Clara Schumann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Clara Schumann

Clara Wieck Schumann (Leipzig, Alemania, 1819ko irailaren 13a - Frankfurt am Main, Alemania, 1896ko maiatzaren 20a) XIX. mendeko pianista eta musikagile gailena, Robert Schumannen emaztea. Europar publikoak Franz Liszten (1811-1886) edota Sigismund Thalbergen (1812-1871) maila berekotzat hartzen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clarak txikitatik ikasi zuen musika, bere aitarekin, Friedrich Wieck (piano-irakaslea). Musikan ibilbide bikaina izan zuen Robert Schumannekin ezkondu zen arte, orduan, musikagile-lana utzi eta kontzertuak bakarrik egiten zituen familia zaintzeko. Interpretatzaile gisa famatua egin zen, batez ere, Bach, Mozart, Beethoven eta bere senarraren garaikideen lanak jotzen.

Johannes Brahmsek bikotea ezagutu zuen 1853an, 20 urte zituenean, eta Clararekin adiskidetasun handia izan zuen bizitza osoan zehar. Urte horretan bertan, Clarak Joseph Joachim biolinista ezagutu zuen, eta orduz gero, askotan lagundu zion Clarari bere kontzertuetan.

Robert Schumann urtebere geroago hil zen. Hortik aurrera, Clarak Brahmsekin zuen adiskidetasuna areagotu zen.

Clarak 1865tik aurrera, Londresen kontzertu ugari eman zituen, eta bidaia bakoitzean Clarak Franklin Taylor piano-jotzaileari estiloa hobetzen laguntzen zion.

1878an piano-irakasle izendatua izan zen Frankfurteko kontserbatorioan.

Clararen lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1831· Quatre Polonaises pour le pianoforte, Op. 1.
  • 1832· 9 Caprices en forme de valse pour le piano, Op. 2.
  • 1833· Romance variée pour le piano, Op. 3.
  • 1834· Walzer fűr Gesang und Klavier.
  • 1835· Valses romantiques pour le piano, Op. 4.
  • 1835· Quatre pieces caractéristiques, Op. 5
  • 1836· 6 Soirées musicales, Op. 6.
  • 1836· Piano Concerto in A minor, Op. 7.
  • 1838· Impromptu in G major. Souvenir de Vienne.
  • 1839· Scherzo No. 1 in D minor, Op. 10.
  • 1840· Trois Romances pour le pianoforte, Op. 11.
  • 1841· Die gute Nacht, die ich dir sage.
  • 1842· Sonata for piano in G minor.
  • 1843· Sechs lieder mit begleitung des pianoforte, Op. 13: 1. Ihr Bildnis. Ich stand in dunklen Träumen; 2. Sie liebten sich beide; 3. Liebeszauber; 4. Der Mond kommt still gegangen; 5. Ich hab’in deinem Auge; 6. Die stille Lotusblume.
  • 1843· O weh des Scheidens, das er tat.
  • 1844· Impromptu in E major, Sechs Lieder Op. 13.
  • 1845· Scherzo No. 2 in C minor, Op. 14: Deuxième scherzo pour le pianoforte, Op. 14.
  • 1845· Quatre pièces fugitives, Op. 15.
  • 1845· 3 Preludes and Fugues: III Praeludien und fugen für das pianoforte, Op. 16.
  • 1847· Piano Trio in G minor: Trio fur pianoforte, violine und violoncello, Op. 17.
  • 1848· Mein Stern ("O du mein Stern").
  • 1854· Variationen für das pianoforte über ein thema von Robert Schumann, Op. 20.
  • 1855· Drei romanzen für pianoforte, Op. 21.
  • 1855· Drei romanzen für pianoforte und violine, Op. 22.
  • 1855· Sechs lieder aus jucunde von Hermann Rollet, Op. 23.
  • 1885· Impromptu. Published in Album du Galois.
  • 1870· Cadenzas (2) for Beethoven Piano Concerto in G Major, op. 58.
  • 1870· Cadenzas for Beethoven Piano Concerto in C Minor, op. 37.
  • 1891· Cadenzas (2) for Mozart Piano Concerto in D Minor (K. 466).
  • 1977· Romanze für Clavier.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clara Schumann Aldatu lotura Wikidatan