Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:07, 16 martxoa 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (Innsbruck, 1415eko irailaren 21a - Linz, 1493ko abuztuaren 19a) Germaniako enperadorea izan zen 1440-1493 bitarteko urteetan.

Bizitza

Alberto II.aren ondorengoa zen, eta Erroman koroatua izan zen azken enperadorea (1452). 1457an, Austria Garaia eta Austria Beherea jaso zituen; 1485ean Matias Corvino Hungariako erregeak Vienarekin batera kendu zizkion, baina 1490ean itzuli zizkion berriro.

Haren seme Maximiliano Maria Borgoinakoarekin ezkontzean, gerora Karlos V.aren inperioa ekarri zuen ezkontza politikari hasiera eman zion. Berak hartu zuen Habsburgo familiaren ikur hitza A.E.I.O.U., (Austriae est imperare orbi universo: «Austriari dagokio mundu osoan agintzea»).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan