Karolingiar leinua

Wikipedia(e)tik
(Karolingiartik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karolingiar leinua edo Karolingiarrak VIII. eta X. menderen artean Mendebaldeko Europa gobernatu zuen leinu frankoa zen. Sortzailea erregearen maiordomo eta Poitierseko Batailaren garailea zen Charles Martel zen.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Frankoen Inperioa 481etik 814 arte.

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenaren ondoren sortu ziren erresumen artea, frankoena boteretsuena izan zen. Hala ere, VI. eta, batez ere, VII. mendeetan barne borroka andana gertatu ziren erresuma horren eratorritako Neustria eta Austrasia izeneko erresumen artean. Azkenean, merovingiar errege horien boterea oso ahulduta suertatu zen, haien menpe teorikoko seneskalen mesederako. Seneskal horietako bat Karlos Martel izan zen, musulmanak Toursko batailan garaitu zituena (732). Honen semeak, Pipin Laburrak, boterea de jure hartu zuen azkenean 752an, zilegizko erregea, Childeric III.a, kanporatuta.

Nolanahi ere, karolingiarren errege nabarmenena Pipinen semea izan zen, Karlos Handia edo Karlomagno zeritzona. Boterea 768an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion: Iparraldeko Italia (774), Iberiar Penintsulako iparraldea (Bartzelona 800ean konkistatu zuen, baina Orreagako guduan -778- galtzaile atera ziren frankoak), zein saxoien, bavariarren, avararren eta eslaviarren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen, erromatar garaietatik ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela, 800ko gabonean, Aita Santuak Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ere Karolingiar Pizkundeaz hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.

Karlos Handiak ondorengo bakarra izan zuen, Ludoviko Pio. Honen heriotzean, halere, bere semeek borrokatzeari ekin zioten boterea bereganatu nahian. Azkenean Inperioa bereizi behar izan zen hiru semeen artean, Verdungo Itunari esker (843). Horrela, inperioa hiru zatitan banatu zen:

Lothair I.ak, zaharrenak, enperadore titulua, Italia (zonalde honek enperadore-titulua eramateko legitimazioa ematen baitzuen), frankoen erresumaren muina, Aachenen ingurua (Rhinen ahoa) eta bi hauek lotzen zituen zonaldea, hau da, inperioaren erdialdea. Hurrengo urteetan, erresuma horiek areago banandu ziren, harik eta, 887an, enperadore-titulua desagertu zen arte, ez baitzegoen ohore hori eramatea merezi zuen inor. Urte horietan mehatxu ugari pairatu behar izan zituzten Mendebaldeko Europan, bikingoen zein Erdialdeko Asiatik etorritako herrien (hungariarrak esaterako) eskuetatik. Arrisku horiek X. mendean desagertuta edo gaindituta, 955ean enperadore titulua berreskuratu zen, baina horko horretan soilik Ekialdeko Frantziari, Germaniako Erromatar Inperio Sainduari hain zuzen ere, zegokion.

[aldatu] Karolingiar erregeen zerrenda

[aldatu] Erregearen maiordomoak

[aldatu] Karolingiar erregeak

[aldatu] Karolingiar enperadoreak

[aldatu] Ekialdeko Frantziako erregeak

[aldatu] Italiako erregeak

[aldatu] Lotaringiako erregeak

[aldatu] Frantziako erregeak

[aldatu] Akitaniako erregeak

[aldatu] Borgoinako erregeak

[aldatu] Beste herrialdekoak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak