2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa
Irudia
Motatxapelketa : bertsolaritza
Honen parte da2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte2022ko urriaren 22a - 2022ko abenduaren 3a
Kokaleku2022ko urriaren 22aElizondo
2022ko urriaren 29aDonibane Garazi
2022ko azaroaren 5aIrun
2022ko azaroaren 12aDurango
2022ko azaroaren 19aAmurrio
2022ko azaroaren 26aBaiona
2022ko abenduaren 3aBilbo
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Partehartzaile kopuru24
Parte-hartzaileak

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa bi itzulian banatuta dago. Lehenengo itzulian, 24 bertsolari aritu ziren lehian, 2017ko BTN finaleko parte hartu zutenak sailkatuak eta taldeak lehenengo fasean sailkatutakoak. Sei bertsolariko lau talde osatu ziren. Saio bakarrera lehiatu zen, eta talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasa zen hurrengo fasera; eta gainerakoen artean puntu gehien batzen zituzten hamalauekin osatu zen bigarren itzulian arituko zen taldea.

Ariketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen itzulia: (16 bertso puntuagarri)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian/lau puntuko txikian, puntutan zortzi bertso osatu arte.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Ganbarako lana: banaka gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Bigarren itzulia: (14 bertso puntuagarri)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko handian/bost puntuko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian.
  • Ganbarako lana: banaka lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian eta gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Elizondo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizondo, finalaurreko lehen faseko lehen saioa izan zen. Baztan pilotalekuan jokatu zuen 2022ko urriaren 22ko 17:00etan. 1.400 bertsozale bildu ziren Baztan pilotalekuan saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Alaia * Gai-jartzailea: Amaia Castorene Luro.

Bertsolaria 8ko Handia 8ko Txikia Puntuka 6p. motzean Bakarka Guztira
Alaia Martin 143.50 151.00 147.00 137.00 151.50 729.50
Joanes Illarregi 136.00 151.00 156.50 131.50 136.00 711.00
Agin Laburu 128.50 125.50 159.50 129.00 134.50 677.00
Unai Agirre 135.00 125.50 135.00 127.50 129.50 652.50
Onintza Enbeita 128.50 129.00 124.00 128.00 130.00 639.50
Iñaki Apalategi 125.50 132.00 117.00 127.00 121.50 623.00

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Unai Agirre, Joanes Illarregi. Doinua: Kintak jarrita ondorenian

Unai eta Joanes. Espainiako gerra zibileko desobiraketa lanetan ari diren 2 lagun zarete. Lanean ari zareten hobi komunean uste zenutena baino askoz gorpuzki gehiago aurkitu dituzue.[1]

Joanes Illarregi, Elizondoko finalaurrekoan, 2022ko Txapelketa Nagusian.
  • Iñaki Apalategi, Agin Laburu. Doinua: Beste bateko inularretan

Iñaki eta Agin multinazional bateko langileak zarete. Zuen enpresako lantegietan hurrengo bi urteetan kaleratze ugari egongo direla jakin berri duzue prentsaren bidez.[2]

  • Alaia Martin, Onintza Enbeita. Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I

Alaia eta Onintza suhiltzaileak zarete. Maiz duzuen ordutegi eta txandekin ederki bizi zaretela aditu behar izaten duzue. Atzo istripu larri batean lan egin behar izan zenuten jendea ateratzen.[3]


8ko TXIKIA:

  • Unai Agirre, Iñaki Apalategi. Doinua: Orioko balearena.

Unai, goizero hartzen duzu kafea Iñakiren tabernan. Bada astebete irakurri ohi duzun egunkaria Iñakik ez duela ekarri.[4]

  • Joanes Illarregi, Alaia Martin. Doinua: Kantatzera nijoa.

Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Zu Joanes sex shop edo denda erotiko batean hasi berri zara lanean. Lehen lan eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia zure gurasoa.[5]

  • Agin Laburu, Onintza Enbeita. Doinua: Durangotik gorako.

Agin, argitaletxe bateko editorea zara. Idazleen eta idazle izan nahi dutenen ehundaka mezu jasotzen dituzu haien lanak argitaratzeko eskatuz. Gaur Onintzak kalean gelditu zaitu, behar duzun liburu hori idatzi duela esanez.[6]


PUNTUTAN:

  • Alaia Martin, Unai Agirre. Doinua: Ezagutu zuenak

Alaia eta Unai, berriki kiroldegian eman duzue izena elkarrekin. Makinen artean nondik hasi ez dakizuela zaudete. [7]

  • Onintza Enbeita, Iñaki Apalategi. Doinua: Mendiko umea naiz.

Onintza eta Iñaki zuen seme aktoreak bere lehenengo antzerki lana estreinatu behar duela-eta, antzokira joan eta lehen lerroan eseri zarete. Laster igoko dute oihala.[8]

  • Joanes Illarregi, Agin Laburu. Doinua: Lurralde dena dabil I.

Joanes eta Agin. Foruzainak zarete. Zuen txanda amaitzeko denbora egiten ari zarete autoa behar ez den lekuan utzita. Beste polizia auto bat hurbiltzen ari zaizue. Nagusiarena da. [9]


SEI PUNTUKO MOTZA:

  • Iñaki Apalategi, Alaia Martin. Doinua: Aresoarren bandera

Iñaki eta Alaia telebistako programa bateko aurkezleak zarete. Sare-sozialetan kritikak azaldu dira, erranez zuen itxura fisikoagatik zaudetela bertan, eta ez zuen gaitasunengatik. Iñaki, Alaiak sareetan kritika horiei erantzuteko asmoa duela erran dizu.[10]

  • Agin Laburu, Unai Agirre. Doinua: Dozena bat bertso berri A

Agin eta Unai bikotea zarete. Gabonak badatozela-eta Agin, Unaik familia kontuak utzi eta gabonetan oporretan joateko proposamena egin dizu.[11]

  • Onintza Enbeita, Joanes Illarregi.Doinua: Aresoarren bandera

Onintza eta Joanes lagunak zarete. Onintza beti ibiltzen zara kexaka; lana dela, etxebizitza dela, udal-erabakiak direla… Joanesek erran dizu, beti kexaka bai, baina ez duzula horren aurrean ezer egiten.[12]


BAKARKA, GAIA EMANDA Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara.

  • Unai Agirre.[13]
  • Joanes Illarregi. Doinua: Maite gaituzten soro zelaiak. [14]
  • Iñaki Apalategi. Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz. [15]
  • Agin Laburu.[16]
  • Alaia Martin. Doinua: Goizean altxatu eta. [17]
  • Onintza Enbeita.Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian B [18]


Donibane Garazi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garazin, finalaurreko lehen faseko bigarren saioa izan zen. Jai Alain jokatu zuen 2022ko urriaren 22ko 17:00etan eta 1350 lagun elkartu ziren.

  • Gai-jartzailea: Zihara Enbeita Gardoki.
Bertsolaria 8ko Handia 8ko Txikia Puntuka 6p. motzean Bakarka Guztira
Oihana Iguaran 125.00 138.50 133.00 141.00 151.00 688.50
Amets Arzallus 137.00 136.00 145.50 130.50 139.00 688.00
Nerea Elustondo 128.00 131.50 122.50 122.00 124.00 628.00
Asier Azpiroz 131.00 119.50 130.00 119.00 117.00 616.50
Hariz Mujika 115.50 119.50 129.50 128.00 122.50 615.00
Aitor Etxebarriazarraga 123.50 122.00 109.00 119.00 138.50 612.00

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Asier Azpiroz, Aitor Etxebarriazarraga. Doinua: Beti penetan beti penetan.

Asier eta Aitor. Zuek biok jatetxe bat duzue elkarrekin. Ez da denbora asko prezioak igo zenituztela; baina gastuek gora egiten jarraitzen dutenez, eguneko menua oraindik ere garestiago jarri ala ez erabakitzen ari zarete.[19]

  • Oihana Iguaran, Nerea Elustondo. Doinua: Beste bateko inularretan.

Oihana eta Nerea. Zuek biok herriko loredendako langileak zarete. Adinean gora zoazte. Gero eta zailago egiten zaizue hiltzen direnentzat lore sortak prestatzea.[20]

  • Haritz Mujika, Amets Arzallus. Doinua: Kintak jarrita ondorenian.

Haritz eta Amets. Zuek biok espetxean ezagutu zenuten elkar. Bertan, igeltsero lanbidea ikasi zenuten. Aske gelditu eta elkarrekin negozioa jarri berri duzue martxan.[21]


8ko TXIKIA:

  • Asier Azpiroz, Oihana Iguaran. Doinua: Gizona da zoroa.

Asier eta Oihana. Zuek biok lagunak zarete. Asier, zinemara zoazela esaten duzun aldiro, Oihanak berak ere zurekin joan nahi duela esaten dizu. Gaur ere etorri da zurekin, eta filma hasi denetik ez da isildu ere egin.[22]

  • Aitor Etxebarriazarraga, Haritz Mujika. Doinua: Orioko balearena.

Aitor eta Haritz. Zuek biok lankideak zarete. Zu Aitor, ohartu zara, euria ari duen egunetan, Haritz aterkirik gabe etortzen dela lantokira, baina beti aterkiarekin ateratzen dela.[23]

  • Nerea Elustondo, Amets Arzallus. Doinua: Nere senarrarekin I.

Nerea eta Amets. Zuek biok pisukideak zarete. Nerea, konturatu zara, garbigailua jartzen duzunean, Ametsen arropa, kopuruz, zurearen bikoitza dela.[24]


PUNTUTAN:

  • Haritz Mujika, Asier Azpiroz. Doinua: Ezagutu zuenak

Haritz eta Asier. Zuek biok bi nerabe zarete. Zuen herrian etxez-etxe Seaskako egutegiak saltzea tokatu zaizue. Oraintxe hasiko duzue ibilbidea. [25]

  • Amets Arzallus, Oihana Iguaran. Doinua: Mando baten gainean I.

Amets eta Oihana. Zuek biok neba-arrebak zarete eta gurasoekin autoan zoazte oporretara. Orain arte tabletarekin ibili zarete, baina bateriarik gabe gelditu berri da.[26]

  • Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Elustondo. Doinua: Mendiko umea naiz.

Aitor eta Nerea. Zuek biok lagunak zarete. Zuen lagun min bat ezkonduko dela-eta, argazki bilduma bat oparitzea erabaki zenuten. Argazkiak aukeratzen hasi zarete. [27]


SEI PUNTUKO MOTZA:

  • Oihana Iguaran, Haritz Mujika. Doinua: Dozena bat bertso berri A.

Oihana gurasoa eta Haritz 12 urteko semea zarete. Haritz pilotan ibiltzen da, eta zu Oihana bere botileroa zara. Oihana, partida 21na doala, aurkaria negarrez hasi da, eta Haritz etorri zaizu zer egin beharko lukeen galdezka.[28]

  • Nerea Elustondo, Asier Azpiroz. Doinua: Dozena bat bertso berri A.

Nerea eta Asier. Zuek biok lagunak zarete. Zuk Nerea, bikote harreman bat bukatu berri duzu. Asierrek, bikotekiderik gabekoentzako bidaien katalogo bat eskuan, elkarrekin joatea proposatu dizu.[29]

  • Amets Arzallus, Aitor Etxebarriazarraga. Doinua: Aresoarren bandera.

Amets gurasoa eta Aitor 25 urteko semea zarete. Amets, goizero gosaria prest izaten duzu Aitor esnatzen denerako. Gaur, Aitor semeak esan dizu ez duzula zertan hori egin.[30]


BAKARKA, GAIA EMANDA Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez zela espero zenuena.

  • Asier Azpiroz. Doinua: Bizkorra ez naiz baina badaukat[31]
  • Aitor Etxebarriazarraga. Doinua: Larogeita hamar urte. [32]
  • Oihana Iguaran. Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz. [33]
  • Nerea Elustondo. Doinua: Kirolarion bizitza[34]
  • Haritz Mujika. Doinua: Baserrian jaio nintzan. [35]
  • Amets Arzallus. Doinua: Kantuz sortu naiz eta II. [36]

Irun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irunen, finalaurreko lehen faseko hirugarren saioa izan zen. Ficoban jokatu zuen 2022ko azaroaren 5eko 17:00etan eta eta 2.510 lagun bildu ziren Irungo Ficoba erakustaretoanikuslean.

  • Gai-jartzailea: Maialen Belarra Eneterreaga.
Bertsolaria 8ko Handia 8ko Txikia Puntuka 6p. motzean Bakarka Guztira
Sustrai Colina 149.00 147.50 128.00 136.00 149.50 710.00
Nerea Ibarzabal 140.00 133.50 135.50 138.50 125.50 673.00
Jone Uria 143.00 127.00 123.50 136.50 130.50 660.50
Miren Artetxe 134.00 151.50 132.00 126.00 101.00 644.50
Maddalen Arzallus 127.50 129.50 125.00 119.00 134.00 635.00
Ane Labaka 120.50 127.50 130.50 132.50 120.50 631.50

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Ane Labaka, Jone Uria. Doinua: Beti penetan beti penetan.

Ane eta Jone kale-garbitzaileak zarete. Zuen lan txanda bukatu eta etxera zoaztela, goizean garbitutako eremua, berriz ere, zikinkeriaz beteta ikusi duzue.[37]

  • Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina. Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun I.

Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxe batean lapurrak sartu ziren. Geroztik, zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira.[38]

  • Miren Artetxe, Maddalen Arzallus. Doinua: Beste bateko inularretan.

Maddalen eta Miren Ficobako aparkalekuan zaudetela, gazte batek Irundik Hendaiara autoz pasatzeko eskatu dizue. Elkarri begira zaudete.[39]


8ko TXIKIA:

  • Ane Labaka, Nerea Ibarzabal. Doinua: Gizona da zoroa.

Ane eta Nerea kultur elkarte bereko bi kide zarete. Gaurko, bilera zenuten hitzartua. Ane, Nereak mezu bidez erran dizu gaixo dagoela eta ezin izango dela joan. Ane bilera bukatu, eta etxerako bidean, Nerea taberna batean ikusi duzu.[40]

  • Jone Uria, Maddalen Arzallus. Doinua: Orioko balearena.

Jone eta Maddalen. Sendabelar ikastaro bat egin duzue elkarrekin. Ukendu bat egiteko belar bila atera zarete mendira. Jone, Maddalen bidean ikusten duen edozein belar jasotzen ari da.[41]

  • Sustrai Colina, Miren Artetxe. Doinua: Kantatzera nijoa.

Sustrai eta Miren lagunak zarete. Sustrai, etxean erreforma egin nahi zenuen, eta Miren boluntario azaldu zen zuri laguntzeko. Hasi da lanean, eta ohartzerako, behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu zara.[42]


PUNTUTAN:

  • Ane Labaka, Maddalen Arzallus. Doinua: Mendiko umea naiz.

Maddalen eta Ane, zuen herriko merkatarien elkarteak egindako zozketan saridunak izan zarete. 3 ordutan 6000 euro gastatu behar dituzue herriko dendetan. Hasi da denbora. [43]

  • Miren Artetxe , Nerea Ibarzabal. Doinua: Ezagutu zuenak.

Miren eta Nerea kantu bazkari batean zerbitzari lanetan ari zarete. Otordua amaitzearekin batera, kantuan hasi dira denak. Barreari eutsi ezinik zaudete.[44]

  • Jone Uria, Sustrai Colina. Doinua: Igaran egun batez.

Jone eta Sustrai hiri bat ezagutzeko patinete edo trotineta elektriko bana alokatu duzue. Hiriaren bertze puntara iritsi zaretenean, bateriarik gabe gelditu zarete. Bueltan zatozte patineteari tiraka. [45]


SEI PUNTUKO MOTZA:

  • Nerea Ibarzabal, Maddalen Arzallus. Doinua: Dozena bat bertso berri A.

Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi, etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean, Maddalenek, abereak ez hiltzea proposatu dizu..[46]

  • Ane Labaka, Sustrai Colina. Doinua: Aresoarren bandera.

Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan batera joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu, bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez.[47]

  • Miren Artetxe, Jone Uria. Doinua: Aresoarren bandera.

Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu..[48]


BAKARKA, GAIA EMANDA Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.

  • Ane Labaka.[49]
  • Jone Uria. Doinua:Larogeita hamar urte. [50]
  • Nerea Ibarzabal.[51]
  • Sustrai Colina. Doinua:Izarren hautsa egun batean[52]
  • Maddalen Arzallus. [53]
  • Miren Artetxe. [54]


Durango[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durangon, finalaurreko lehen faseko laugarren saioa izan zen. Landako gunean jokatu zuen 2022ko azaroaren 12ko 17:00etan.

  • Gai-jartzailea: Ane Ezenarro Beristain.
Bertsolaria 8ko Handia 8ko Txikia Puntuka 6p. motzean Bakarka Guztira
Aitor Mendiluze 141.50 144.00 149.50 145.50 146.00 726.50
Beñat Gaztelumendi 139.00 131.50 150.50 152.50 143.00 716.50
Julio Soto 129.00 142.00 143.00 135.00 137.00 686.00
Aitor Bizkarra 129.00 128.00 137.00 130.00 153.50 677.50
Saioa Alkaiza 130.00 118.50 134.50 134.00 145.00 662.00
Eñaut Martikorena 121.50 122.00 137.50 122.00 133.50 636.50

Gaiak

8ko NAGUSIA:

  • Beñat Gaztelumendi, Saioa Alkaiza. Doinua: Oraindik hango oihartzun hots bat.

Beñat Gaztelumendi , Saioa Alkaiza 8ko nagusia Saioa eta Beñat aktoreak zarete. Azken boladan egin dituzuen castingetan, lana lortzeko ezinbesteko baldintza izan duzue sare sozialetan aktibo egotea.[55]

  • Eñaut Martikorena, Julio Soto.

Eñaut eta Julio ingeniariak zarete. Ibaia lehengoratzeko proiektu bat idaztea eskatu dizuete. Ibaiak bere lekua berreskura dezan, ordea, balio handiko eraikin bat eraitsi beharko zenukete.[56]

  • Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze. Doinua: Beste bateko inularretan.

Aitor Bizkarra eta Aitor Mendiluze gizarte-zerbitzuetako langileak zarete. Badakizue babespean edo tutoretzapean dituzuen gazteek, 18 urte betetzen dituztenean, kale gorrian geratzeko arrisku handia dutela.[57]


8ko TXIKIA:

  • Saioa Alkaiza, Eñaut Martikorena. Doinua: Kantatzera nijoa

Saioa bezeroa eta Eñaut tabernaria zarete. Saioa, Eñautek taberna aste honetan ireki du. Gaur han ogitarteko bat afaltzea erabaki duzu. Zain zaudela, Eñaut ikusi duzu ondoko tabernatik ogitartekoak ekartzen.[58]

  • Aitor Bizkarra, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Dama gazte xarmant bat.

Beñat eta Aitor pisukideak zarete. Beñat, Aitor telelanean aritzen da eta egongelaren erdi-erdian pasatzen du eguna ordenagailuarekin. Orain ere, zaratarik egin gabe eta isilik ibil zaitezen eskatu dizu.[59]

  • Julio Soto, Aitor Mendiluze. Doinua: Gizona da zoroa.

Julio eta Aitor bikotea zarete. Julio gaur da zure urtebetetze eguna. Aitorrek erretzeari uzteko partxeak oparitu dizkizu.[60]


PUNTUTAN:

  • Aitor Bizkarra, Saioa Alkaiza. Doinua: Ezagutu zuenak.

Aitor eta Saioa odola ematera joan diren bi lagun zarete. Ilaran zaudete zain. Geroz eta hurbilago ikusten duzue zuen txanda. [61]

  • Aitor Mendiluze, Eñaut Martikorena. Doinua: Maritxu nora zoaz I.

Aitor eta Eñaut parrandatik bueltan trenean lo gelditu zarete. Esnatu zaretenean, trena aparkalekuan dago, hutsik.[62]

  • Julio Soto, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Mendiko umea naiz.

Beñat eta Julio hurrengo fasera pasatzeko lehian dauden bi bertsolari zarete. Faseko azkeneko saioa da gaurkoa eta publikoan zaudete elkarren ondoan. Aurkezlea aktaren zain dago. [63]


SEI PUNTUKO MOTZA:

  • Eñaut Martikorena, Aitor Bizkarra. Doinua: Aresoarren bandera.

Eñaut eta Aitor bikotea zarete. Eñauten jaioterrian bizi zarete. Eñaut, gaur Aitorrek esan dizu bere jaioterrira bizitzera joan zaitezten nahiko lukeela.[64]

  • Julio Soto, Saioa Alkaiza. Doinua:Aresoarren bandera.

Julio eta Saioa surflariak zarete. Zu Julio lapurtarra eta Saioa bizkaitarra. Julio, Saioak esan dizu euskal selekzioarekin aritzeko gonbidapena iritsi zaiola.[65]

  • Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi. Doinua:Aresoarren bandera.

Aitor eta Beñat lagunak zarete. Gertu bizi arren, azkenaldian gutxitan egoten zarete elkarrekin. Aitor, Beñatek proposatu dizu hemendik aurrera astero hitzordu bat finkatzea.[66]


BAKARKA, GAIA EMANDA Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.

  • Saioa Alkaiza. Doinua: Goizean altxatu eta. [67]
  • Beñat Gaztelumendi. Doinua:Baserrian jaio nintzan.[68]
  • Eñaut Martikorena. Doinua:Kas pote batzuk, txarroko ura.[69]
  • Julio Soto. Doinua:Nire barrua ze emozio.[70]
  • Aitor Bizkarra. [71]
  • Aitor Mendiluze. Doinua:Norbere mundu intimo. [72]


Amurrio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amurrion, finalaurreko bigarren faseko lehen saioa izan zen. 2022ko azaroaren 19ko 17:00etan, Bañueta kiroldegian. 1.250 bertsozale elkartu ziren.

  • Gai-jartzailea: Beñat Vidal Gurrutxaga.
Bertsolaria 10eko txikia 8ko handia 8ko txikia puntuka Bakarka Guztira
Alaia Martin 145.50 141.50 137.50 98.50 153.00 676.00
Aitor Bizkarra 143.50 137.50 135.50 88.50 146.50 651.50
Ohiana Iguaran 135.00 136.00 129.00 81.50 151.00 632.50
Onintza Enbeita 134.00 132.00 133.50 97.00 136.00 632.50
Agin Laburu 127.50 127.50 127.00 95.50 146.50 624.00
Miren Artetxe 130.50 127.50 116.50 84.00 137.00 595.50

Gaiak

10eko TXIKIA:

  • Miren Artetxe, Oihana Iguaran. Doinua: Lagundurikan danoi I.

Miren Artetxe , Oihana Iguaran 10eko txikia Miren eta Oihana enpresa bereko informatikariak zarete. Susmoa duzue nagusiak paradisu fiskaletan dirua gordetzen duela. Miren, Oihanak nagusiaren ordenagailua hackeatzea proposatu dizu.[73]

  • Agin Laburu, Aitor Bizkarra. Doinua: Seme ezarri bainauk.

Agin eta Aitor balleta egiten duten bi nerabe zarete. Txikitatik elkarrekin ibili zarete entseguetan. Agin, Aitorrek esan dizu nekatu dela eta uztea pentsatu duela.[74]

  • Alaia Martin, Onintza Enbeita. Doinua: Zer da gaur Donostian.

Alaia eta Onintza hilabeteak dira “sexu-lagunak” zaretela. Orain arte argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin maitemindu dela.[75]


8ko NAGUSIA:

  • Oihana Iguaran, Agin Laburu. Doinua: Oraindik hango oihartzun hots bat.

Oihana eta Agin gizarte-mugimendu bateko soldatapeko langileak zarete. Elkartearen aurreikuspen ekonomikoak ez dira onak, eta, badirudi, datorren urtean ere, ezingo direla zuen soldatak igo..[76]

  • Onintza Enbeita, Miren Artetxe. Doinua: Beti penetan beti penetan.

Onintza eta Miren ahizpak zarete. Zuen aita GALek erahil zuen. Azken asteotan, berriz ere, gaia azaleratu da eta barruak mugitu zaizkizue..[77]

  • Aitor Bizkarra, Alaia Martin. Doinua: Menditarra naiz eta gogoan.

Aitor Bizkarra , Alaia Martin 8ko nagusia Aitor eta Alaia haur jaioberri baten gurasoak zarete. Epaileak ez du zuen umeari ipini nahi diozuen izena onartzen eta beste bat ipintzea erabaki du.[78]


8ko TXIKIA:

  • Miren Artetxe, Agin Laburu. Doinua: Orioko balearena.

Miren eta Agin bikotea zarete. Duela aste batzuk telesail bat elkarrekin ikusten hasi zineten. Miren, konturatu zara Aginek zu gabe ikusten dituela telesailaren hurrengo kapituluak.. [79]

  • Oihana Iguaran, Alaia Martin. Doinua: Kantatzera nijoa.

Oihana, autoa aparkatzen ari zarela, Alaia espaloitik hasi zaizu keinuka, laguntzeko asmoz. Aurpegi txarra ipini diozun arren, tematuta jarraitu du Alaiak. Azkenean kasu egin diozu eta lehenengo oharrarekin batera, atzeko autoari kolpe handia eman diozu..[80]

  • Aitor Bizkarra, Onintza Enbeita. Doinua: Durangotik gorako.

Aitor eta Onintza lagunak zarete. Aitor, egunean zehar emandako pausu guztiak zenbatzen dituen aplikazioa instalatu duzue sakelako telefonoan. Geroztik, oinez zoazten bakoitzean, Onintza telefonoari begira ikusten duzu.. [81]


PUNTUKA: 1. Zeren alde egiten duzu zuk borroka? 2. Dena bihur liteke aldarrikapena

  • Miren Artetxe. Doinua: Haizeak bidali du. [82]
  • Ohiana Iguaran. Doinua: Haizeak bidali du. [83]
  • Agin Laburu. Doinua: Haizeak bidali du. [84]
  • Aitor Bizkarra. Doinua: Haizeak bidali du. [85]
  • Alaia Martin. Doinua: Haizeak bidali du. [86]
  • Onintza Enbeita. Doinua: Haizeak bidali du. [87]

BAKARKA, GAIA EMANDA Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu.

  • Miren Artetxe. Doinua: Atmosferatik atera eta. [88]
  • Ohiana Iguaran. Doinua: Hor bide eguzkitsu bat.[89]
  • Agin Laburu. Doinua: Baneza eta banitu.[90]
  • Aitor Bizkarra. Doinua: Izarren hautsa egun batean.[91]
  • Alaia Martin. [92]
  • Onintza Enbeita. Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian B. [93]

Baiona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan, finalaurreko bigarren faseko bigarren saioa izan zen. 2022ko azaroaren 26ko 17:00etan.2.000 bertsozaletik gora elkartu dira Baionako Laugan.

  • Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre
Bertsolaria 10eko Txikia 8ko Nagusia 8ko Txikia Puntuka Bakarka Guztira
Nerea Ibarzabal 140.50 150.00 146.50 90.50 144.00 671.50
Sustrai Colina 136.50 140.00 142.50 96.50 152.50 668.00
Beñat Gaztelumendi 136.00 144.50 139.50 91.00 145.50 656.50
Julio Soto 135.50 135.00 139.00 95.50 138.50 643.50
Unai Agirre 141.50 137.00 136.00 91.00 134.00 639.50
Eñaut Martikorena 115.00 128.00 127.50 92.00 121.50 584.00


Gaiak

10eko TXIKIA:

  • Eñaut Martikorena, Beñat Gaztelumendi. Doinua: Lagundurikan danoi II

Eñaut eta Beñat bi gazte zarete, lanean hasi berriak. Eñaut, Beñatek erran dizu sindikatu batean izena ematera joanen dela..[94]

  • Nerea Ibarzabal, Unai Agirre. Doinua: Lagundurikan danoi I

Nerea eta Unai, Baionako karriketan saltoki ttiki bana duzue. Nerea, Unaik erran dizu, salmentek bere horretan segituz gero, urte bukaeran bere saltokia itxiko duela..[95]

  • Sustrai Colina, Julio Soto. Doinua: Hamalau heriotzena I.

Sustrai eta Julio zuen lagun taldean seme-alabarik ez duten bakarrak zarete eta azken aldiko planetan lekuz kanpo sentitzen zarete. Sustrai, Juliok proposatu dizu bertze batzuekin bertzelako planak egiten hastea..[96]


8ko NAGUSIA:

  • Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal. Doinua: Oraindik hango oihartzun hots bat.

Beñat eta Nerea Seaskako ikasleak zarete. Azken urtea duzue Lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan segitzen duzue.[97]

  • Julio Soto, Eñaut Martikorena. Doinua: Menditarra naiz eta gogoan.

Julio eta Eñaut pisukideak zarete. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako elkarretaratzera iritsi berri zarete. Bertan ikusi duzue bikotekideari tratu txarrak ematen dizkion auzokidea..[98]

  • Unai Agirre, Sustrai Colina. Doinua: Menditarra naiz eta gogoan.

Unai eta Sustrai kazetariak zarete. 9 hilabete dira gerra kazetari euskaldun bat Polonian preso daukatela. Haren egoera salatzeko prentsaurrekoa antolatu duzue.[99]


8ko TXIKIA:

  • Eñaut Martikorena, Nerea Ibarzabal. Doinua: Gizona da zoroa.

Eñaut eta Nerea umoregileak zarete. Eñaut, Nereari elkarrekin emanaldi bat sortzea proposatu zenion, eta segidan erran zizun baietz. Eñaut, gaur da lehen lan saioa eta, hasi orduko, Nereak trabak bertzerik ez dizkizu jartzen. [100]

  • Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina. Doinua: Orioko balearena.

Beñat tatuatzailea eta Sustrai bezeroa zarete. Beñat, Sustrai etorri zaizu estudiora azalean tatuatutako izena ezkutatzeko eta berria idazteko eskatuz. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena.[101]

  • Unai Agirre, Julio Soto. Doinua: Kantatzera nijoa.

Unai eta Julio lagunak zarete. Unai, Julio psikologia ikasten hasi da aurten. Azkenaldian, une oro ibiltzen da zure jarrera guztiak aztertzen. [102]


Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak 1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean? Nerea Ibarzabal Bakarka, gaia emanda Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu. Unai Agirre Puntuari erantzunak 1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?

PUNTUKA:

Julio Soto, Baionako finalaurrekoan, 2022ko Txapelketa Nagusian.

1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?

  • Eñaut Martikorena. Doinua: Haizeak bidali du. [103]
  • Beñat Gaztelumendi. Doinua: Haizeak bidali du. [104]
  • Nerea Ibarzabal. Doinua: Haizeak bidali du. [105]
  • Unai Agirre. Doinua: Haizeak bidali du. [106]
  • Sustrai Colina. Doinua: Haizeak bidali du. [107]
  • Julio Soto. Doinua: Haizeak bidali du. [108]

BAKARKA, GAIA EMANDA Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.

  • Eñaut Martikorena. Doinua: Atmosferatik atera eta. [109]
  • Beñat Gaztelumendi. Doinua: Hor bide eguzkitsu bat.[110]
  • Nerea Ibarzabal. Doinua: Baneza eta banitu.[111]
  • Unai Agirre. Doinua: Izarren hautsa egun batean.[112]
  • Sustrai Colina. [113]
  • Julio Soto. Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian B. [114]

Bilbo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon, finalaurreko hirugarren eta azken finalaurrekoa izan zen. 2022ko abenduaren 3ko 17:00etan. Bilbao Arenan

  • Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia Kareaga.
Bertsolaria 10eko txikia 8ko handia 8ko txikiq puntuka Bakarka Guztira
Amets Arzallus 145.5 141.00 132.00 93.50 150.00 662.00
Aitor Mendiluze 141.5 134.00 142.5 102.00 141.00 661.00
Jone Uria 131.00 135.00 133.00 92.50 146.00 637.50
Joanes Illarregi 127.50 133.00 130.00 87.50 143.00 621.00
Maddalen Arzallus 129.50 134.00 120.50 88.00 137.00 609.50
Saioa Alkaiza 132.00 132.50 123.50 86.00 134.00 608.50

Gaiak

10eko TXIKIA:

  • Aitor Mendiluze, Amets Arzallus. Doinua: Zer da gaur Donostian.

Aitor eta Amets alderdi bereko politikariak zarete. Aitor, urte luzez izan zara alkate. Udal hauteskunde hauetan, Amets izan da zerrendaburu, eta hauteskundeak irabazi dituenez, bera izango da hurrengo alkatea. Gaur deitu dizu, eskualdatzea adosteko eta abiatzeko.[115]

  • Maddalen Arzallus, Jone Uria. Doinua: Antton eta Maria I.

Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu.[116]

  • Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza. Doinua: Hamalau heriotzena I.

Joanes eta Saioa lagunak zarete. Joanes, Saioak urteak daramatza elikagaien bankuarentzat boluntario lanetan. Aurten, boluntario gehiagoren bila dabiltzala-eta, Saioak berarekin batera laguntzera joateko proposamena egin dizu.[117]


8ko NAGUSIA:

  • Maddalen Arzallus, Amets Arzallus. Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago I.

Amets eta Maddalen arkeologoak zarete. Euskal Herriaren historiarako garrantzitsua den aurkikuntza egin duzue Irulegiko herrixkan..[118]

  • Saioa Alkaiza, Aitor Mendiluze. Doinua: Egun lanerat abiatu zait.

Saioa eta Aitor metalgintzako langileak zarete. Gaur ere, goizeko bostetan atera zarete etxetik greba piketeetan parte hartzeko.[119]

  • Jone Uria, Joanes Illarregi. Doinua: Beti penetan beti penetan.

Jone eta Joanes hirugarren graduan dauden bi euskal preso politiko zarete. Azkenengo berriak entzunda, bigarren gradura aldatu, eta berriro espetxeratuko zaituzteten beldur zarete.[120]


8ko TXIKIA:

  • Aitor Mendiluze, Maddalen Arzallus. Doinua: Gizona da zoroa.

Aitor eta Maddalen bikotea zarete. Bizkaia Frontoira etorri zarete pilota partida ikustera. Aitor, partida hasi aurretik, Maddalen kantxara joan da, eta denen aurrean berarekin ezkontzeko eskatu dizu. [121]

  • Joanes Illarregi, Amets Arzallus. Doinua: Orioko balearena.

Amets biloba eta Joanes aitita zarete. Zu Amets ohartuta zaude, kartetan ari zaretenean, Joanes aititak tranpak egiten dituela, zuri irabazi ahal izateko. Orain ere hala ari da.[122]

  • Jone Uria, Saioa Alkaiza. Doinua: Nere senarrarekin I.

Jone eta Saioa herrikideak zarete. Jone herriko Euskaraldiko arduraduna zara. Gaur, ekimena bukatu berritan, Saioa etorri zaizu txapa eskatzera. [123]


PUNTUKA:

1. Beti korrika eta presaka gabiltza 2. Zertarako hartu nahi zenuke denbora?

  • Aitor Mendiluze. Doinua: Haizeak bidali du. [124]
  • Amets Arzallus. Doinua: Haizeak bidali du. [125]
  • Maddalen Arzallus. Doinua: Haizeak bidali du. [126]
  • Jone Uria. Doinua: Haizeak bidali du. [127]
  • Joanes Illarregi. Doinua: Haizeak bidali du. [128]
  • Saioa Alkaiza. Doinua: Haizeak bidali du. [129]

BAKARKA, GAIA EMANDA Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.

  • Aitor Mendiluze. Doinua: Haize hegoa gau epela I. [130]
  • Amets Arzallus. Doinua: Baneza eta banitu.[131]
  • Maddalen Arzallus. Doinua: Beste bateko inularretan.[132]
  • Jone Uria. Doinua: Ze ederra ta ze polita.[133]
  • Joanes Illarregi. Doinua: Maite gaituzten soro zelaiak.[134]
  • Saioa Alkaiza. Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian B. [135]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Bertsolaria Elizondo Donibane Garazi Irun Durango Amurrio Baiona Bilbo Guztira
1 Alaia Martin 729.50 676.00 1405.50
2 Aitor Mendiluze 726.50 661.00 1387.50
3 Sustrai Colina 710.00 668.00 1378.00
4 Beñat Gaztelumendi 716.50 656.50 1373.00
5 Amets Arzallus 688.00 662.00 1350.00
6 Nerea Ibarzabal 673.00 671.50 1344.50
7 Joanes Illarregi 711.00 621.00 1332.00
8 Julio Soto 686.00 643.50 1329.50
9 Aitor Bizkarra 677.50 651.50 1329.00
10 Oihana Iguaran 688.50 632.50 1321.00
11 Agin Laburu 677.00 624.00 1301.00
12 Jone Uria 660.50 637.50 1298.00
13 Unai Agirre 652.50 639.50 1291.00
14 Onintza Enbeita 639.50 632.50 1272.00
15 Saioa Alkaiza 662.00 608.50 1270.50
18 Maddalen Arzallus 635.00 609.50 1244.50
16 Miren Artetxe 644.50 595.50 1240.00
17 Eñaut Martikorena 636.50 584.00 1220.50
19 Ane Labaka 631.00
20 Nerea Elustondo 628.00
21 Iñaki Apalategi 623.00
22 Asier Azpiroz 616.50
23 Hariz Mujika 615.00
24 Aitor Etxebarriazarraga 612.00

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zortziko handia. Unai Agirre eta Joanes Illarregi.
  2. Zortziko handia. Iñaki Apalategi eta Agin Laburu
  3. Zortziko handia. Alaia Martin eta Onintza Enbeita.
  4. Zortziko txikia. Unai Agirre eta Iñaki Apalategi.
  5. Zortziko txikia. Joanes Illarregi eta Alaia Martin.
  6. Zortziko txikia. Agin Laburu eta Onintza Enbeita.
  7. Puntutan. Alaia Martin eta Unai Agirre.
  8. Puntutan. Onintza Enbeita eta Iñaki Apalategi.
  9. Puntutan. Joanes Illarregi eta Agin Laburu.
  10. Sei puntuko motza. Iñaki Apalategi eta Alaia Martin.
  11. Sei puntuko motza. Agin Laburu eta Unai Agirre.
  12. Sei puntuko motza. Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi.
  13. Ganbara.Unai Agirre
  14. Ganbara. Joanes Illarregi.
  15. Ganbara.Iñaki Apalategi.
  16. Ganbara. Agin Laburu.
  17. Ganbara. Alaia Martin
  18. Ganbara.Onintza Enbeita.
  19. Zortziko handia. Asier Azpiroz eta Aitor Etxebarrizarraga.
  20. Zortziko handia. Oihana Iguaran eta Nerea Elustondo
  21. Zortziko handia. Haritz Mujika eta Amets Arzallus.
  22. Zortziko txikia. Asier Azpiroz eta Oihana Iguaran.
  23. Zortziko txikia. Aitor Etxebarriazarraga eta Haritz Mujika.
  24. Zortziko txikia. Nerea Elustondo eta Amets Arzallus.
  25. Puntutan. Haritz Mujika eta Asier Azpiroz.
  26. Puntutan. Amets Arzallus eta Oihana Iguaran.
  27. Puntutan. Aitor Etxebarriazarraga eta Nerea Elustondo.
  28. Sei puntuko motza. Oihana Iguaran eta Haritz Mujika.
  29. Sei puntuko motza. Nerea Elustondo eta Asier Azpiroz.
  30. Sei puntuko motza. Amets Arzallus eta Aitor Etxebarriazarraga.
  31. Ganbara. Asier Azpiroz
  32. Ganbara. Aitor Etxebarriazarraga.
  33. Ganbara. Oihana Iguaran.
  34. Ganbara. Nerea Elustondo.
  35. Ganbara. Haritz Mujika
  36. Ganbara. Amets Arzallus.
  37. Zortziko handia. Ane Labaka eta Jone Uria.
  38. Zortziko handia. Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
  39. Zortziko handia. Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus.
  40. Zortziko txikia. Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal.
  41. Zortziko txikia. Jone Uria eta Maddalen Arzallus.
  42. Zortziko txikia. Sustrai Colina eta Miren Artetxe.
  43. Puntutan. Ane Labaka eta Maddalen Arzallus.
  44. Puntutan. Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal.
  45. Puntutan. Jone Uria eta Sustrai Colina.
  46. Sei puntuko motza. Nerea Ibarzabal eta Maddalen Arzallus.
  47. Sei puntuko motza. Ane Labaka eta Sustrai Colina.
  48. Sei puntuko motza. Miren Artetxe eta Jone Uria.
  49. Ganbara. Ane Labaka
  50. Ganbara. Jone Uria.
  51. Ganbara. Nerea Ibarzabal.
  52. Ganbara. Sustrai Colina.
  53. Ganbara. Maddalen Arzallus
  54. Ganbara. Miren Artetxe.
  55. Zortziko handia. Beñat Gaztelumendi eta Saioa Alkaiza.
  56. Zortziko handia. Eñaut Martikorena eta Julio Soto
  57. Zortziko handia. Aitor Bizkarra eta Aitor Mendiluze.
  58. Zortziko txikia. Saioa Alkaiza eta Eñaut Martikorena.
  59. Zortziko txikia. Aitor Bizkarra, Beñat Gaztelumendi.
  60. Zortziko txikia. Julio Soto eta Aitor Mendiluze.
  61. Puntutan. Haritz Mujika eta Asier Azpiroz.
  62. Puntutan. Aitor Mendiluze, Eñaut Martikorena.
  63. Puntutan. Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi.
  64. Sei puntuko motza. Eñaut Martikorena eta Aitor Bizkarra.
  65. Sei puntuko motza. Julio Soto eta Saioa Alkaiza.
  66. Sei puntuko motza. Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi.
  67. Ganbara. Saioa Alkaiza.
  68. Ganbara. Beñat Gaztelumendi.
  69. Ganbara. Eñaut Martikorena.
  70. Ganbara. Julio Soto.
  71. Ganbara. Aitor Bizkarra
  72. Ganbara. Aitor Mendiluze.
  73. Hamarreko txikia. Miren Artetxe eta Oihana Iguaran.
  74. Hamarreko txikia. Agin Laburu eta Aitor Bizkarra.
  75. Hamarreko txikia. Alaia Martin eta Onintza Enbeita.
  76. Zortziko handia. Oihana Iguaran eta Agin Laburu.
  77. Zortziko handia. Onintza Enbeita eta Miren Artetxe.
  78. Zortziko handia. Aitor Bizkarra eta Alaia Martin.
  79. Zortziko txikia. Miren Artetxe eta Agin Laburu.
  80. Zortziko txikia. Oihana Iguaran eta Alaia Martin.
  81. Zortziko txikia. Aitor Bizkarra eta Onintza Enbeita.
  82. Puntuak. Miren Artetxe.
  83. Puntuak. Ohiana Iguaran.
  84. Puntuak. Agin Laburu.
  85. Puntuak. Aitor Bizkarra.
  86. Puntuak. Alaia Martin.
  87. Puntuak. Onintza Enbeita.
  88. Ganbara. Miren Artetxe.
  89. Ganbara. Ohiana Iguaran.
  90. Ganbara. Agin Laburu.
  91. Ganbara. Aitor Bizkarra.
  92. Ganbara. Alaia Martin
  93. Ganbara. Onintza Enbeita.
  94. Hamarreko txikia. Eñaut Martikorena eta Beñat Gaztelumendi.
  95. Hamarreko txikia. Nerea Ibarzabal eta Unai Agirre.
  96. Hamarreko txikia. Sustrai Colina eta Julio Soto.
  97. Zortziko handia. Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal.
  98. Zortziko handia. Julio Soto eta Eñaut Martikorena.
  99. Zortziko handia. Unai Agirre eta Sustrai Colina.
  100. Zortziko txikia. Eñaut Martikorena eta Nerea Ibarzabal.
  101. Zortziko txikia. Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina.
  102. Zortziko txikia. Unai Agirre eta Julio Soto.
  103. Puntuak. Eñaut Martikorena.
  104. Puntuak. Beñat Gaztelumendi.
  105. Puntuak. Nerea Ibarzabal.
  106. Puntuak. Unai Agirre.
  107. Puntuak. Sustrai Colina.
  108. Puntuak. Julio Soto.
  109. Ganbara. Eñaut Martikorena.
  110. Ganbara. Beñat Gaztelumendi.
  111. Ganbara. Nerea Ibarzabal.
  112. Ganbara. Unai Agirre.
  113. Ganbara. Alaia Martin
  114. Ganbara. Julio Soto.
  115. Hamarreko Txikia. Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.
  116. Hamarreko Txikia. Maddalen Arzallus eta Jone Uria.
  117. Hamarreko Txikia. Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.
  118. Zortziko Nagusia. Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus.
  119. Zortziko Nagusia. Saioa Alkaiza eta Aitor Mendiluze.
  120. Zortziko Nagusia. Jone Uria eta Joanes Illarregi.
  121. Zortziko Txikia. Aitor Mendiluze eta Maddalen Arzallus.
  122. Zortziko Txikia. Joanes Illarregi eta Amets Arzallus.
  123. Zortziko Txika. Jone Uria eta Saioa Alkaiza.
  124. Puntuak. Aitor Mendiluze.
  125. Puntuak. Amets Arzallus.
  126. Puntuak. Maddalen Arzallus.
  127. Puntuak. Jone Uria.
  128. Puntuak. Joanes Illarregi.
  129. Puntuak. Saioa Alkaiza.
  130. Ganbara. Aitor Mendiluze.
  131. Ganbara. Amets Arzallus.
  132. Ganbara. Maddalen Arzallus.
  133. Ganbara. Jone Uria.
  134. Ganbara. Joanes Illarregi
  135. Ganbara. Saioa Alkaiza.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]