Kagoshima (prefetura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kagoshima prefetura
鹿児島県

鹿児島
 Japonia
Sakurajima from kagoshima.jpg
Flag of Kagoshima Prefecture.svg Emblem of Kagoshima Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-46
Hiriburua Kagoshima
Gobernuburua Satoshi Mitazono Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 31° 24′ 00″ N, 130° 31′ 00″ E / 31.4°N,130.51666666667°E / 31.4; 130.51666666667Koordenatuak: 31° 24′ 00″ N, 130° 31′ 00″ E / 31.4°N,130.51666666667°E / 31.4; 130.51666666667
Map of Japan with highlight on 46 Kagoshima prefecture.svg
Azalera 9,188.67 km²
Mugakideak Miyazaki, Kumamoto eta Okinawa
Demografia
Biztanleria 1.753.179 bizt. (2005)
Dentsitatea 186,90 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kyushu
Uhartea Kyushu
Ordu eremua Japan Standard Time Itzuli
www.pref.kagoshima.jp
Kagoshima prefeturako mapa

Kagoshima prefetura (鹿児島県 Kagoshima-ken?) Japoniako Kyushu uhartearen hegoaldea eta Amami uharteak (Ryukyu) hartzen dituen prefetura bat da. Hiriburua Kagoshima hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kagoshima prefetura antzinako Ōsumi eta Satsuma probintzie dagokie, Ryukyu uharteen iparraldea barne. Kagoshima hiria itsas armadaren base garrantzitsua izan zen Japoniaren XX. mendeko gerretan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kagoshima prefetura Kyushuko hego-mendebaldean dago, Kagoshimako Badia inguratuz, eta barne hartzen du hego-mendebalderantz luzatzen den ehun bat kilometroko uharte-kate bat ere. Haietatik garrantsitsuenak Amami uharteak dira.

Prefeturak 2.632 km-ko kostaldea du (28 uharteeen kostaldea barne). Mendebaldetik Itsaso Horiak inguratzen du; hegoaldean, Okinawa prefetura du mugakide, Kumamoto iparraldean, eta Miyazaki ekialdean. Badia bat du, Kagoshimako badia, Satsuma eta Ōsumi penintsulen artean.

Zenbait sumendi daude lurraldean; nagusia Sakurajima da, Japoniako sumendirik aktiboenetako bat.

Lurraldearen % 9 natura-parke gisa babestuta dago. Aipagarriak dira Kirishima-Yaku eta Unzen-Amakusa parke nazionalak. Yakushima uhartea, Kyushutik 61 kilometro hegoaldera dagoena, Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1993an.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak tradizio handia du (te berdea, batata, arroza...).

Japoniako Esplorazio Aeroespazialeko Agentziak zenbait instalazio ditu prefeturan, hala nola Tanegashimako espazioratzeko basea, Japoniako nagusia, eta Uchinoura zentro espaziala.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri handienak:

  1. Kagoshima (hiriburua, 605.196 biztanle)
  2. Kirishima (127.726 bizt.)
  3. Kanoya (105.673 bizt.)
  4. Satsumasendai (100.730 bizt.)
  5. Aira (74.611 bizt.)

Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Kagoshima prefeturak dituen hiri eta eskualde senidetuak:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kagoshima (prefetura) Aldatu lotura Wikidatan