek Iranen babesa dute, eta Itsaso Gorrikoa munduko itsas ibilbide komertzial aktiboenetako bat da.[102] Abenduaren erdialderako, huthiek zortzi itsasontziri egin zieten eraso Yemengo Bab el-Mandeb itsasartean. Ondorioz, petrolioaren prezioek goranzko joera hartu zuten.[103][104]

Siria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siriako Gerra Zibilak iraun bitartean, Israelek ehunka eraso egin zizkion Siriari, baina urriaren 7tik areagotu egin zituen, batez ere Iranen babespeko indarren eta Siriako armadaren kontra. Abenduan, Israelen aire eraso batek Irango Zaindari Iraultzaileen jeneral goren bat hil zuen. Ekialde Hurbilean tentsioak gora egin ahala, 2024ko urtarrilean, Israelek aire eraso bat jo zuen Damaskon, eta 5 pertsona hil eraikin batean bilduta zeudela. Israelek adierazi zuenez, Iranekin lerrokatu buruzagiak ziren.[105] 2024ko otsailaren 2an, Estatu Batuek Siriako eta Irakeko dozenaka punturi egin zioten eraso, Jordanian egun batzuk lehenago soldadu batzuk hiltzearen ordainetan.[106]

Irak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezbolak, abenduaren 7an, gutxienez bost misil jaurti zituzten AEBk Bagdaden zuen enbaxadaren aurka. Erasoaren harira, Irakeko lehen ministro Xia al-Sudanik bere gobernuaren baimenik gabe «ez erantzuteko» eskatu zion AEBri. Hasieran, ez zuen inork erasoa bere gain hartu.[101] 2024ko otsailaren 2an, AEBren eraso militarrak jazo ziren Irak eta Siria arteko mugan.[106] Irakeko agintariek adierazi zuten AEB buru duen koalizioa gatazka eta «desegonkortasun faktore» bat bihurtzen ari zela Ekialde Hurbilean, eta koalizio horren Irakeko misioa etetera bultzatzen ari zela Irakeko gobernua.[107]

Nazioarteko diplomazia eta interbentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko estatuen banaketa, 2023ko urriko Israelen kontrako erasoa "terrorista" izan zela uste dutenen eta ez dutenen artean
Munduko estatuen banaketa, 2023ko urriko Israelen kontrako erasoa "terrorista" izan zela uste dutenen eta ez dutenen artean
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Roberta Metsola Europar Kontseiluko burua Israeleko biktimekiko elkartasun ekitaldi batean
Antony Blinken AEBko estatu idazkaria eta Benjamin Netanyahu elkarrekin 2023ko urtarrilean
AEBko itsas armadako gerraontziak Mediterraneo ekialdera bidean

Gerra krimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gerra krimenak Israel-Palestina gerran»
Palestinarekin elkartasuna Donostian, 2023ko urriaren 18an
Palestinarekin elkartasuna Berlinen (Kreuzberg), 2023ko urriaren 21ean
Kuala Lumpurreko manifestazioa Palestinarekin elkartasunez

Gerra krimenak Israel-Palestina gerran 2023-2024. urteetan gertatu dira. Gerra horretan, bi alde nagusiek, Israelek eta palestinar erakundeek, elkarri leporatu diote gerra krimenak egitea. Hala ere, intentsitate eta luzera aldetik, nabarmen ugariago dokumentatu da Israelen kontrako ebidentzia. Bi ataletan banatzen dira era honetako krimenak: batetik, Hamas eta erakunde politiko militar palestinarrek Gazatik urriaren 7an egin eta hurrengo bi egunetan egin erasoak eta bahituen gaineko giza eskubideen urraketak eta, bestetik, hurrengo hilabeteetan Israelen indar armatu eta buruzagiek palestinar herritarren eta gatibuen gainean eragindakoa, aire erasoen bidez zein lehorreko inbasioan eta Zisjordaniako askotariko erasoetan.

Gerrak iraun bitartean, hainbat gerra krimen erregistratu dira, nazioarteko zuzenbidearen arabera tipifikatuak. Zibilen hilketa indiskriminatua da horietako bat, baita ikastetxeei eta ospitaleei eraso egitea ere. Palestinako Defentsa Zibileko bozeramaile Mahmoud Basalek nabarmendu zuenez, «honelako sarraskirik ez da izan gure historian. Aurreko gerretan triskantzak izan ditugu, baina hau genozidio baten parekoa da».[108][109] Urri erdialdean, NBEk adierazi zuen Gazakoa «inoiz ez bezalako giza hondamendia» zela.[110] Abendu hasieran, Michael Fakhri NBEren Gazako Erreportari Bereziak, herritarren janaria eskuratzeko ezintasunari loturik, «genozidio» deitu zion gertatzen ari zenari, gogora ekarriz Gazako palestinar guztiak gosetea jasaten ari direla.[56]

Protestak eta elkartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urriaren 7an Hamasek eta beste zenbait erakunde politiko-militar palestinarrek Israeli eraso egin ziotenetik, askotariko protestak eta elkartasun ekitaldiak antolatu dira munduan eta Euskal Herrian. Protestak Israelen zein Palestinaren aldekoak izan dira, baina gerrak aurrera egin ahala eta Al-Ahli Arabi ospitala leherrarazi ondoren, areagotu dira munduan Israelen bonbardaketak salatzeko protestak, batez ere Ekialde Hurbilean, baina baita Europan eta Estatu Batuetan, bertako buruzagi politikoen kontra, Israel babestearren. Hainbat ahotsek garbiketa etnikoa salatu dute.[111]

Euskal Herrian, manifestazio ugari egin dira, besteak beste Iruñean, Donostian, Bilbon edo Baionan. Ipar Euskal Herrian, bereziki, protestek agintarien eragozpenak, debekuak eta, oro har, zapalketa kausitu dute. Urriaren 19an, Baionan 120 pertsona elkarretaratu ziren, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu zuen suprefeturak, eta poliziak plaza hartu zuen.[112]

2023ko abenduaren 8an, 3.000 pertsona elkartu ziren Gernikan, Gernika-Palestina herri ekimenari erantzunez. Elkarretaratze horretan, bildutakoek Palestinako bandera bat eta Picassoren Guernica koadroaren zati bat osatu zuten.[113] 2024ko urtarrilaren 28an, berriz, milaka manifestarik martxa bat egin zuten Ordiziatik Beasainera, Israelekin harremanak dituzten euskal enpresen eta erakundeen «konplizitatea» salatzeko, CAF enpresarena «bereziki».[114]

2024ko otsailaren 29an, Euskal Herriko hainbat sortzailek eta artistak bat egin zuten Palestinako «genozidioa» eteteko eskatzeko, tartean zirela Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Maia eta Igor Otxoa, besteak beste.[115] 2024ko martxoaren 17an, milaka lagunek egin zuten bat kulturgileen deiarekin. Donostian egindako manifestazio horretan, Palestinari elkartasuna adierazi zioten, eta «genozidioa» eteteko eskatu. Haizearen Orrazian, protestariek performance bat antzeztu zuten, lurrean hilotz plantan sarraski bat irudikatuz.[116][117]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zala, Ander Perez. (2023-10-15). «Gaza: gerrak eta pobreziak hartua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  2. (Ingelesez) Ibrahim, Arwa. «‘A real massacre’: Israel’s attack on Palestinians in Jenin» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Ingelesez) Beauchamp, Zack. (2023-10-07). «Why did Hamas invade Israel?» Vox (Noiz kontsultatua: 2023-12-13).
  4. (Ingelesez) «Israel's Netanyahu vows 'mighty vengeance' against Hamas» Reuters 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  5. (Ingelesez) Fernández, Belén. «Israel is taking scorched earth policy to a new level» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  6. a b (Ingelesez) AJLabs. «How big is Israel’s military and how much funding does it get from the US?» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  7. «En 5 minutos - ¿Qué armamento tienen Israel y Hamás?» France 24 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
  8. a b (Ingelesez) Sullivan, Helen; Chao-Fong, Léonie; Bayer, Lili; Belam, Martin; Doherty, Ben; Chao-Fong, Helen Sullivan (now); Léonie; Doherty (earlier), Ben. (2023-10-10). «Netanyahu says Israel’s siege ‘just getting started’ – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  9. (Ingelesez) Sherwood, Harriet. (2023-12-12). «‘Hugely frustrating’: international media seek to overcome Gaza ban» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  10. (Ingelesez) Narea, Nicole. (2023-12-08). «Israel’s wartime assault on the free press» Vox (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  11. (Ingelesez) «Israel announces ‘total’ blockade on Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  12. a b Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-10-12). «Israelek esan du Gazaren setioari eutsiko diola, Hamasek bahituak askatzen ez dituen bitartean» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).[Betiko hautsitako esteka]
  13. (Ingelesez) Pita, Antonio. (2023-12-11). «In Israel, support for the war soars» EL PAÍS English (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  14. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-12-11). «La ofensiva israelí arrasa Gaza: 12.000 bombas en dos meses» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  15. (Gaztelaniaz) Azcoiti, Javier Biosca. (2023-10-22). «Israel intensifica los bombardeos y advierte: "Quien no se vaya al sur puede ser identificado como cómplice de terrorismo"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  16. (Ingelesez) «Netanyahu says Israeli bombardment of Gaza 'only the beginning'» France 24 2023-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-10-14).
  17. «Israelek dio blokeoak jarraituko duela Hamasek bahituak askatu arte» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  18. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Izenik_gabekoa-20231105093837 izeneko erreferentziarako
  19. (Ingelesez) Sullivan, Helen; Chao-Fong, Léonie; Belam, Martin; Holmes, Oliver; Chao-Fong, Helen Sullivan (now); Léonie; Holmes (earlier), Oliver. (2023-10-11). «Biden says Israel ‘has a duty to respond’ to attacks – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
  20. Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-19). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  21. (Ingelesez) «Palestinian child in shock after surviving Israeli attack in Gaza» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  22. Press, Europa. (2023-10-14). «La OMS condena la orden de evacuación israelí de 22 hospitales y 2.000 pacientes del norte de Gaza» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  23. «Bidenek iragarri du Gazara laguntza humanitarioa sartzea onartu duela Israelek» EITB 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  24. a b Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-19). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  25. Ostolaza, Maddi Iztueta Olano-Paulo. (2023-10-19). «Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  26. a b Garmendia, Ander Perez Zala-Jon Ordoñez. (2023-10-30). «Israelgo armadak sartu-irten bat egin du Gazan, lurrez, inbasioa «prestatzeko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  27. a b «Israelek erasoak areagotu ditu Gazan, lurrez eta airez, eta bertako komunikazio guztiak eten» EITB 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  28. (Ingelesez) Mackenzie, James; Lubell, Maayan. (2023-10-28). «Israel launches Gaza war's second phase with ground operation, Netanyahu says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  29. Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-10-30). «EZTANDAREN AURREKO KALE ITSUAN» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  30. Otamendi, Gorka Berasategi. (2023-11-10). «Israelgo armadak bitan zatitu du Gaza, eta inguratuta dauka hiriburua» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  31. (Ingelesez) «Israel-Hamas war: what we know on day 33» The Guardian 2023-11-08 ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  32. «Israelek jendez hustu nahi du Gazako iparraldea eta, bereziki, Gaza hiria» EITB 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  33. «Israelgo armadak bitan zatitu du Gaza, eta inguratuta dauka hiriburua» Berria 2023-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  34. (Ingelesez) Burke, Jason. (2023-11-08). «Israeli airstrikes on Gaza have killed dozens of Hamas commanders, says IDF» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  35. (Ingelesez) Al-Mughrabi, Nidal; Williams, Dan; Al-Mughrabi, Nidal. (2023-11-01). «Israel says new strike on Gaza refugee camp kills second Hamas leader, first evacuees reach Egypt» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  36. a b c «NBEko Segurtasun Kontseiluak adostasuna lortu eta 'pausa humanitarioak' eskatu ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  37. (Ingelesez) «IDF says it has captured Hamas parliament, government seat and police HQ» The Times of Israel.
  38. (Ingelesez) Adler, Alastair McCready,Umut Uras,Nils. «Search for survivors as Israeli strikes level homes, mosque in central Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  39. «NBEk ohartarazi du maiatza baino lehenago gosetea Gaza iparraldera iritsiko dela» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  40. (Ingelesez) «Israeli military says 90 people killed in Gaza’s al-Shifa Hospital raid» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  41. «Israelgo Armadak Gazako Al Shifa ospitalea utzi du, bi asteko setioaren ostean» EITB 2024-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  42. (Ingelesez) «Gaza: Start of truce feeds hopes for respite, access to people in need | UN News» news.un.org 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  43. (Ingelesez) «UN delivers more aid into Gaza on first day of humanitarian pause | UN News» news.un.org 2023-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  44. a b «Israel eta Hamas Gazako menia luzatzeko prest daude» Berria 2023-11-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  45. (Gaztelaniaz) Vega, Antonio Pita, Trinidad Deiros Bronte, Luis de. (2023-12-01). «Israel retoma los bombardeos en Gaza y mata al menos a 178 personas tras el fin de la tregua» El País (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  46. (Ingelesez) AJLabs. «Israel-Gaza war in maps and charts: Live tracker» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  47. a b «Israelgo armadak Gaza hegoaldera zabalduko du lehorreko ofentsiba» Berria 2023-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  48. «Israel dice haber "completado el desmantelamiento" militar de Hamás en el norte de Gaza» France 24 2024-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  49. a b c «Israelgo armadako 24 soldadu hil dituzte Hamasen bi erasotan, Gazan» Berria 2024-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
  50. «Israelek 700 palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan Gazako Zerrendan» EITB 2023-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  51. «Gazaren aurkako erasoak "areagotu" ditu Israelgo armadak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  52. (Ingelesez) «Hamas regional commander killed in Israeli air strike, says IDF» France 24 2024-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  53. (Ingelesez) Osgood, Ali Harb,Brian. «‘So what?’: Israeli PM Netanyahu reiterates rejection of Palestinian state» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
  54. (Ingelesez) McKernan, Bethan. (2024-01-24). «Thousands trapped in Gaza hospitals as Israeli troops encircle Khan Younis» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  55. a b c (Ingelesez) «Photos: Israel is bombing starving Palestinians in southern Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  56. a b (Ingelesez) «Photos: Israel is bombing starving Palestinians in southern Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  57. (Ingelesez) «Israel says it defeated Hamas in a key city, now aims for Gaza's southern border» npr.
  58. a b (Ingelesez) McKernan, Bethan. (2024-02-10). «Dozens killed in Rafah airstrikes as full-scale Israeli ground offensive looms» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  59. «1,3 milioi palestinar metaturik dituen Rafah hiria bonbardatzeko mehatxu kaotikoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  60. «Noraezean, Rafahtik ihes egiten hasi dira bertan babesa hartu zutenak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  61. «Israel martxoaren 10ean sartuko da Rafahn, Hamasek bahituak aske utzi ezean» Berria 2024-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  62. (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «Israeli air raid on Rafah kills 14 Palestinians, many of them children» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  63. (Ingelesez) «Israel approves plan to attack Gaza’s Rafah but keeps truce talks alive» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
  64. a b «Hamasen adar politikoko buruzagiordea hil dute, Libanon» Berria 2024-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  65. a b c «Gatazka ez hedatzeko eskatu diete Israeli eta Hezbollahri» Berria 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-07).
  66. (Gaztelaniaz) «Hizbulá y Hamás juran venganza tras el asesinato de su 'número dos' en Beirut: "No quedará sin castigo"» www.lasexta.com 2024-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-08).
  67. (Ingelesez) «Islamic State claims responsibility for deadly Iran attack, Tehran vows revenge» Reuters.
  68. (Ingelesez) Staff, Al Jazeera. «Israeli air attack kills three sons of Hamas chief Ismail Haniyeh in Gaza» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  69. (Ingelesez) Israel-Gaza war: Hamas leader Ismail Haniyeh says three sons killed in air strike. 2024-04-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
  70. «Su etenaren ondoren, 100 palestinarretik gora hil ditu jada Israelek» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  71. «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  72. (Ingelesez) McKernan, Bethan. (2023-12-27). «‘Miserable in every sense’: displaced families in Gaza face daily ordeal» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-30).
  73. (Ingelesez) «Amid mass killing of Gaza civilians, Israel wages a war of starvation and disease - occupied Palestinian territory | ReliefWeb» reliefweb.int 2023-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  74. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-29). «Miles de personas asaltan los almacenes de UNRWA en Gaza para conseguir alimentos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  75. (Ingelesez) Tétrault-Farber, Gabrielle. (2023-10-29). «Gazans break into aid centres, taking flour and supplies, UN says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  76. «Gazatik ateratzeko aukera ireki dute atzerritarrentzako eta herritartasun bikoitza dutenentzako» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  77. Rada, Iñaut Matauko. (2023-11-01). «Gazako zauritu eta atzerritar batzuk Rafahko pasabidetik ateratzen hasi dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-01).
  78. (Ingelesez) «‘Bloodbath’: Israel continues to target Gaza hospitals and civilians» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  79. (Ingelesez) «Israel ramps up attacks in Gaza, striking schools, hospitals and mosques» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  80. (Ingelesez) «At least 90 killed in latest Israeli attacks on Gaza’s Jabalia refugee camp» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-25).
  81. (Ingelesez) «Israel says these photos show how Hamas places weapons in and near U.N. facilities in Gaza, including schools - CBS News» www.cbsnews.com 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  82. (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2023-11-10). «Varios hospitales de Gaza sufren nuevos ataques israelíes, según las autoridades locales» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  83. a b (Ingelesez) «Patients at Gaza’s largest hospital ‘screaming from thirst’ as water runs out» The Independent 2023-11-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  84. a b (Gaztelaniaz) «Israel-Palestina: Un nuevo ataque a una escuela refugio de la ONU causa decenas de muertos, entre ellos muchos niños | Noticias ONU» news.un.org 2023-11-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  85. (Ingelesez) Amer, Ruwaida. «Gaza’s food is running out amid Israel’s ‘war of starvation’» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  86. (Ingelesez) Fulton, Adam; Chao-Fong, Léonie; Luscombe, Richard; Mackay, Hamish; Ambrose, Tom; Banfield-Nwachi, Mabel; Sullivan, Helen; Chao-Fong, Adam Fulton (now); Léonie et al.. (2023-11-18). «Israeli forces ‘determined to advance’, says military – as it happened» the Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
  87. «Nueva masacre de Israel en Gaza: más de 100 palestinos mueren mientras hacían cola para recibir ayuda humanitaria» www.publico.es 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  88. (Ingelesez) EFE, Agencia. (2023-12-20). «Children in Gaza getting just 10 percent of daily water requirement» EFE Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  89. (Ingelesez) Motamedi, Usaid Siddiqui,Maziar. «UN report finds credible reports of sexual violence on Oct. 7, in West Bank» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  90. (Ingelesez) McKernan, Bethan; Doherty, Ben. (2024-04-02). «Seven Gaza aid workers including UK, US and Australian citizens killed in Israeli strike, charity says» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  91. (Gaztelaniaz) Liotti, Belén. (2024-04-14). «Miles de palestinos intentaron regresar a sus hogares en el norte de Gaza, pero encontraron el fuego israelí» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-04-15).
  92. (Ingelesez) Kadan, Mohamad. «Palestinians in Israel also face a Nakba» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  93. (Gaztelaniaz) Pita, Antonio. (2023-10-13). «La violencia se extiende a Cisjordania» El País (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  94. «UN report finds sexual violence on October 7 and in West Bank» Al-Jazeera 2024-03-04.
  95. «Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil eta 22 zauritu ditu Zisjordanian» Berria 2022-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  96. (Ingelesez) «Spike in Israeli lethal force against Palestinians in Occupied West Bank» Amnesty International 2024-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  97. (Ingelesez) «Israel/OPT: Horrifying cases of torture and degrading treatment of Palestinian detainees amid spike in arbitrary arrests» Amnesty International 2023-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  98. «Zisjordaniako gobernu osoak dimisioa aurkeztu du, Palestinaren egoera jasangaitzagatik» Argia 2024-02-27.
  99. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Izenik_gabekoa-20240110211913 izeneko erreferentziarako
  100. (Ingelesez) «Israel strikes Syria, Lebanon following rocket attacks, military says» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  101. a b c «HRWek Gazako sarraskiaren konplize izatea egotzi die AEBei» Berria 2023-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  102. a b (Ingelesez) Motamedi, Maziar. «Houthis target Israel-linked ships in Red Sea. Here’s what you need to know» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  103. (Ingelesez) Cafiero, Giorgio. «Will oil prices rise after Red Sea shipping curbs amid Houthi attacks?» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  104. «Zamaontzien erdiek Itsaso Gorritik igarotzeari utzi diote, huthien erasoengati» Berria 2024-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  105. (Ingelesez) «5 dead in Israel strike on Syria targeting 'Iran-aligned leaders': monitor» France 24 2024-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  106. a b «AEBk Irak eta Siria bonbardatu ditu Jordanian jasotako erasoari erantzunez» EITB 2024-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  107. (Ingelesez) «Iraq condemns ‘clear-cut assassination’ operation after US strike» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  108. Ostolaza, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-18). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  109. (Ingelesez) «World leaders attend Cairo peace summit to ‘de-escalate’ Israel-Hamas war» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  110. «"Inoiz ez bezalako giza hondamendia" Gazan, Nazio Batuen arabera» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
  111. (Ingelesez) «‘This is genocide, not war’: Gaza destruction sparks protests across world» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  112. Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-10-22). «Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-22).
  113. «Giza mosaiko erraldoia egin dute Gernikan Palestinako herriaren alde» EITB 2023-12-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-10).
  114. «CAFek Israelekin duen «konplizitatea» salatu dute Goierrin» Berria 2024-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  115. «Euskal Herriko kultur egileek bat egin dute Palestinako «genozidioa» eteteko eskatzeko» Berria 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  116. «Kulturgileek Palestinako «genozidioa» eteteko eskatu dute, milaka lagunen babesarekin» Berria 2024-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
  117. (Ingelesez) «Spanish protesters’ tribute to Gaza war victims» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]