Kastrexanako zubia
Kastrexanako zubiak Kadagua ibaiaren gainean, Bizkaiko Barakaldo eta Bilbo udalerriei dagokien bi ibaiertzeak batzen ditu. Baita Sorginen zubia eta Deabruaren zubia deritzote ere bai. Kostaldeko Done Jakue bidean dago.
Eduki-taula |
Historia eta ezaugarriak[1][aldatu]
Noiz egin zen zehatz-mehatz ez badakigu ere, Lekeitioko Pedro Ortiz maisuak XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran egin zuela ematen du. XIX. menderarte oso garrantzitsua izan zen Balmaseda eta Mena ibarrean barna Bilbo eta Gaztela arteko errege-bidearen zati baitzen. Hareharrizko harlanduz eginda dago eta erdi puntuko arku bakarra dauka. Hormabularrak ibaiertz harritsuetan bermatzen dira. Arkua da eraki zen lehen elementua. Kasu honetan, dobelak (arkua osatzen duten piezak) ilara bikoitzean daude jarrita.
Euskal mitologia[aldatu]
Deabruaren zubia izena ere eman izan zaio, elezahar batzuen arabera Deabruak berak eraiki baitzuen zubia. Ipuinik zaharrenak hauxe kontatzen du: Kadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia behar zuen neska gazte batek. Zubi hori egitearen truk arima saldu zion Deabruari. Zubia amaitzeko dobela bakarra falta zenean, gaztea damu zen eta oilarraren kantuak uxatu zuen deabrua. Kontuak horrela, neskak arima salbatu, zubia pasatu eta mutilagunarengana joateko aukera izan zuen.
Beste elezahar batzuek zubia Mikolas izeneko iratxo batzuek egin zutela diote. Jeinu txiki horiek harrobitik zubia ilaran jarri eta harlanduak pasatzen zizkioten elkarri.
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- Kastrexanako zubia edota “Deabruarena“
- Kastrexanak Santa Agata jaia du
- Gobernuak Santa Agatako geralekuko trenbide-pasagunea kenduko du
| Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
|---|---|---|
|
Agamunda • Agerre • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Akelarre • Aketegi • Albi • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri • Aralar • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Errolan Harria • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza (Ataun) • Kanbellu • Kastrexanako zubia • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Txurrumurru • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Urgeldi • Zugarramurdiko leizeak |
||