Aberri Eguna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Eusko
abertzaletasuna
EH mapa hutsa.png

Porrotx pailazoa independentistek deituriko Aberri Egunean, 2009ean.
EAJren ospakizuna Plentziako batzokian.

Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen den aldarrikapen eguna da. Lehenengo Aberri Eguna Bilbon izan zen 1932ean Euzko Alderdi Jeltzaleak deitua. Manifestaldi bat izan zen Sabin Aranaren etxean bukatu zena (Sabin Etxea).

Frankismoan egun hau guztiz debekatua izan zen eta horregatik aldarrikapen nazionalareko erabili ohi zen. Aberri Egun batean ere ETAk bere burua aurkeztu zuen publikoki Galdakaoko eliza batean.

Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak egin zuen, 1964. urtean, klandestinitate garaiko lehen deialdia, Gernikara, eta 1966an Eusko Jaurlaritzak eta ETAk dei bana egin zuten Gasteizera eta Iruna. Kontrolak, zapalkuntza, borrokak eta atxiloketak izan ziren nagusi 1978an, gerraondoko lehen Aberri Eguna legez ospatu ahal izan zen arte. Geroztik, gorabehera askoren artean Herri Batasunari debekatu zitzaion 1981ean Gernikara deitu zuen biltzarrerako baimena, alderdi politiko estatalisten axolarik eza, alde batetik, eta estatutuaren aldeko alderdi abertzaleen eta ordena politiko berri baten aldekoen arteko batasun eza, bestetik, izan dira geroztiko deialdien ezaugarria. Ipar Euskal Herrian, Enbata erakundeak 19660ko hamarkadan eginiko deialdien ondoren, urtero egin da Aberri Eguna, azkenaldi honetan alderdi eta erakunde politiko abertzale guztiek bateratsu jokatzea erdietsirik.

Diktaduraren bukaerarekin Aberri Egun bateratuak deitu izan ziren, baina denborarekin alderdien arteko distantzia handitu zenez banakakoak deitzen hasi ziren. 1998tik aurrera Udalbiltzak saiakerak egin izan ditu Aberri Egun bateratuak deitzeko eta honek oihartzuna izan du Ipar Euskal Herrian. Azken urteotan Independentistak sareak deitu ditu hainbat Aberri Egun bateratu, arrakasta handiagoarekin. 2011n Baigorri eta Gernikan deitu ziren aldi berean, Nafarroaren Egunarekin bat eginez.

Ikus gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Aberri Eguna
  • (Gaztelaniaz) José Luis de la Granja Sáinz, El culto a Sabino Arana: La doble resurreción y el origen histórico del Aberri Eguna en la II República, in Historia y política: Ideas, procesos y movimientos sociales, ISSN 1575-0361, Nº 15, 2006 , págs. 65-116 [1]

Erreferentziak[aldatu]