Egia (kontzeptu filosofikoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Egia.
Denborak Egia salbatzen du Faltsukeri eta Jeloskortasunatik, François Lemoyne, 1737.

Egia benetako eginkizunekin, fede onarekin edota zintzotasunarekin erlazionatua dagoen kontzeptu filosofikoa da. Ideia filosofiko lausoa izaki, teoria anitz idatzi dituzte filosofoek hura deskribatzeko. Eztabaiden artean, errebelazioen egiazkotasuna dago, baita egia arrazoimenaren bidez soilik heldu ote daitekeen. Halaber, ezbaian dago egia objektiboa ala subjektiboa ote den, edo erlatiboa ala absolutua.

Egiaren esanahiaren edo definizioaren inguruan lau teoria nagusi izan dira: egiaren koherentziaren teoria, korrespondentziarena, teoria pragmatikoa eta teoria eragilea. Koherentziaren teoriaren arabera, adierazpen bat egia izateko ezinbesteko baldintza da adierazpen horrek beste zenbait adierazpenekin sistema bat osatzea. Sistema horretako gainerako enuntziatuekiko logikazko harremanek adierazten dute enuntziatua egia den ala gezurra (a priorizko egia).

Korrespondentziaren teoriak, aurrekoak ez bezala, enuntziatua sistema batean sartu gabe, aske aztertzeko aukera ematen du, enuntziatua bera soilik egia den ala gezurra den aztertzeko aukera alegia. Teoria honek pentsatzen denaren eta gertatzen denaren arteko loturaren arabera aztertzen du egia.

Teoria pragmatikoak, sistema bat egia ala gezurra den aztertzeko, sistema hori egiatzat onartzeak praktikan zein ondorio izango duen hartzen du kontuan. Pentsamendu jakin bat onartzeak jakintza zabaltzen lagunduko badu eta erabilgarritasuna izango badu, egiatzat hartzen da.

Teoria eragilearen arabera, «egia» edo «egia da» esatea zerbait egiteko edo adierazteko bidea baino ez da. «Elurra zuria da» esaten denean ez da ezer berririk esaten, aldiz, zerbait azpimarratzen da; adierazpen horrek bere aldetik ez du tasun berezirik, estilistika baliabide bat da soilik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egia (kontzeptu filosofikoa) Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Egia
Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]