Sable uharteko poni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sable uharteko ponia
Status iucn3.1 EN eu.svg

Iraute egoera: Arriskuan
Sable uharteko arrazako poniak, behorra bere moxalarekin.
Sable uharteko arrazako poniak, behorra bere moxalarekin.

Jatorrizko herrialdea(k):
 Kanada

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Sable uharteko ponia

Sinonimoak
Sable uharteko zaldia

Sable uharteko ponia, ingelesez Sable Island Pony, frantsesez Poney de l'île de Sable, Kanadako Eskozia Berria eskualdeko Sable uhartean hedaturiko bertako poni arraza bat da.

Tamaina kontutan harturik zaldi arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen bada ere, zenbait adituek diote arraza bere ezaugarriengatik berez ez dela ponia, zaldia baizik[1], irlako baldintza gogorrek eta isolamenduak tamainaz murrizturik. Sable Island-go aberen fenotipoa zaldiarena da, eta ez poniena.

Sakontzeko, irakurri: « poni»

Arrazaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sable Island uharteko lehendabiziko zaldiak XVIII. mendeko hondarretan ekarriak izan ziren. Zenbait istorio erromantikoen arabera, poni hauek hondoa jotako hainbat itsasontzietatik salbatu ziren, eta irlako kostara igeri egiten heldu ziren, baina hau ez da horrela. Zaldiak apropos askatu zituzten uhartean bertan bazkatu eta ugaritzeko.

Irlara ekarritako aurreneko zaldiak Andrés Le Mercier izeneko Bostongo elizgizon batek ekarri zituen 1737. urtean. Ondoren zaldi guzti horiek bertatik igarotzen ziren zenbait itsasontzietako mariñelek harrapatu eta eraman zituzten. Egungo zaldiak, antza, Acadiarren egozketa izeneko gertakari historikoaren ondorioz heldu ziren irlara. Bostongo Thomas Hancockek irlara eraman zituen 1760. urtean.

XIX. mendean zehar eta XX. mendearen aurreneko hamarkadetan zaldien inportazioak jarraitu zuen. Barbara Christiek Sable Island-go ponien historiaren erregistro zehatza osatu du (1995).

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sable uhartearen ikuspegia

Egun badira 200 zaldi basati inguru irlako duna zein larretan. Garai batean etxekotutako abereak izandakoak, inguru natural eta aske batera itzulirik, basazaldien portaera berreskuratu dute.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samalda txiki bakoitza zaldi batek zaintzen du eta gidari nagusi den behorra, askotan taldeko zaharrena. Zaldi samalda bakoitzaren lurraldea 3 kilometro karratukoa da. Sable uharte guztian barrena 40-50 samalda artean daude.

Negua heltzerakoan, elurra eta euri hormatua erabat hedatzen direnean, behor taldeak biltzen eta trinkotzen dira elkarri babesa eta beroa emateko. Zaldi hauen ilea luzatu eta trinkotzen da eta dunen arteko leku babesak bilatzen dituzte.

Populazioaren ezaugarri bat bere hazkunde azkarra da, baina urte gutxiren zikloetan astinaldi gorrorra jasaten du. Negu epeletan populazioa handitzen da, baina negu gorrietan hainbat zaldi zahar eta gazte akabatzen dira.

Poni basatiak dunetan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sable uharteko poni Aldatu lotura Wikidatan