Nazionalismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oraina (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:36, 15 abendua 2015

Nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen jokabide, doktrina edo-eta ideologia politiko bat da. Kontzeptu honen askotariko formek nazionalismoaz baino nazionalismoetaz hitz egitea hobesten dute; nazionalismo kontzeptua Frantziako Iraultzaren garaiari erreferentzia egiteko, menpekotasun koloniala pairatzen duten herrietaz aritzeko, etab.etarako erabil baitaiteke.

Askatasuna herria gidatzen, Eugène Delacroix-en koadroa.

Nazionalismoaren azterketa akademikoa

Nazionalismoaren askotariko ikuspegi hauetatik abiatuz, nazionalismoaren azterketa akademikoa gizarte zientziek burutu dute batik bat, zientzia politikoak, soziologiak eta historiak bereziki.

Azterketa hauetan sailkapen klasiko bat erabili ohi da, maila teorikoan erabilgarria dena baina praktikan forma puruan ematen ez dena. Sailkapen honen arabera, nazionalismoa etnikoa edo zibikoa izan daiteke. Edo berdina dena, nazionalismo mota jakin batek (etnikoa deitu ohi denak) ezaugarri kultural objektibo batean edo zenbaitetan (hizkuntza, arraza...) jarriko du indarra; eta besteak (zibikoak) borondate politikoan. Nazionalismo etnikoa tradizo alemanean kokatu ohi da eta zibikoa Frantziako Iraultzatik eratorritako tradizio liberalean. Ernest Renanek Sorbonan emandako Zer da nazioa? konferentzia jotzen da eredu zibiko horren lehen teorizazio gisa.

Baina, esan bezala, askotan banaketa hau nazionalismo jakin bat deskalifikatzeko erabiltzen da (X nazionalismoa etnikotzat joz), azterketa akademikotik urrunduz. Era berean, aipatutako nazionalismo eredu bi hauek errealitatean era nahasian ematen dira.

Ildo horretan, kontzeptuen anbiguotasunagatik, hainbat autorek nazionalismo etniko eta zibikoaren arteko bereizketa baztertzea proposatu dute. Horien ustez, Ernest Renanek Zer da nazioa? konferentzian aurkezten duen nazionalismo zibikoa idealizazio hutsa da. Era berean, Renanek erabiltzen dituen argudioak ez lirateke koherenteak bere pentsamendu arrazista eta antidemokratikoarekin (antiliberalarekin). Tesi hori defendatzen dutenen arabera, Renanen nazionalismo ustez zibiko hori, Frantzia-Prusia Gerra ondoren Frantziak Alsazia eta Lorrena berreskuratzeko aldarri nazionalista eta oportunista soilik litzateke.[1]

Kontzeptua Euskal Herrian

Euskal Herriaren alde ekiten duen nazionalismoaz aritzeko, normalean, abertzaletasun terminoa erabili ohi da.

Nazionalismo zehatzak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Azurmendi, Joxe: Historia, arraza, nazioa, Donostia: Elkar, 2014. ISBN 978-84-9027-297-8

Bibliografia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazionalismo Aldatu lotura Wikidatan