Edukira joan

Maria Jose Azurmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Jose Azurmendi

Azurmendi 2009an (Dani Blanco, Argia)
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Nekane Arratibel Insausti
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraksoziolinguista, unibertsitateko irakaslea eta psikolinguista
Lantokia(k)Donostia
Beasain
Reno eta Laval
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSoziolinguistika klusterra

Inguma: mari-jose-azurmendi-ayerbe

Maria Jose Azurmendi Aierbe (Donostia, 1944) euskal soziolinguista da. 40 bat urte eman zituen unibertsitateetan irakasten.[1] 2018ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain berri izendatu zuen.

Filosofia eta Letretan (Filologia Erromanikoa) lizentziatu zen 1967an, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Hantxe sendotu zitzaizkion euskara eta euskaltasuna orduko 200 ikasle euskaldunen giroan. Alde batetik, euskarazko eskolak jaso zituen, irakurtzen eta idazten ikasteko; bestetik, eskolak eman zizkien gutxiago zekitenei, baita bere senarra izango zenari ere. Jakin-min handikoa izanik han historia, literatura eta ekonomiako saioetara erre joaten zen.[2] 1982an doktore-titulua lortu zuen "Elebitasuna soziolinguistikoki deskribatzeko eredu bat sortzea eta bere aplikazio partziala Donostialdean" izenburuko tesiarekin.[3] 1984an tesietarako ezohiko saria jaso zuen.

Irakasle eta ikertzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an irakasle hasi zen Beasaingo Alkartasuna Lizeoan, bertako lehen emakume zuzendaria izan zen gero. 1969tik 1983ra arte Donostiako EUTGn aritu zen 15 urtez, lehengo bi urtetan jarduera partzialean. Erromatar Hizkuntzalaritza eta Hizkuntzalaritza orokorra irakatsi zuen, geroago Soziolinguistika irakasten hasi zen; horretan aitzindaria izan zen EUTGn.[4] 1983an Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatera mugitu zen, non irakasle katedraduna izatera heldu zen. Zortzi urtez izan zen zentro horretako dekanotzako kidea, euskara dekanorde gisa. Hizkuntzalaritza, Soziologia, Gizarte Psikologia, Soziolinguistika eta Psikosoziolinguistika irakatsi zituen, azken horretan EHUn aitzindaria izan zela. 2010ean erretiroa hartu zuen, baina 2014ra arte irakasle emeritu moduan luzatu zuen bere bizitza akademikoa.[5]

Quebec-eko Laval Unibertsitateko Elebitasun Zentroan irakasle inbitatua izan zen 1980an William MacKey soziolinguistikako irakasle ospetsuarekin, eta harrezkero zentro horren kidea izan zen.[4] [2] 1990an irakasle inbitatua izan zen Nevada-Renoko Unibertsitatean. Joshua Fishman soziolinguistarekin ere harremana izan zuen.

Soziolinguistika Klusterraren sortzaileetako bat izan zen 2000. urtean.[6] Geroago Soziolinguistika Kluster horrek sortu zuen Bat aldizkariko zuzendaria izan zen sei urtez 2001tik 2006ra. Aldizkariko batzordekidea da egun.

« Frogatuta dago, txiki-txikitatik haur bat hizkuntza ezberdinetan heztea onuragarria dela. Bizitzan gauza asko egiten dira hizkuntzaren bidez, mundu abstraktu zein konkreturako balio du, bakarkako mundurako zein talderako. Hori hala, akats larria litzateke, haurrek hizkuntzak ikasteko daukaten ahalmen berezia ez aprobetxatzea txikitatik euskalduntzeko. Hori zergatik ez da egiten? Ez dira arrazoi psikologikoak, arrazoi politiko, soziologiko, eta psikosozialak baizik. Derrigortuta bada ere, hori nahitaez lortu beharko da. »

—Maria Jose Azurmendi[7]


Bere azterketa-gai nagusiak soziolinguistika, psikolinguistika eta psikosoziolinguistika izan dira, beti ere euskararen ikuspegitik. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 40tik gora lan erakusten ditu.[8] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:[4]

  • Algunos aspectos sociolingüísticos del bilingüismo”, Mundaiz, 5. zkia (1976, ekaina).[9]
  • La problemática del bilingüismo en el Estado español (1979),
  • Elaboración de un modelo para la descripción sociolingüística del bilingüismo y su aplicación en la Comarca de San Sebastián, Madrid, Univ. Complutense, 1983.
  • Juventud vasca 1986,
  • Psicosociología del Adolescente Vasco. 1986
  • Psicosociolingüística. Fundamentación Histórica, Donostia, EHU-UPV, 1987.
  • Psicosociología de los Jóvenes Vascos 1990.
  • Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena. UEU (2001) Nekane Arratibel Insausti, Mari Jose Azurmendi Ayerbe, Iñaki Garcia Fernandez

Soziologia lantzen duen Bat aldizkarian 40 artikulu idatzi ditu.[10]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Jose Azurmendi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Manuel Lekuona Saria - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  2. a b Elustondo, Miel A.. (2018-11-04). «"Katedradun izateko babesa izan nuen, baina ez gizonezko gehiengoarena"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  3. (Gaztelaniaz) Azurmendi Ayerbe, Maria Jose. «ELABORACION DE UN MODELO PARA DESCRIPCION SOCIOLINGUISTICA DEL BILINGUISMO Y SU APLICACION PARCIAL EN LA COMARCA DE SAN SEBASTIAN» Tesis doctorales: TESEO (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Azurmendi Ayerbe, María José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  5. (Gaztelaniaz) (PDF) [http://www.eusko-ikaskuntza.eus/files/galeria/files/Azurmendi_web.pdf 2018 Hautagaia: Mari-Jose Azurmendiren Curriculuma. ] (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
  6. «Euskal Soziolinguistika Institutuaren proiektua | Soziolinguistika Klusterra» www.soziolinguistika.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  7. Colina, Sustrai. (2009). ««Linguistikoki dominatzaileak ez bagara ere, hala bagina legez jokatu behar genuke»» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  8. Maria Jose, Azurmendi Ayerbe. (2018). «Mari Jose Azurmendi Ayerbe :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  9. Zalbide, Mikel. «Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa» (PDF) Jagon saila, Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  10. Azurmendi, Maria Jose. (2002-2018). «Bat bilatzailea | Soziolinguistika Klusterra» BAT (www.soziolinguistika.eus) (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).[Betiko hautsitako esteka]
  11. Segurola, Koro. (2020-05-30). MJAzurmendi Euskadiko Adiskideen Elkartean sartzeko ekitaldia. Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  12. «Gure bazkideak - Maria-Jose Azurmendi, EAEko Adiskide Numerario, -2020/06/22-Maria-Jose Azurmendi, EAEko Adiskide Numerario» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  13. «Sariak - Mari-Jose Azurmendi, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria, -2018/09/18-Mari-Jose Azurmendi, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria» www.eusko-ikaskuntza.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  14. Eusko-Ikaskuntza. (). Bideoa: Manuel Lekuona saria 2018. Maria-Jose Azurmendi. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  15. Argazkiak: Maria Jose Azurmendiri Lehuona saria. 2019-03-13 (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  16. «Euskararen emakumezkoak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]