Txeliabinsk oblasta

Wikipedia(e)tik
Txeliabinskeko oblasta» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txeliabinsk oblasta
Челя́бинская о́бласть

bandera
Bandera
armarria
Armarria
Estatua ErrusiaErrusia
Hiriburua

Koordenatuak:

Txeliabinsk

55°09′N 61°22′E / 55.150°N 61.367°E / 55.150; 61.367Koordenatuak: 55°09′N 61°22′E / 55.150°N 61.367°E / 55.150; 61.367

Lurralde mota Oblasta
Chelyabinsk in Russia.svg
Azalera
87900 km²
Biztanleria 3476217 (2010)
ISO 3166-2 RU-CHE
Web http://pravmin74.ru/

Txeliabinsk oblasta (errusieraz: Челя́бинская о́бластьChelyabinskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Uraletako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 87.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 3.476.217 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Txeliabinsk hiria da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeliabinsk oblasta Errusiako erdi-mendebaldean dago, Europa eta Asiaren arteko mugan. Hego-ekialdean Kazakhstanekin du muga, Orenburg oblastarekin hegoaldean, Baxkortostanekin mendebaldean, Sverdlovsk oblastarekin iparraldean eta Kurgan oblastarekin ekialdean.

Uralen ekialdeko saihetsean kokaturik dago. Ekialdeko muturra Mendebaldeko Siberiako ordokian hedatzen da. Mendietan pinu, izei eta urki basoak daude. Ekialdeko ordokian estepa dago, eta urki basotxoak iparraldean[2].

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur azpia mineraletan aberatsa da: burdin, titanio, nikel, urre, lignito, kobre, zink eta kromita[2]. Enpresa ugari aritzen dira mineralak erauzten eta prozesatzen. Garrantzitsuena Magnitogorskeko Metalurgia-gune Konbinatua edo MMK (errusieraz: Магнитогорский металлургический комбинатMagnitogorski metallourguitcheski kombinat) da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gobernu federalaren menpeko herriak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txeliabinsk oblasta Aldatu lotura Wikidatan