Pitsusjärvi
Pitsusjärvi aintzira Pitsusjärvi (fi) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 736,8 m |
Mota | aintzira eta lake or pond (en) |
Azalera | 3,8346 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 69°13′35″N 21°16′33″E / 69.22635°N 21.27596°E |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
Hidrografia | |
Hustubidea | Lätäseno ibaia |
Pitsusjärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Raittijärvi sami herrixkatik eta Norvegiako mugatik hurbil dagoena. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Riimmajávri aintzira Pitsusjärviren bizilagun nagusia da. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren Govdajohka ibaiko urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura, Pitsusköngäs ur-jauziaren eta Lätäseno ibaiaren bitartez, Botniako Golkoraino doa. Aintziraren ertz batean dagoen, Pitsusköngäs Finlandiako ur-jauzi ospetsuenetako bat da bere garaierari esker. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.
Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]