Pihtsusjärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pihtsusjärvi aintzira
Pihtsusjärvi (fi)
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 69° 13′ 46″ N, 21° 14′ 50″ E / 69.22940826°N,21.24714661°E / 69.22940826; 21.24714661Koordenatuak: 69° 13′ 46″ N, 21° 14′ 50″ E / 69.22940826°N,21.24714661°E / 69.22940826; 21.24714661
Herrialdea Finlandia
Lurraldea Enontekiö
Hustubidea Lätäseno ibaia

Pihtsusjärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Raittijärvi sami herrixkatik eta Norvegiako mugatik hurbil dagoena. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Pihtsusjärvi aintzira.

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Riimmajávri aintzira Pihtsusjärviren bizilagun nagusia da. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren Govdajohka ibaiko urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura, Pihtsusköngäs ur-jauziaren eta Lätäseno ibaiaren bitartez, Botniako Golkoraino doa. Aintziraren ertz batean dagoen, Pihtsusköngäs Finlandiako ur-jauzi ospetsuenetako bat da bere garaierari esker. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]