1981eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1981eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Apirilaren 4, 1981
Egoitza RDS Simmonscourt, Dublin
Aurkezlea(k) Doireann Ní Bhriain
Antolatzailea Raidió Teilifís Éireann (RTÉ)
Partaide kopurua 20
Irabazlea "Making Your Mind Up"
Bucks Fizz
 Erresuma Batua

1981eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 26. edizioa izan zen. Dublingo RDS Simmonscourt aretoan ospatu zen, Irlandan, apirilaren 4ean. Aurkezlea Doireann Ní Bhriain izan zen.

Garailea Bucks Fizz talde britainiarra izan zen, "Making Your Mind Up" kantuarekin. Erresuma Batuaren laugarren garaipena izan zen.

Hogei herrialdek hartu zuten parte, 1978ko errekorra berdinduz. Israel urte bateko eten baten ostean bueltatu zen, eta Jugoslavia, bost urte ostean. Ziprek lehen agerraldia egin zuen. Bestalde Marokok lehiaketa utzi zuen agerraldi baten ostean, eta Italiak ez zuen parte hartu lehenengo aldiz, interes falta adieraziz.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Austria Alemana Marty Brem "Wenn du da bist" Hemen zaudenean 17 20
02  Turkia Turkiera Modern Folk Üçlüsü & Ayşegül "Dönme Dolap" Noria 18 9
03  Alemania Alemana Lena Valaitis "Johnny Blue" 2 132
04  Luxenburgo Frantsesa Jean-Claude Pascal "C'est peut-être pas l'Amérique" Agian ez da Amerika 11 41
05  Israel Hebreera Hakol Over Habibi "Halayla" (הלילה) Gaur gauean 7 56
06  Danimarka Daniera Tommy Seebach & Debbie Cameron "Krøller eller ej" Kizkurduna ala ez 11 41
07  Jugoslavia Bosniera Seid Memić "Vajta" "Lejla" 15 35
08  Finlandia Finlandiera Riki Sorsa "Reggae OK" 16 27
09  Frantzia Frantsesa Jean Gabilou "Humanahum" 3 125
10  Espainia Gaztelania Bacchelli "Y sólo tú" Eta zu besterik ez 14 38
11  Herbehereak Nederlandera Linda Williams "Het is een wonder" Mirari bat da 9 51
12  Irlanda Ingelesa Sheeba "Horoscopes" Horoskopoak 5 105
13  Norvegia Norvegiera Finn Kalvik "Aldri i livet" Nire bizitzan inoiz ere ez 20 0
14  Erresuma Batua Ingelesa Bucks Fizz "Making Your Mind Up" Erabakia hartzen 1 136
15  Portugal Portugesa Carlos Paião "Playback" 18 9
16  Belgika Nederlandera Emly Starr "Samson" Sanson 13 40
17  Grezia Greziera Yiannis Dimitras "Feggari kalokerino" (Φεγγάρι καλοκαιρινό) Udako ilargia 8 55
18  Zipre Greziera Island "Monika" (Μόνικα) 6 69
19  Suitza Italiera Peter, Sue & Marc "Io senza te" Ni zu gabe 4 121
20  Suedia Suediera Björn Skifs "Fångad i en dröm" Amets batean murgilduta 10 50

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]