Yukio Mishima

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yukio Mishima, 1956an

Yukio Mishima (三島 由紀夫, Mishima Yukio) —literatur ezizena; jatorrizko izen-deiturez, Kimitake Hiraoka (平岡 公威, Hiraoka Kimitake)— (Tokyo, Japonia, 1925eko urtarrilaren 15a  — 1970eko azaroaren 25a ) japonierazko idazlea, poeta, aktorea eta zinema zuzendaria izan zen. XX. mendeko japoniar idazlerik garrantzitsuenetakotzat daukate; hiru aldiz hautagai izan zen Literaturako Nobel Saria jasotzeko. Abangoardiazko haren lanak estetika tradizionala eta modernoa nahasten ditu, kultura arteko mugak hautsita, eta gai nagusiak sexualitatea, heriotza eta aldaketa politikoa dira. Porrot egindako estatu kolpe ahalegin baten ondoren seppuku errituzko suizidioa egin zuelako ere famatu da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yukio Mishima, haurra zela (1931ko apirilaren inguruan).

Zuzenbidean lizentziaduna, gaztetandik lotu zitzaion literaturarekin zerikusia duen orori: poesiari, antzerkiari, saiakerari, eleberriari... Zinemagintzan eta kazetaritzan ere saiatu zen baina, oro har, literaturak eman dio ospea. Bere bizitzaren azken aldian, literatura baztertu gabe, japoniar aberriaren defentsan ahalegindu zen, harik eta 1970. urtean seppuku eginez (Japoniako errituzko suizidioa, harakiri izenaz ezagunagoa mendebaldeko hizkuntza askotan) bere buruaz beste egin zuen arte.

Bizitzan zehar benetako gaztetasunaren bila ibili zen. 1967. urtean (42 urterekin), Japoniako armadan sartu eta han beste soldaduekin japoniar aberriaren defentsaz eztabaidatzen hasi zen eta gudaldietarako entrenatzen. Horrela, egiazko soldadua zer den ikasi zuen. 1968. urtean, Tate no kai (Ezkutuaren Elkartea) taldea sortu zuen, japoniar aberriaren defentsaren ideia gauzatzeko.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Shincho Saria (1954), Uhinen soinua eleberriarengatik.
  • Kishida Saria (1955).
  • Yomiuri Saria (1957), Urrezko pabilioaren tenplua eleberriarengatik.
  • Yomiuri Saria (1961), Toka no kiku drama hoberenarengatik.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arratsaldeko atoiuntzia (午後の曳航 - Gogo no eiko, 1963), Ibaizabal, 1994
  • Basoa loratua (花ざかりの森 - Hanazakari no mori, 1944),
  • Maskara baten aitormena (仮面の告白 - Kamen no kokuhaku, 1949)
  • Maitasunaren egarria (愛の渇き - Ai no kawaki, 1950)
  • Kolore debekatuak (禁色 - Kinjiki, 1951)
  • Udaren erdialdeko heriotza (真夏の死 - Manatsu no shi, 1952)
  • Uhinen soinua (潮騒 - Chiosai, 1954)
  • (近代能楽集 - Kindai nōgaku shū, 1956)
  • Urrezko pabilioaren tenplua (金閣寺 - Kinkakuji, 1956)
  • Kyōko-ko etxea (鏡子の家 - Kyōko no ie, 1959)
  • Oturuntzaren ondoren (宴のあと - Utage no ato, 1960)
  • Piztiaren jokoa (獣の戯れ - Kemono no tawamure, 1961)
  • Izar ederra (美しい星 - Utsukushii hoshi, 1962)
  • Emankortasunaren itsasoa (豊饒の海 - Hōjō no umi) tetralogia: Udaberiko elurra (春の雪 - Haru no yuki, 1964), Zaldi iheslariak (奔馬 - Honba, 1969), Egunsentiko tenplua (曉の寺 - Akatsuki no tera, 1970) eta Aingeruaren usteldura (天人五衰 - Tennin no gotsui, 1970)
  • Madame de Sade (サド侯爵夫人 - Sado kōshaku fujin, 1965) antzezlana
  • Eguzkia eta altzairua (太陽と鉄 - Taiyō to tetsu, 1968)
  • Hagakure sarrera (葉隠入門 - Hagakure nyūmon, 1967)
  • Samurai gazteentzako lezio espiritualak (1968-1969)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yukio Mishima Aldatu lotura Wikidatan