1969ko Eurovision Kantu Jaialdia
1969ko Eurovision Kantu Jaialdia, Eurovision kantu jaialdiaren 14. edizioa izan zena, Madrilgo Teatro Real antzokian ospatu zen. Aurkezlea Laura Valenzuela izan zen, jaialdiaren amaieran lau herrialderen arteko puntu berdinketa ikustean non sartu ez zekiela. Berdinduta geratu ziren lau ordezkariak Espainiako Salomé Vivo cantando kantuarekin, Erresuma Batuko Lulu Boom bang-a-bang kantuarekin, Herbehereetako Lenny Kuhr De Troubadour kantuarekin eta Frantziako Frida Boccara Un jour, un enfant kantuarekin izan ziren.
Lehen aldiz gertatu zen berdinketa bat lehen postuan, eta ez zegoen inongo arautegirik berdinketa hausteko, arauek "botu gehien jasotako telebistak edo telebistek" irabazten zutela adierazten baitzuten. Horregatik, berdinduta geratu ziren lau herrialdeak garailetzat jo ziren, sariak emateko orduan zailtasunak eragin zituena. Zuzenean, lau abeslariei prestatu zeuden lau sariak eman zitzaizkien (konposatzailea, letra egile, orkestra zuzendari eta interpreteari zegozkienak), eta jaialdiaren ondoren lau ordezkaritzen gainontzekoei eman zitzaizkien.
Austriak ez zuen parte hartu Espainiara kantari bat bidaltzeko bere ezezkoa zela eta, herrialde hau, garai horretan, diktadura bat jasaten ari baitzen, aurreko urteetan herrialde horiekin (Espainia edo Portugal) parte hartzeko edo hauengandik botoak jasotzeko inongo arazorik izan ez zuen arren. Bestalde, Liechtensteingo printzerriak parte hartzeko interesa izan zuen (Un beau Matin izeneko kantua ere aukeratu zuelarik), baina irrati-telebista publiko propiorik ez zuenez, parte-hartzea ukatu egin zitzaion. Ordezkaritzaren batzuk preso politiko batzuen askapena eskatu zioten espainiar gobernuari kantatzera etortzeko, eta Salomék TVEn 2004an esan zuenez, hala egin zen.
Kontutan hartu beharreko beste datu bat, Dalik jaialdi honekin lotutako publizitate guztia diseinatu izana eta jaialdiaren ekoizpen eta antolaketa izan ziren, erronka bat garai hartako TVErentzat, jaialdia koloretan zenbait herrialderentzat eman zuelarik.
Parte-hartzaileak [aldatu]
Herrialde parte-hartzaileetako abeslariak, herrialdearen arabera, barne aukeraketa bidez edo otsailaren bigarren erdia eta martxoko hasieran ospatu ziren final nazionalen bidez aukeratu ziren.
Aurreko urteetan jada parte hartu zuten bost abeslari aukeratu ziren. Romualdek, Luxenburgoren ordezkaria zena, 1964an jada parte hartu zuen, kasu honetan Monako ordezkatuz. Edizio honetan Mendebaldeko Alemania ordezkatu zuen Siw Malmkvistek 1960an Suedia ordezkatu zuen. Simone de Oliveirak bigarren aldiz ordezkatu zuen Portugal 1965ean beste horrenbeste egin ondoren, eta Louis Neefsek ere bigarren aldiz ordezkatu zuen Belgika, lehen aldiz 1967an parte hartu ondoren. Bi urte horietan jada ordezkatu zuen Norvegia Kirsti Sparboek, hau bere hirugarren parte-hartzea zelarik.
Jean Jacques, Monakoko ordezkaria, jaialdiko abeslaririk gazteenetako bat izan zen, hamabi urte baino ez baitzituen. Irlandak lehen aldiz aukeratu zuen Ipar Irlandako ordezkari bat, Muriel Day.
| Aurrekoa 1968ko Eurovision Kantu Jaialdia |
Eurovision Abesti Txapelketa 1969ko martxoak 29 |
Ondorengoa 1970eko Eurovision Kantu Jaialdia |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 1969ko final nazionalak eurovision-spain.com