2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 9, 2017
Bigarren finalerdia Maiatzak 11, 2017
Finala Maiatzak 13, 2017
Egoitza International Exhibition Centre, Kiev
Aurkezlea(k) Oleksandr Skitxko
Volodymyr Ostaptxuk
Timur Miroxnytxenko
Antolatzailea Ukrainako Irrati Telebista Publikoa (UA:PBC)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Amar pelos dois"
Salvador Sobral
 Portugal
Salvador Sobral lehiaketako irabazlea.

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioa izan zen. Kieveko International Exhibition Centre erakustazokan ospatu zen, Ukrainan. Eurovision Kieven ospatzen den bigarren aldia izan zen, 2005eko lehiaketa izanik aurrekaria. Finalerdiak maiatzak 9 eta 11an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 13an. Aurkezleak Oleksandr Skitxko, Volodymyr Ostaptxuk eta Timur Miroxnytxenko izan ziren.

Lehiaketako garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen, "Amar pelos dois" kantuarekin. 1964an parte hartzen hasi zenetik, Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen. 2007tik lehenik olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek irabazi zuen. Bai epaimahi profesionalen zein ikusleen telebozketaren gustokoena izan zen Portugal. Bigarren postua Bulgariako ordezkaria zen Kristian Kostov-entzat izan zen, "Beautiful Mess" kantuarekin. Moldavia ordezkatzen zuen Sunstroke Project taldea, "Hey, Mamma!" kantuarekin, hirugarren izan zen.

42 herrialde izan ziren partaide guztira. Portugal eta Errumania lehiaketara itzuli ziren urte bateko eten baten ostean. Bestalde Bosnia-Herzegovinak partaidetzari uko egin zion telebista nazionalaren arazo ekonomikoak medio. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik hirugarren urtez. Hasiera batean Errusiak ere parte hartu behar zuen, eta ordezkaria aukeratua zuen, Julia Samoilova, baina Ukrainako agintariek ez zioten herrialdean sartzeko baimenik eman gobernuaren arabera Krimeako penintsulara legez kanpo joana zelako 2014ko Krimeako krisiaren ostean Krimeak Errusiarekin bat egin zuenetik.

Lehiaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Ukraina) zuzenki izan ziren sailkatuak finalean. Gainontzeko herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuek lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari ere egokituko zitzaien botoa ematea.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "1944" eta "Zamanyly" abesti zituen.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Suedia Ingelesa Robin Bengtsson "I Can't Go On" Ezin dut jarraitu 3 227
02  Georgia Ingelesa Tamara Gachechiladze "Keep the Faith" Eutsi fedeari 11 99
03  Australia Ingelesa Isaiah "Don't Come Easy" Ez dator erraz 6 160
04  Albania Ingelesa Lindita "World" Mundua 14 76
05  Belgika Ingelesa Blanche "City Lights" Hiriko argiak 4 165
06  Montenegro Ingelesa Slavko Kalezić "Space" Espazioa 16 56
07  Finlandia Ingelesa Norma John "Blackbird" Zozoa 12 92
08  Azerbaijan Ingelesa Dihaj "Skeletons" Eskeletoak 8 150
09  Portugal Portugesa Salvador Sobral "Amar pelos dois" Biongatik maitatzea 1 370
10  Grezia Ingelesa Demy "This Is Love" Hau maitasuna da 10 115
11  Polonia Ingelesa Kasia Moś "Flashlight" Linterna 9 119
12  Moldavia Ingelesa Sunstroke Project "Hey, Mamma!" Kaixo, ama! 2 291
13  Islandia Ingelesa Svala "Paper" Papera 15 60
14  Txekia Ingelesa Martina Bárta "My Turn" Nire txanda 13 83
15  Zipre Ingelesa Hovig "Gravity" Grabitatea 5 164
16  Armenia Ingelesa Artsvik "Fly With Me" Egin hegan nirekin 7 152
17  Eslovenia Ingelesa Omar Naber "On My Way" Nire bidean 17 36
18  Letonia Ingelesa Triana Park "Line" Marra 18 21

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Ukrainari ere egokituko zitzaien botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Serbia Ingelesa Tijana Bogićević "In Too Deep" Sakonegi 11 98
02  Austria Ingelesa Nathan Trent "Running on Air" Airean korrika 7 147
03  Mazedonia Ingelesa Jana Burčeska "Dance Alone" Bakarrik dantzatzea 15 69
04  Malta Ingelesa Claudia Faniello "Breathlessly" Arnasik gabe 16 55
05  Errumania Ingelesa Ilinca & Alex Florea "Yodel It!" Jodeln erara esazu! 6 174
06  Herbehereak Ingelesa O'G3NE "Lights and Shadows" Argiak eta itzalak 4 200
07  Hungaria Hungariera Joci Pápai "Origo" Jatorria 2 231
08  Danimarka Ingelesa Anja Nissen "Where I Am" Non nagoen 10 101
09  Irlanda Ingelesa Brendan Murray "Dying to Try" Saiatzeko irrikatzen 13 86
10  San Marino Ingelesa Valentina Monetta & Jimmie Wilson "Spirit of the Night" Gauaren arima 18 1
11  Kroazia Ingelesa, Italiera Jacques Houdek "My Friend" Nire laguna 8 141
12  Norvegia Ingelesa JOWST "Grab the Moment" Momentua harrapatu 5 189
13  Suitza Ingelesa Timebelle "Apollo" Apolo 12 97
14  Bielorrusia Bielorrusiera Naviband "Historyja majho žyccia" Nire bizitzaren istorioa 9 110
15  Bulgaria Ingelesa Kristian Kostov "Beautiful Mess" Nahaspila ederra 1 403
16  Lituania Ingelesa Fusedmarc "Rain of Revolution" Iraultzaren euria 17 42
17  Estonia Ingelesa Koit Toome & Laura "Verona" 14 85
18  Israel ingelesez Imri "I Feel Alive" Bizirik sentitzen naiz 3 207

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 42 herrialdek eman zuten botoa.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "I Believe in U" kanta berria estreinatu zuen, eta Ruslanak "It's Magical" abestu zuen, eta Onuka eta Ukrainako Folk Instrumentuen Orkestra Nazionalak emanaldia eman zuten.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Israel Ingelesa Imri "I Feel Alive" Bizirik sentitzen naiz 23 39
02  Polonia Ingelesa Kasia Moś "Flashlight" Linterna 22 64
03  Bielorrusia Bielorrusiera Naviband "Historyja majho žyccia" Nire bizitzaren istorioa 17 83
04  Austria Ingelesa Nathan Trent "Running on Air" Airean korrika 16 93
05  Armenia Ingelesa Artsvik "Fly With Me" Egin hegan nirekin 18 79
06  Herbehereak Ingelesa O'G3NE "Lights and Shadows" Argiak eta itzalak 11 150
07  Moldavia Ingelesa Sunstroke Project "Hey, Mamma!" Kaixo, ama! 3 374
08  Hungaria Hungariera Joci Pápai "Origo" Jatorria 8 200
09  Italia Italiera[f 1] Francesco Gabbani "Occidentali's Karma" Mendebaldarren karma 6 334
10  Danimarka Ingelesa Anja Nissen "Where I Am" Non nagoen 20 77
11  Portugal Portugesa Salvador Sobral "Amar pelos dois" Biongatik maitatzea 1 758
12  Azerbaijan Ingelesa Dihaj "Skeletons" Eskeletoak 14 120
13  Kroazia Ingelesa, Italiera Jacques Houdek "My Friend" Nire laguna 13 128
14  Australia Ingelesa Isaiah "Don't Come Easy" Ez dator erraz 9 173
15  Grezia Ingelesa Demy "This Is Love" Hau maitasuna da 19 77
16  Espainia Gaztelania, Ingelesa Manel Navarro "Do It for Your Lover" Egizu zure maitalearengatik 26 5
17  Norvegia Ingelesa JOWST "Grab the Moment" Momentua harrapatu 10 158
18  Erresuma Batua Ingelesa Lucie Jones "Never Give Up on You" Inoiz ez zuri uko egin 15 111
19  Zipre Ingelesa Hovig "Gravity" Grabitatea 21 68
20  Errumania Ingelesa Ilinca & Alex Florea "Yodel It!" Jodeln erara esazu! 7 282
21  Alemania Ingelesa Levina "Perfect Life" Bizitza perfektua 25 6
22  Ukraina Ingelesa O.Torvald "Time" Denbora 24 36
23  Belgika Ingelesa Blanche "City Lights" Hiriko argiak 4 363
24  Suedia Ingelesa Robin Bengtsson "I Can't Go On" Ezin dut jarraitu 5 344
25  Bulgaria Ingelesa Kristian Kostov "Beautiful Mess" Nahaspila ederra 2 615
26  Frantzia Frantsesa, Ingelesa Alma "Requiem" 12 135
  1. Hitz batzuk antzinako grezieraz, ingelesez, eta sanskritoz.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiaren partaidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Samoilova errusiar abeslaria Errusia ordezkatzeko aukeratua izan zen "Flame is Burning" abestiarekin. Hala ere, Ukrainara bidaiatzeko hiru urteko debekua jazo zuen, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren arabera, Ukrainako muga legez kanpo zeharkatzeagatik 2015ean Krimeara egindako bidai baten ondorioz: Krimea Ukraina eta Errusiak disputatutako penintsula bat da. Ukrainako legearen arabera, atzerritarrak Krimean Errusia bidez sartzea legez kanpokoa da. Samoilovak 2015ean Krimean emanaldi bat eman zuela baieztatu zuen.

Europako Irrati-Telebista Batasunaren erantzuna partaide guztiak Kieven abesteko gai izateko lan egiten jarraituko zuela izan zen, eta alderdien arteko hitzarmen eza tamaldu zuen. Errusiako telebista Perviy Kanali proposamen bat egin zion Europako Irrati-Telebista Batasunak, Samoilovak satelite bidez parte hartzea Errusiarrek aukeratutako edozein lekutik, baina bai Errusiar telebistak zein Ukrainako gobernuak proposamena errefusatu zuten.

Europako Irrati-Telebista Batasuneko buruak, Ingrid Deltenre-k, Ukrainaren ekintzak gaitzetsi zituen, "Eurovisionez arrazoi politikoengatik abusatzeagaitik". Apirilak 13an Errusiako telebistak lehiaketatik erretira egiaztatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]