Lankide:Flavia Solaguren/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Iraultza: Eraginak eta Ondorioak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.AZALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.AURKIBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2. Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
3. Iraultzaren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
4. Eragin nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
5.Iraultzak ekarritako ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6. Erreferentziak

SARRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau egitearen arrazoia ikasi eta aztertu duguna erakustea eta gure ezagutza gehiago lantzea da, izan ere Frantziako iraultzak Frantziari ondorioak ekartzeaz gain, Euskal Herrira eta beste hainbat lurraldetara ere hedatu zituen ondorio haiek. Frantziako Iraultza historia unibertsalean gertatu den pasarterik garrantzitsuenetarikoa dela esan dezakegu, ekarri zituen ondorio politiko, ekonomiko, juridiko eta sozialengatik. Beraz, lan honen helburua iraultza honen ondorio eta eraginak argi azaltzea izango da.

EDUKIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultza 1789tik eta 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen, Europaren etorkizuna erabat eraldatuz. Antzinako Erregimenari eta monarkiari bukaera eman eta Aro Garaikideari hasiera emanez.

Gizarte horren egitura konplexua zen, izan ere, estamentuen inguruan antolatuta zegoen (estamentua bereziki feudalismoan eta Antzinako Erregimenean gizarte maila izendatzeko erabiltzen den terminoa da) eta egituratze horretan, izaera aristokratikodun (aristokraziak onenen gobernua esan nahi du) terminoak boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena definitzen du balioek kulturan pisu handia izaten jarraitzen zuten. Frantziako Iraultzaren eragina ez zen mugatu XIX. mendeko lehenengo erdian gertatutako uholde iraultzaileetara arte, besteak beste, Pariseko Komunan (1871), 1917ko Errusiako Iraultzan edo XX. mendean Europatik kanpo gertatutako prozesu iraultzaile askotan.

Frantziako Iraultzaren arrazoien interpretazio ugari izan dira urteetan zehar, korronte baten arabera, historialari liberalek eta marxistek defendatzen dutena (Marx eta Engels), burgesiak ezin zuen gehiago garatzen jarraitu Antzinako Erregimenaren mugen barruan. Beraz, Iraultza burgesiaren arrakastaren fruitua izan zen. “Ondasunen banaketa berriak boterearen banaketa berria eskatzen du” (A. Barnave).  Historiografia erromantikoaren inguruan osatutako korrontea sortu zen. Honetan, G. Lefèbvre kokatzen da.  Bigarren interpretazioan, herrimailako klaseak gero eta pobreagoak ziren, eta azken hamarkadetan izandako biziraupen-krisiek piztu zuten iraultza. Beraz, klase herritarrak ziren protagonista nagusia (artisauen auzoetako sans culottes-ak). Eta hori aintzat hartuta, Frantziako Iraultza, iraultza herritartzat eta sozialtzat har dezakegu. E. Labrousse historialaria bi jarrera horien sintesia egiten saiatu zen : burgesia aberastea eta herri-mailako klaseak txirotzea. Interpretazio hori onartuena bihurtu da.  Beste batzuk agertu arren; Atlantiko aldeko iraultza gisa azaltzen duena, eta honetan, frantziarra, urturik geratuko zen.  Beste batzuen iritziz, Frantziako Iraultzak historian izan zezakeen garrantziari uko egiten dio.

Frantziako Iraultzak hainbat fase izan zituen, hiru zehatzagoak izateko; lehenengo fasea  1789.etik 1791rartekoa izan zen  Sasoi horretan jo zuten hondoa Antzinako Erregimeneko gizarteko eta politikako egiturek, eta legitimitate politiko berria eratu zen, 1791.urteko konstituzioan islatu dena. 1789.urtean feudalismoa indargabetu zen eta Gizakiaren Eskubideen Adierazpena onartu zen. 1790. urtean Biltzar Konstituziogileak Kleroarentzako Konstituzio Zibila onartu zen (hura izan zen Eliza eta Estatua banantzeko lehenengo pausoa). 1791. urtean Konstituzioa onartu zen (Europako lehenengoa sistema politiko berri baten oinarriak: botere banaketa eta izaera konstituzionaleko monarkia bat aurreikustea).

Bigarren fasea (1792-1795) Konbentzio jakobinoaren garaiarekin bat dator,sasoirik erradikalena zen. Frantziako monarkia erori zen eta Europako monarkiek gerra deklaratu zieten iraultzaile frantsesei. Luis XVI.ren hilketa (Luis XVI.a Frantziako eta Nafarroako erregea 1774tik 1791 arte, eta Frantsesen erregea 1791tik 1792 arte, izan zen) 1793an izan zen. Errepublika aldarrikatu zen eta diktadura izaerako gobernu bat ezarri zen, “izualdia” delakoa, ezarritzako gobernuak horrek botere guztia bereganatu eta erabaki erradikalak hartu zituen; gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri, prezioak eta soldatak kontrolatu, nobleziaren ondasunak konfiskatu, nekazariak jabe egiteko prozesua bultzatu eta,  “soldata-bilketa orokorraren” bidez, armada nazionala sortu. Azkenik, hirugarren fasean (1795-1799) iraultzaren geldialdia gertatu zen, “iraultza izoztua” deitu zioten egoera horri. Jakobinoen erortzea hasi eta  Iraultzak beste norabide bat hartu zuen, oinarri moderatuagoekin benetako “errepublika burgesa” ezarri zen. Egoera berri hau 1795.eko konstituzioan islatzen da: errolda sufragioari eutsi egin zitzaion, botere legegilea ahuldu zen eta botere betearazlea Direktorioaren eskuetan geratu zen. Hasieran, Direktorio hori bost kidek osatzen zuten, gero hiruk eta azkenean bakar batek, 1799. urtean Napoleon Bonapartek emandako estatu-kolpearen ondoren. Beraz, esan dezakegu, askoren tiraniatik bakar baten "despotismora” igaro zirela.

IRAULTZAREN KRONOLOGIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1787.
  • 1788.
    • Abuztuaren 8an: Estatu Orokorrak 1789ko maiatzean hastekoa zela erabaki zen.
  • 1789.
    • Urtarrilean: "Zer da Hirugarren Estatua?" izeneko idazkia idatzi zuen Abbé Sieyèsek.
    • Maiatzaren 5ean: Estatu Orokorren lehenengo biltzarra egin zen.
    • Ekainaren 17an: Frantziako Estatu Orokorrek Nazio Biltzarra izena hartu zuen.
    • Ekainaren 19an: Hainbat apaizek eta noblek Hirugarren Estatuarekin bat egin zuten Nazio Biltzarrean.
    • Ekainaren 20an: Biltzeko tokia itxita aurkitutakoan, Pilotalekuko Zina egin zuten diputatuek.
    • Uztailaren 9an: Nazio Biltzar Konstituziogile izena hartu zuen Nazio Biltzarrak.
    • Uztailaren 11n: Necker finantza ministeriotik kendu zuen erregeak.
    • Uztailaren 14an: iraultzaileek Bastilla gaztelua (Paris) bortxaz hartu zuten. Egun hori Frantziako egun nazionala da horrezkero.
    • Uztailean-Abuztuan: Ikaraldi Handia, landetan nekazariek nobleekiko kontratu feudalak apurtu zituzten bortizki.
    • Abuztuaren 4an: Feudalismoa bertan behera utzi zuen Biltzar Konstituziogileak.
    • Abuztuaren 26an: Gizon eta Hiritarren eskubideen Adierazpena plazaratu zuen Biltzar Konstituziogileak.
    • Urriaren 5ean: Emakumeen martxa Versailles jauregira abiatu zen erregea Parisera joan zedin.
    • Urriaren 6an: Presioari amore emanda, erret-familia Parisera joan zen.
  • 1790.
    • Otsailaren 13an: Kleroren betoak ezeztatu ziren.
    • Uztailaren 12an: Kleroaren Konstituzio Zibila onartu zuen Biltzar Konstituziogileak.
    • Abenduaren 26an: Kleroaren Konstituzio Zibila sinatu zuen erregeak.
  • 1791.
    • Urtarrilean: Parisko Komunak azken klub erregezalea itxi zuen.
    • Ekainaren 20an: Erret-familia Frantzia uzten saiatu zen.
    • Abuztuaren 27an: Pilnitzeko Iragarpena plazaratu zuten Enperadoreak eta Prusiak Frantziako erregearen alde.
    • Irailaren 14a: Frantziako lehen konstituzioa indarrean jarri zen.
    • Urriaren 1ean: Biltzar Legegilea lehen aldiz bildu zen.
  • 1792.
    • Martxoaren 1ean: Leopold II.a enperadorea hil zen.
    • Apirilaren 25ean: Marseillesa sortu zuten, gaur egun ere Frantziako ereserkia dena.
    • Abuztuaren 10ean: Tuilleries Jauregia hartu zuen Parisko Komunak, erregea (Henrike II.a Frantziakoa) eta erregina (Katalina Medici) presoa hartuta.
    • Irailaren 20an: Konbentzio Nazionala lehen aldiz bildu zen Frantziari konstituzio berria emateko.
    • Azaroaren 20an: Erregeak Frantziaren aurka konspiratu zuela frogatzen zuten dokumentuak aurkitu zituzten.
    • Abenduaren 10ean: Louis Capet izena emanda, erregearen kontrako epaiketa hasi zen.
  • 1793.
    • Urtarrilaren 21ean: Louis XVI.a erregea gillotinatu zuten.
    • Martxoan: Vendéen iraultzaren kontrako matxinada piztu zen.
    • Apirilean: Osasun Publikoko Komitea sortu zen arazo larriei konponbidea eman nahian.
    • Maiatzaren 31an: Parisen, sans-culottes zeritzanak matxinatu ziren erreforma sakonagoen eskean.
    • Ekainean: Konstituzio demokratikoa eta deszentralizatua bozkatu zuen Konbentzioak.
    • Uztailaren 13an: Marat erail zuten.
    • Abuztuaren 10ean: Onartutako Konstituzioa bertan behera utzi zen bakera arte.
    • Abuztuaren 23an: Gizonezko gazte frantziar guztiek armadara joateko deiari men egiteko legea onartu zen.
    • Irailean: Susmagarrien Legea onartu zen kontra-iraultzari aurre egiteko. Izualdiaren Agintaldia deritzona hasi zen.
    • Urriaren 5ean: Egutegi Iraultzailea abian jarri zen.
    • Urriaren 16an: Marie-Antoinette gillotinatu zuten.
    • Azaroaren 7an: Parisko artzapezpikuak dimititu zuen.
    • Azaroaren 10ean: Arrazoiaren besta ospatu zen Notre Dameko katedralean.
    • Abenduan: Salbuespen-gobernua ezarri zen.
  • 1794.
    • Otsailaren 4an: Esklabotza bertan behera utzi zuten kolonietan.
    • Martxoaren 24an: Hébert, Jacques Roux eta Varlier, besteak beste, ezkerreko jakobinoak gillotinatu zituzten.
    • Apirilaren 5ean: Danton, Fabre d'Églatine eta Camille Desmoulins, besteak beste, eskuineko jakobinoak gillotinatu zituzten.
    • Ekainaren 26an: Fleurusko garaipena lortu zuen Frantziak.
    • Uztailaren 27an: Robespierre atzeman zuten.
    • Uztailaren 28an: Robespierre gillotinatu zuten.
  • 1795.
    • Abuztuaren 17an: Konstituzio berria onartu zen, Konbentzioaren amaiera ekarri zuena.
    • Irailaren 27an: Indarrean jarri zen konstituzio berria, Zuzendaritzari (Directoire) hasiera emanez.
  • 1797.
    • Martxoan: Monarkiaren aldekoek hauteskundeak irabazi zituzten.
    • Irailean: Errepublikar moderatuek estatu-kolpe bat eman zuten.
  • 1799.

ERAGIN NAGUSIENAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzaren hasierako margolana. Frantziar erregearen dekapitazioa.

Frantziar Iraultzaren eragin nagusiak, pobrezia, askatasun falta eta desberdintasun sozio-ekonomikoak izan ziren. ·Eliza, kleroa eta aristokrazia ( pribilegioak zituzten bakarrak ) mugarik gabeko boterearekin gobernatzen zuten; "Jainkoak aukeratutako" gobernariak baitzirelako. Hori dela eta, eremu sozialean desberdintasun handia zegoen batzueneta besteen artean.

Fantziar Iraultzari esker, eremu sozialean, ekonomikan eta politikoan aldaketak eman ziren. Gainera, Gizonaren eta Herritarren Eskubideen Adierazpena agertu zen, non nazionalismoaren lehen ideiak agertzen dira edo Europan gertatuko zen lehenengo demokrazia ideiak. Era berean, gizabanako guztientzako lege berdinak ezarri ziren; hau da, berdintasuna lortu zen eta emakumearen rola aktiboagoa egin zen.

Frantziar Iraultzak, Antzinako Erregimenari bukaera eman zion, horrekin batera, estatu feudal zein elizaren pribilegio edo abantailekin akabatu zen. Ekonomiari dagokionez, kapitalismoan oinarritutako sistema eraiki zen. Gizarte estamentalaren amaiera frantsesen produkzioa aldatu zuen eta horrek eskaintza-eskaera legeen agerpena bultzatu zuen gizarte liberal berria eraikiz zein sufragio unibertsalean babestuta zegoen. Ideologiaren ildotik, tolerantzia eta aniztasuna agertu ziren, eta pentsamendu, adierazpen eta erlijio askatasunak aldarrikatu ziren.

Hauek irizpide nabarmenenak izan badira ere, Frantziar Iraultza ondoren ez dira hainbeste aldaketa eman Frantziar aurre-iraultzailearen gizartearekin konparatzen badugu. Berez, demokrazia ezarri bazen ere, hura pertsona burgesek betetzen zuten gehiengo batean eta hori zela medio haien talderako hobekuntzengatik borrokatzen zuten orokorrean, haiek antzineko nobleen papera hartuz. Hau soilik aldatzen zen baldin eta alderdi erradikalenak boterean sartzen zirenean (Herriaren semeak), azken hauek Antzineko Erregimenaren edozein arrastoa ezabatu nahi baitzuten, biolentzia haien arma nagusiena izanik. Modu honetan hasi ziren ikara gobernuen agertzeak, non norbanako bat Antzinako Erregimenarekiko harremanak gordetzen zituela susmatzekotan urkamendira eramaten zitzaien. Gobernuen joan-etorri hauek ahalbidetu zuten Frantziar Iraultzarekin lortutakoa ezegonkortuko zuten zenbait pertsonaiak boterera heltzea ahalbidetu zuten, hala nola, Napoleón Bonaparte, zeinek erregetasunekoa ez bazen ere, frantziarren enperadore koroatu zen, Frantziar demokrazia ukatuz eta ia monarkia absolutu batera bueltatuz.

Ezegonkortze handia ekarri zuen beste une historiko bat 1814an egindako berrezarkuntza borboitarraren eskutik etorri zen. Une horretan Frantziaren bi bandoak elkarren aurka egin zuten, batak monarkia borboitarra itzuleraren aldekoak zirenak ( modu parlamentarioan nahi bazuten ere), eta itzulera hori ez zituztenak begi onez ikusten. Horrela beste zenbait istilu agertu ziren hainbat hildakoekin, ondorioz Frantziatik borboitarren kanporatzea erakarri zituztenak. Beraz, atera daitekeen aldaketa nagusiena Frantzian elizaren egoera erabat aldatu zela izango zen, erresuma laiko izatera pasatu baizen.

EKARRITAKO ONDORIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultzaren ondorioak asko eta ugariak izan ziren eta garrantzi handia izan dute eta daukate oraindik, horietako asko gure gizartearen oinarri dira eta:

  • Tuileries jauregia hartzen.
    Politikaren aldetik aldaketa eta erreforma garrantzitsu asko egin ziren. Lehenengoa Antzinako erregimenaren desagerpena da eta argi dago honek itzezleko aurrerakada ekarri zuela gaurko gizartea osatzera bidean, hainbat printzipio demokratiko ekarri zituelako berarekin. Alde batetik absolutismoa guztiz desagertu zen, eta momentu batetik aurrera monarkia ere bai. Horrekin batera, konstituzio idatzia etorri zen, hau da, estatuko antolaketari buruzko alde guztiak erregulatzen zituen lege nagusi bat edo oinarrizko lege legedia. Ondutako konstituzioetan, puntu komunak eta esanguratsuak egon ziren, ondoko hauek esaterako: botere banaketa hiru multzotan, legegilea, betearazlea eta judiziala, haien artean independenteak izan behar zirenak; ordezkapen batzarrak edo, beste modu batean esateko, herritarrek, sufragio edo bozketa bitartez (bai zentsatarioa, bai gizonezkoen sufragio unibertsala) aukeratutako ordezkariez osatutako politika edo gobernu erakundeak. Azken honek argi uzten zuen herriaren subiranotasunaren ideia, orain boterea herritik gobernura zihoalako, herria (edo honen zati bat) baitzen gobernua aukeratzeko eta kentzeko eskubidea zuen bakarra. Beste alde batetik, gizonen arteko lege berdintasuna eta estatuaren batasuna areagotzea lortu zuen, honen legeak lurralde guztian zehar homogeneizatuz. 'Hiritartasuna' sortu zen, legeek berdindutako nazioaren ideia.
  • Administrazioari begira aldaketa nabarmenak egon ziren baita ere. Alde batetik, ordura arte zeuden konderri, jaurerri, dukerri edo bestelako jurisdikzioak deuseztatu ziren eta Errepublika berriko lurraldea departamentutan zatitu zen. Horrez gainera, administrazioa oraindik gehiago zentralizatu zuten, eta 'nazio' berrirako Kode Zibila sortu zuten. Estatua laiko bihurtu zen, hau da, estatuaren eta elizaren arteko haustura sortu zen. Estatuaren finantza sistema guztiz berrantolatu zen, eta Frantziako Bankua eta frankoa (diru mota) sortu zen berrantolaketa honetan. Justizia nazionala ere sortu zen, estatu osoan justizia modu berdinean banatzeko inolako bereizketarik gabe, eta modu berean Armada Nazionala sortu zen Nazioaren interesak defendatzeko. Ezaugarri horiek Frantziako Erresuma nazio bihurtuko zuen frantses estatu berriaren funtsa osatu zuten, ideologikoki frantses nazionalismoa.
  • Aldaketa ekonomikoei dagokienez, burgesiaren interesak defendatzen zituzten erreformak izan ziren gehienak. Hauen artean, burgesek hainbeste eskatzen zuten ekonomia askatasuna aldarrikatu zen, eta horretarako gremioak eta edozein langile elkarte deuseztatu zen. Horrez gainera, jabegoa eskubide sakratua bihurtu zen, eta lurren birbanaketa bat egon zen: elizaren eta emigratuen lurrak saldu ziren, eta burgesia eta nekazaritzako jaunak izan ziren berrantolaketa horretako onuradun handienak. Zergak biltzeko modu berria ere sortu zen, bertan estatuak zuzenean hartzen zituen zergak, eta horiek teorian hiritar guztiei itzuliko zitzaizkien haien egoera ekonomikoaren arabera.

Egin ziren erreformen ondorioz, agertu zen gizartea guztiz ezberdina izan zen. Gizarte estamentalaren edozein ezaugarri guztiz ezabatu zen. Horren ondorioz, araudi feudala deuseztatu zen, pribilegioak desagertu ziren, eta hiritar (gizon) guztien arteko berdintasuna aldarrikatu zen. Gizarte mota hau desagertzean, klase Gizartea deritzona agertu zen. Hau da, pertsona bakoitza bere trebetasunaren arabera irabaziten zituen lorpenen arabera “sailkatzen” zituen pertsonak. Gizarte hau aurrekoa baino askoz mugikorragoa zen, hau da, askozaz errazagoa zen klase batetik bestera pasatzea. Beste alde batetik, gizonaren eta hiritarraren eskubideen aldarrikapena egin zen. Bertan, gizon guztiei onartzen zitzaizkien oinarrizko eskubideak modu ofizialean. Azkenik, ondorio intelektualen artean, merkataritzan eta ekonomian ere eragin handia eduki zuen pisu eta neurrien berdintasuna egon zen, sistema metriko dezimala hartu zutenean. Beste alde batetik, hezkuntza nazionala eta kultura sustatzeko hainbat erakunde sortu ziren. Haien artean eskolak, lizeoak eta goi-eskolak egon ziren; baita liburutegi nazionala eta museoak ere.

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]