Bi Sizilietako Erresuma[1] (napolieraz Regno d’’e Doje Sicilie; italieraz: Regno delle Due Sicilie), Bi Siziliak izenaz ezagunagoa,[2] Italiaren batasuna baino lehenagoko estaturik handiena izan zen. 1860an Piamonteko erresumarekin (ofizialki Sardiniako erresuma zena) bat egin eta Italiako erresuma sortu zuten. Hiriburua Napoli hirian zuen.
Erresuma Italiako hegoaldetik eta Siziliatik zabaldu zen, antzinako Napoli eta Siziliako erresumak batuz[3].
Banaketa administratiboa [aldatu]
Erresumak hamahiru probintzia zituen. Siziliako uharteak status berezia zuen, hiriburua Palermo izanik.
* Benevento hiria Aita Santuen Lurraldeak okupatua izan zen, herrialde hartako enklabe bilakatuz.
Erregeen zerrenda [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]