Marianetako itsas hobia

Wikipedia(e)tik
Mariana uharteetako fosa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marianetako itsas hobia mapa batean

Marianetako itsas hobia[1], ezagutzen den itsas hobirik sakonena da, baita lurrazaleko tokirik sakonena ere. Bere jatorria, subdukzio prozesu batean du. Ozeano Barearen ipar-mendebaldean dago, Mariana uharteen hego-ekialdean, Guam uhartetik gertu.

Esplorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobia, lehen aldiz, 1951n bisitatu zuen Britainiar Errege Armadaren Challenger fragatak, fragata honek, itsas hobiaren tokirik sakonenari izena eman ziolarik, Challenger Abismoari. Ekolokalizazio bidez, 11012 metroko sakonera neurtu zen.

1957an, Vityaz ontzi errusiarrak, 10934 metroko sakonera eman zuen. 1962an, M. V. Spencer F. Baird ontziak, 11.022 metroko sakonera eman zuen.

Trieste batiskafoa urperaketaren aurretik, 1960ko urtarrilak 23an.

1960ko urtarrilak 23 arte ez zen lehen, eta, oraingoz, azken aldiz jaitsi, Auguste Piccardek asmatutako Trieste batiskafoan, asmatzailearen seme zen Jacques Piccard kapitain zuela. Honela, halako sakonera handietan zegoen presio izugarriaren ondorioak eragozten ziren. Jaitsiera tokia, hobiaren hego-mendebaldeko muturra izan zen, Guametik 338 kilometro ingurura. Batiskafo barneko sistemek, 11.521 metroko sakonera ematen zuten, ondoren berriz begiratu eta 11.034koa zena.

Itsas hobiak, 2.550 kilometroko luzera eta 70 kilometroko batez besteko zabalera du. Presioa, hobiaren hondoan, 108,6 megapascal edo 1.072 atmosfera dira.

Itsas hobi honetan, Architeuthis genero ospetsuko txipiroi erraldoi bat aurkitu zen, baita ordura arte ezezagunak ziren zenbait espezie ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 11°21′N 142°12′E / 11.350°N 142.200°E / 11.350; 142.200

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marianetako itsas hobia Aldatu lotura Wikidatan