Karlos III.a Gizena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos III.a Lodia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Karlos III.a Gizena
Sceau de Charles le gros.jpg
Mendebaldeko Frantziako erregea

ekaina 885 - azaroa 887
Karloman II.a Frantziakoa - Odo Itzuli
Bizitza
Jaiotza Ekialdeko Frantzia839
Heriotza Neudingen Itzuli888ko urtarrilaren  13a (48/49 urte)
Hobiratze lekua Abbey of Reichenau Itzuli
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Aita Luis II.a Germaniarra
Ama Hemma
Ezkontidea(k) Richardis Itzuli  (862 (egutegi gregorianoa) -  888 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Karolingiar leinua
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Karlos III.a Gizena (Neidingen, 839ko ekainaren 13a - ib., 888ko urtarrilaren 13a), 881etik 887ra Karolingiar Inperioko enperadorea, 876tik 887ra Ekialdeko Frantziako erregea eta 885etik 888ra Mendebaldeko Frantziako erregea izan zen.

Luis Germaniarraren semea zen, eta Alemaniako erreinua oinordetu zuen. Bere anaiak (Karloman Bavariakoak) abdikatu zuenean Italiako erreinua ere lortu zuen. 881ean Joan VIII.a aita santuak enperadore koroatu zuen. 882an Karlos III.aren beste anaia (Luis III.a Frantziakoa) hil zen, eta Ekialdeko Frantziaren agintea oinordetu zuen. Bere lehengusua Karloman II.a Frantziakoa hiltzean Mendebaldeko Frantzia ere lortu zuen. Hala, frantziar inperioa bateratu egin zen, nahiz eta denbora gutxirako izan.

Eraso bikingo ugariri aurre egin behar zion, garrantzitsuenetako bat Paris setiatua izan zuen. Karlos III.ak bikingoen atzera-egitea negoziatu zuen diru-kopuru handien truke. Horrek herriaren zati handi bat sumindu zuen, eta monarka koldartzat eta arduragabetzat jo zuten.

Ume legitimorik ez zuenez, oinordeko bezala seme sasiko bat izendatzen saiatu zen, baina apezpikuek ez zioten utzi.

Karlos III.aren erregealdian inperio osoan zehar matxinada ugari egon ziren. Garrantzitsuenetako bat Eudes kondearena izan zen, Parisen.

Karlos III.a gaixotasuna ugari pairatu zituen, behar bada esaten da epileptikoa izan zela, eta Treburreko dietak (Hessen, Alemania) kargutik kendu zuen 887an, eta horrela, frantziar inperioa betirako banatu zen. Karlos III.a aste batzuk geroago hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos III.a Gizena Aldatu lotura Wikidatan