Tortura eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrien prebentzioarako Europako Hitzarmena
Tortura eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrien prebentzioarako Europako Hitzarmena | |
---|---|
Mota | tratatu international human rights law (en) |
Argitaratze-data | 1987ko azaroaren 6a |
Argumentu nagusia | tortura giza eskubideak |
Nongo eskumenen mende | Guernesey |
Tortura eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrien prebentzioarako Europako Hitzarmena Europako Kontseiluko kide diren estatuek onetsi zuten, Estrasburgon 1987ko azaroaren 26an bildurik.[1] Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren ondoren, Torturari Aurrea Hartzeko Hitzarmena Europako Kontseiluaren tratatu garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Hitzarmenak ikuspegi berri eta prebentiboa ematen du giza eskubideen urraketen kudeaketan.[2] Ondoren, bi protokolok aldatu zuten. Gainera, Torturari Aurrea Hartzeko Batzordea sortu zen, Hitzarmenaren xedapenak betetzeko.[1] Organo hori gaituta dago estatu alderdien jurisdikzioaren barruan pertsonak askatasunik gabe uzten diren edozein leku bisitatzeko, konbentzioko artikuluei jarraiki.[1]
2020tik aurrera, Europako Kontseiluko kide diren 47 estatuek berretsi dute Hitzarmena. Gainera, hitzarmena berrestea ezinbesteko baldintza bihurtu da azken urteotan Europako Kontseiluan sartu diren estatu guztientzat.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzarmena berritzailea zen, sortu zituen betebeharrak betearazteko lehen tresna baitzen. Beraz, helburua dokumentu bat sortzea zen, betetzen ez dutenei ondorio egokiak aurkeztuko zitzaizkiela bermatzeko.[2] Izan ere, Nazio Batuen Gutuna edo Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala ezin zituzten bortxaketak zorrotz geldiarazi edo konpondu. Beraz, tortura erabat saihestea zen gakoa.[2]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976an Jean-Jacques Gautierrek egindako proposamen batean du jatorria.[2] Gautier Torturaren aurkako Suitzako Batzordearen sortzailea izan zen. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordean (CICR) inspiratu zen, eta gerrako presoak zeuden lekuetara bisitak egin zituen. Presoen baldintzak hobetzea iradoki zuen. Hala ere, CICRk (une hartan) Genevako Hitzarmenetan parte hartzen zuten estatuen arteko nazioarteko gatazka armatua zegoenean soilik egin zitzakeen bisita horiek. Hala, bada, Gautier-ek proposatu zuen bisita-sistema hori zabaltzea pertsonak askatasunik gabe dauden gainerako lekuetara, hala nola, espetxeetara, polizia-etxeetara, erakunde psikiatrikoetara eta prebentziozko atxiloketa-zentroetara.[2] Proposamen hori, Nazio Batuen Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker eta apalesgarrien aurkako Hitzarmenaren oinarria izan zen.[2] Proiektua 1980ko apirilean aurkeztu zen, Giza Eskubideen Batzordeak ebaluatu zezan.[2]
Gautier-en ideiak Europako Kontseiluak hartu zituen orduan, gutxienez eskualde mailan egiteko. Azkenik, 1983ko ekainean, txosten bat egin zen atxilotuak torturaren eta tratu edo zigor krudel, anker edo iraingarrien aurka babesteari buruzko Europako Konbentzioaren proiektuarekin. 1983ko irailean onartu zuen txostena Batzar Aholku-emaileak.[2] Hainbat urtez eztabaidatu zuten, Europako Batzordea eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren iritziei buruzko eztabaidak barne. 1986ko ekainean, adostutako proiektu bat amaitu zen, eta Ministroen Batzordeari helarazi zitzaion eta 1987ko ekainaren 26an onartu zuen.[2] 1987ko azaroaren 26an sinatu zen. Une hartan, Europako Kontseiluko 21 estatu kide guztiek sinatu zuten hitzarmena.[2] 2020tik aurrera, Kontseiluko kide diren 47 estatuek sinatu dute. Hirugarren estatuak ere atxiki daitezke.[3]
Protokoloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzarmenak bi protokolo ditu:
- 1.go Prokoloa, 151.zenbakia duen tratatua: kide ez diren estatuei hitzarmena sinatzeko aukera ematen duena, 2002ko martxoaren 1ean sartu zen indarrean.[4]
- 2. Protokoloa, 152.zenbakia duen tratatua: egitura teknikoari aldaketak egiten dizkiona, adibidez, batzordea berrizteko aldiari dagokiona.[4]
Estatu kideetako parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kide diren estatuen sinadura eta gora-beherak:[3]
Estatua | Hitzarmena sinatzea | Hitzarmena berrestea | Hitzarmena indarrean sartzea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Albania | 1996ko urriaren 2an | 1996ko urriaren 2an | 1997ko otsailaren 1ean | |
Andorra | 1996ko irailaren 10ean | 1997ko urtarrilaren 1ean | 1997ko urtarrilaren 5ean | |
Armenia | 2001eko maiatzaren 11an | 2002ko ekainaren 18an | 2002ko urriaren 10ean | |
Austria | 1987ko azaroaren 26an | 1989ko urtarrilaren 6an | 1989ko maiatzaren 1ean | |
Azerbajan | 2001eko abenduaren 21ean | 2002ko apirilaren 15ean | Konbentzioak 2002ko abuztuaren 1ean | Azerbaijanek, ordea, adierazi du "ezin duela bermatu Konbentzioko xedapenen aplikazioa" Armeniako Errepublikak okupatutako lurraldeetan, harik eta lurralde horiek okupazio horretatik askatu arte.[5] |
Belgika | 1987ko azaroaren 26an | 1991ko uztailaren 23an | 1991ko azaroaren 1ean | |
Bosnia eta Herzegovina | 2002ko uztailaren 12an | 2002ko uztailaren 12an | 2002ko azaroaren 1ean | |
Bulgaria | 1993ko irailaren 30ean | 1994ko maiatzaren 3an | 1994ko irailaren 1ean | |
Kroazia | 1996ko azaroaren 6an | 1997ko urriaren 11an | 1998ko otsailaren 1ean | |
Zipre | 1987ko azaroaren 26an | 1989ko apirilaren 3an | 1989ko abuztuaren 1ean | |
Txekiar Errepublika | 1992ko abenduaren 23an | 1995eko irailaren 7an | 1996ko urtarrilaren 1ean | |
Danimarka | 1987ko azaroaren 26an | 1989ko maiatzaren 2an | 1989ko irailaren 1ean | |
Estonia | 1996ko ekainaren 28an | 1996ko azaroaren 6an | 1997ko martxoaren 1ean | |
Finlandia | 1989ko azaroaren 16an | 1990eko abenduaren 20an | 1991ko apirilaren 1ean | |
Frantzia | 1987ko azaroaren 26an | 1989ko urtarrilaren 9an | 1989ko maiatzaren 1ean | |
Georgia | 2000ko otsailaren 16an | 2000ko ekainaren 20an | 2000ko urriaren 1ean | Hala ere, Georgiak dio "ez dela izango Konbentzioaren xedapenak urratzearen eta Batzordeko kideen segurtasunaren erantzule".[5] |
Alemania | 1987ko azaroaren 26an | 1990eko otsailaren 21ean | 1990eko ekainaren 1ean | |
Grezia | 1987ko azaroaren 26an | 1991ko abuztuaren 2an | 1991ko abenduaren 1ean | |
Hungaria | 1993ko otsailaren 9an | 1993ko azaroaren 4an | 1994ko martxoaren 1ean | |
Islandia | 1987ko azaroaren 26an | 1990eko ekainaren 19an | 1990eko urriaren 1ean | |
Irlanda | 1988ko martxoaren 14an | 1999ko martxoaren 14an | 1989ko otsailaren 1ean | |
Italia | 1987ko azaroaren 26an | 1988ko abenduaren 29an | 1989ko apirilaren 1ean | Italiak adierazten du pribilegio eta immunitateei buruzko eranskinaren 2. paragrafoko a) letra ez dela interpretatu behar "Batzordeko kideen ekipajearen edozein polizia edo aduana kontrol alde batera utzita".[5]
|
Letonia | 1997ko irailaren 11an | 1998ko otsailaren 10ean | 1998ko ekainaren 1ean | |
Liechtenstein | 1987ko azaroaren 26an | 1991ko irailaren 12an | 1992ko urtarrilaren 1ean | |
Lituania | 1995eko irailaren 14an | 1998ko azaroaren 26an | 1999ko martxoaren 1ean | |
Luxenburgo | 1987ko azaroaren 26an | 1988ko irailaren 6an | 1989ko otsailean | |
Malta | 1987ko azaroaren 26an | 1998ko martxoaren 7an | 1989ko otsailaren 1ean | |
Moldovako Errepublika | 1996ko maiatzaren 5ean | 1997ko urriaren 2an | 1998ko otsailaren 1ean | |
Monako | 2005eko azaroaren 30ean | 2005eko azaroaren 30ean | 2006ko martxoaren 1ean | |
Montenegro | 2004ko martxoaren 3an | 2004ko martxoaren 3an | 2006ko ekainaren 6an | |
Herbehereak | 1987ko azaroaren 26an | 1988ko urriaren 12an | 1989ko otsailaren 1ean | Herbehereetako Erresumak hitzarmen hori onartzen du, baita "Europako Erresumarako eranskina, Antilla Neerlandesak eta Aruba" rekin ere.[5] |
Iparraldeko mazedonia | 1996ko ekainaren 14an | 1997ko ekainaren 6an | 1997ko urriaren 1ean | |
Norvegia | 1987ko azaroaren 26an | 1989ko apirilaren 21ean | 1989ko abuztuaren 1ean | |
Polonia | 1994ko uztailaren 11an | 1994ko urriaren 10ean | 1995eko otsailaren 1ean | |
Portugal | 1987ko azaroaren 26an | 1990eko martxoaren 29an | 1990eko uztailaren 1ean | |
Errumania | 1993ko azaroaren 4an | 1994ko urriaren 4an | 1995eko otsailaren 1ean | |
Errusia | 1996ko otsailaren 28an | 1998ko maiatzaren 5ean | 1998ko irailaren 1ean | |
San Marino | 1989ko azaroaren 16an | 1990eko urtarrilaren 31n | 1990eko maiatzaren 1ean | |
Serbia | 2004ko martxoaren 3an | 2004ko martxoaren 3an | 2004ko uztailaren 1ean | |
Eslovakia | 1992ko abenduaren 23an | 1994ko maiatzaren 11an | 1994ko irailaren 1ean | |
Eslovenia | 1993ko azaroaren 4an | 1994ko otsailaren 2an | 1994ko ekainaren 1ean | |
Espainia | 1987ko azaroaren 26an | 1989ko maiatzaren 2an | 1989ko irailaren 1ean | |
Suedia | 1987ko azaroaren 26an | 1988ko ekainaren 21ean | 1989ko otsailaren 1ean | |
Suitza | 1987ko azaroaren 26an | 1988ko urriaren 7an | 1989ko otsailaren 1ean | |
Turkia | 1988ko urtarrilaren 11an | 1988ko otsailaren 26an | 1989ko otsailaren 1ean | |
Ukraina | 1996ko maiatzaren 2an | 1997ko maiatzaren 5ean | 1997ko irailaren 1ean | |
Erresuma Batua | 1987ko azaroaren 26an | 1988ko ekainaren 24an | 1989ko otsailaren 1ean | Hitzarmena berretsi egin da Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuari, Jerseyko Bailiwickari eta Man uharteari[5] dagokienez.2013ko urriaren 30ean, hitzarmena Txipreko Akrotiri eta Dhekeliako eremu subiranoetara zabaldu zen, eta lurralde horien arduraduna Erresuma Batua da, nazioarteko harremanei dagokienez.[5] |
Kide ez diren estatuetako parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, sinatzaileen zerrendan Europako Kontseiluko kide diren estatuak baino ez dira sartzen. Hirugarren estatuek sina dezakete, baina inork ez du sinatu 2020. urtera arte.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Council of Europe. (2002). «European Committee for the Prevention of Torture and Inhuman or Degrading Treatment or Punishment» European Treaty Series - No. 126.
- ↑ a b c d e f g h i j Cassese, Antonio. (1989). «A New Approach to Human Rights: The European Convention for the Prevention of Torture» The American Journal of International Law 83 (1): 128–153. doi: .. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name ":1" defined multiple times with different content - ↑ a b c d «Chart of signatures and ratifications of Treaty 126» Council of Europe May 15, 2020. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name ":0" defined multiple times with different content - ↑ a b (Ingelesez) «Full list» Treaty Office (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ a b c d e f g h «Reservations and Declarations for Treaty No.126 - European Convention for the Prevention of Torture and Inhuman or Degrading Treatment or Punishment» Council of Europe May 15, 2020.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Hitzarmena
- Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker edo apalesgarrien aurkako Hautazko Protokoloa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erreferentziatan akatsak dituzten orrialdeak
- Erresuma Batuko itunak
- Ukrainako itunak
- Ipar Mazedoniako itunak
- Suitzako itunak
- Suediako itunak
- Espainiako itunak
- Esloveniako itunak
- Eslovakiako itunak
- Serbia eta Montenegroko itunak
- San Marinoko itunak
- Errusiako itunak
- Errumaniako itunak
- Portugalgo itunak
- Poloniako itunak
- Norvegiako itunak
- Herbehereetako itunak
- Montenegroko itunak
- Monakoko itunak
- Moldaviako itunak
- Maltako itunak
- Luxenburgoko itunak
- Lituaniako itunak
- Liechtensteingo itunak
- Letoniako itunak
- Italiako itunak
- Irlandako itunak
- Islandiako itunak
- Hungariako itunak
- Greziako itunak
- Georgiako itunak
- Frantziako itunak
- Finlandiako itunak
- Estoniako itunak
- Danimarkako itunak
- Txekiar Errepublikako itunak
- Zipreko itunak
- Kroaziako itunak
- Bulgariako itunak
- Bosnia eta Herzegovinako itunak
- Belgikako itunak
- Azerbaijango itunak
- Austriako itunak
- Armeniako itunak
- Andorrako itunak
- Albaniako itunak
- Giza eskubideen instrumentuak
- Europako Kontseiluko itunak
- Giza eskubideak
- Mendebaldeko Alemaniako itunak