Eugenio Montale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eugenio Montale 1965ean.

Eugenio Montale (Genova, Italia, 1896 - Milan, Italia, 1981) italiar olerkaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren olerkiek estilo hermetikoa dute; pesimismoa, eta egungo gizakiaren ezinegona eta bakardadea islatzen dute. Pegaso, Pan, Solaria eta Letteratura aldizkarietan idatzi zuen. Crocek bultzatu zuen faxismoaren kontrako adierazpena izenpetu zuen idazleetako bat izan zen.

1945ean, Corriere della sera egunkariko zuzendari izendatu zuten.

Italiako XX. mendeko poeta nagusitzat hartua da, Ungarettirekin batera.

Idatzi dituen lan aipagarrienak: Ossi di seppia (1925, Sepia hezurrak); Occasioni (1939); Quaderno di traduzioni (1948, Itzulpen koadernoa); La bufera e altro (1956, Ekaitza eta beste); La farfalla di Dinard (1961, Dinard-eko tximeleta), hitz lauzko lana; Auto da fe (1966, Fedeko aitormena); Satura (1971) eta Sulla poesia (1976, Poesiaz), lan kritikoak.

1975ean, Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eugenio Montale Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]