Sinn Fein

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sinn Fein
Siglak: SF
Buruzagia: Gerry Adams
Sorrera: 1905
Ideologia: Sozialismoa, Irlandako independentismoa
Kokapen-politikoa: Ezkerra
Europa: Europako Ezker Batua
Eremua: Erresuma Batua, Irlandako Errepublika
Kolorea: Berdea
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.sinnfein.ie

Sinn Féin Irlandako alderdi politiko bat da. Mugimendu hau 1905ean Arthur Griffithek sortutako ondorengo garbi eta bakarra berea dela aldarrikatzen dute.

Gaur egun, 1970ean Irlandako errepublikanismoan sortutako adar batekin, Provisional Sinn Féin bezala ere ezagunarekin, lotzen da Sinn Féin izena. Alderdi hau bai Irlandako Errepublikan (non 166etatik 5 eserleku lortu dituen Dáil Éireannean) baita Ipar Irlandan (108etatik 24 eserleku ditu hango asanbladan, alderdi irlandar nazionalista handiena, alegia) dauzka ordezkariak.

Erresuma Batuko Westminster-eko parlamentuan ere baditu 5 eserleku (646etatik), baina bere legebiltzarra ez delakoan Sinn Féineko ordezkariak ez dira aurkeztu.

Alderdi ezkertiarra, errepublikano eta irlandar abertzalea, IRArekin lotu da beti.

[aldatu] Alderdiko buruak

Historian zehar alderdia honako pertsonek zuzendu dute:

1923an, alderdikide asko Cumann na nGaedhealera joan ziren
1926an, De Valerak Sinn Féin alderdia utzi eta Fianna Fáil sortu zuen
1970ean, bi alderditan banatu zen
  • Sinn Féin (Gardiner Place), Sinn Féin Ofiziala bezala ezagutzen zena. Alderdiak Langileen Alderdia izena hartu zuen 1982an eta, ondoren, Irlandako Langilen Alderdia izena.
  • Sinn Féin (Kevin Street), edo Behinbehineko Sinn Féin. Alderdiaren korronte hau da gaur egun Sinn Féin izena daukana.
1986an, Ó Brádaighek alderdia utzi zuen eta Sinn Féin Errepublikarra (Republican Sinn Féin) sortu zuen, Jarraipeneko IRAri loturikoa.


Tresna pertsonalak