Edukira joan

Cassibile

Koordenatuak: 36°58′35″N 15°11′51″E / 36.9764°N 15.1975°E / 36.9764; 15.1975
Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:08, 16 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Cassibile
frazionea
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriSirakusa
Posta kodea96010
Geografia
Koordenatuak36°58′35″N 15°11′51″E / 36.9764°N 15.1975°E / 36.9764; 15.1975
Map
Altuera53 m
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1850
Telefono aurrizkia0931
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00

Cassibile (tokiko dialektoan Cassìbili edo Jascìbili[1]) Sirakusako frakzio bat da (2018 arte, bere barruti administratiboa), S.S. 115 errepidean kokaturik, Sirakusatik 14 kilometro hegoaldera. Herriak, denboran barrena, etengabeko hedapena izan du, gutxi gorabehera 5.800 biztanleraino helduz. Joan zen mendeko 80eko hamarkadaren hasieran, autonomiaren aldeko batzorde bat eratu zen Cassibile udalerri bat izateko, non Fontane Bianche eta Ogninaren auzoak sartuta egongo ziren.

Cassibileko nekropolia Siziliako garrantzitsuena da Pantalicakoaren ondoren. Hiria,ezaguna da ere 1943ko irailaren 8ko Cassibileko armistizioa izenpetzeagatik, bost egun lehenago Pietro Badoglio Italiako lehen ministroak eta aliatuen ordezkariek sinatu bazuten ere.

Geografia fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ehun urtetik gorako olibondoak
Fontane Biancheko labarra, Cassibiletik hurbil
Cassibileko kostalde hareatsua

Cassibileko geografia fisikoa Cavagrande del Cassibile, hain zuzen ere, babestutako erreserba naturalean dago, arroi batez eta luzeran zeharkatzen duen Cassibile ibaiaz osatutakoa, Sirakusa eta Avola udalerrien arteko muga ere markatzen duena. Ibai honek, bere ibilbideko 10 kilometrotan zehar, kolore ezberdineko urmaelak eratzen ditu, berde ilunetik esmeralda berdera doazenak, Cavagrandeko urmaela edo Avolako urmaela izenekoak. Cassibile ibaiak itsasoratu arte jarraitzen du Marchesa di Cassibile herriraino. Gainerako lurraldea laua da.

Flora eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassibileko florak mediterranear makiaren ezaugarria du, gehien nabarmentzen den landarea indipikondoa da (Opuntia ficus-indica). Palmondoa eta olibondoa (Olea europaea) dira lurraldean gehien zabalduta dauden bi zuhaitz. Oso hedatuta daude ere arbendolondo eta zitrikoak (bereziki laranjondoak eta limoiondoak). Cavagrande gertu izanda, esan daiteke Cassibileko orkidea espezie askoren habitat naturala dela; izatez, erreserbaren barruan 34 mota ezberdin hazten dira. Han Siziliako tratxeloa, Iblei mendietako landarea. Fauna, aldiz, hainbat animalia motaz osatuta dago, Mediterraneoko eta Siziliako lurraldeko bereizgarriak direnak, hala nola, Siziliako buztanluzea, belatz handia, igelak, untxiak, lepahoria, Hermann dortokak, greziar eperra, usoak eta beste batzuk.

Cassibile kostaldetik gertu egotean, bere lurraldeak kostaldeko zenbait gunerekin muga egiten du, Fontane Bianche eta Ognina kasu. Kostaldea hareatsua da eta sargune asko ditu, Siziliako hego-ekialdeko gainerako lurralde sirakusarrak bezala. Hiri adierazgarriena Marchesa di Cassibile da, non kostalde irregularrak hareatsuekin tartekatzen diren.

Izenaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokagunearen izena eta horko ibaia, antzinatean Yhassibilis deitzen zuten[2]. Izen hori Gacyparis hitzetik eratorria edo grezieratik Κακύπαρις ποταμός Kakýparis potamós[3].Jatorri eta esanahi ezezagunak dituen izena da, eta ezin dugu arabierazko jatorria baztertu (bereziki -p-> -B-). Giovanni Alessiok Κυπάρα Kypára, (iturria)rekin alderatzen du[4][5].

Gaizkileen haitzuloa, Cassibileko Cavagranden, lurraldeko antzinako kokaleku bat irudikatzen duena

Cassibileren historia antzinaroan hasi zen, bere inguruan, K.a. IX.-VIII. mendeetako hilobi batean 2.000 hilobi ziren, sikulo eta sikanoen garaitakoak. Nekropoli hau, Necropoli di Cassibile deitua, Siziliako garrantzitsuenetako bat da, soilik Pantalicak gainditua[6]. Cassibileko feudoa, jada ezagutzen da K.a. XIV. mendearen amaieratik, tokiko lurraldea Raimondo Moncadarena zenean, Augustako kondea. Baronia gero eskuz esku pasatu zen: Arici, Lanza, Speciali[7]. 1580tik 1785era Brancifortekoa izan zen; Salvatore Branciforte, Buterako printzea, konkistatu ondoren, markes bihurtu zen. 1797an, Fernando I.a Borboikoak markes titulua eta Cassibileko lurraldea eman zizkion Silvestro Loffredo Messinakoari, Mortillaro, Contessa, Cugno di Cassero, Stallaini eta Ognina herriak barne hartzen zituena. Loffredok etxaldea, muino eta haranak erraz zeharkatzeko lanak burutu zituen. 1850ean, herrixka bat eraikitzen hasi zen, bere seme Gaetano I.ak, 1870ean osatu ondoren, Familia Santuari eskainitako eliza bat inauguratu zuen[7]. Cassibileko lehen biztanleak ondoko herrietatik zetozen: Monterosso, Canicattini Bagni, Palazzolo Acreide, eta artzaintzan eta nekazaritzan zihardutenek markes jaunaren eskaintza onartu zuten, abereentzako etxe eta larre bat eman baitzien. Bere seme Gaetano I.ak 99 etxe eraiki zituen, baina gehiago ez zituen eraiki zergak ez ordaintzeko. Herrixkak, beranduago, lehen barrakoiak izan zituen carabinierientzat eta taberna bat Cassibilera zetozenentzat[7]. Cassibile, ondoren, Gaetano II.ari pasa zitzaion, eta, handik, bere iloba Maria Emanuela Pulejori. 1930. urtean etxe multzo bat eraiki zuten erdigunean. Biztanleek, espazio gehiago nahi izatean, herriaren iparraldeko lurrak erosi zituzten eta honela Cassibileko lehen hirigunea lortu zuten. Hor San Giuseppe eliza eraiki zen. Garai hartako Cassibileko ekonomia oinarritzen zen lurjabeek emandako lur eremuak eta inguruko harrobietatik harria ustiatuz. Biztanleek ez zuten argi elektrikorik 1951 arte. Ordura arte olio lanparak erabiltzen zituzten[8]. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, armistizioa sinatu zen eta Cassibilek bere bizitza normalari eta nekazari-sektorearen garapenari ekin zion, gaur egungo iturri nagusia.

Nekazaritzako lanak hainbat familia erakarri zituen Cassibilera, Avola, Sirakusa, Canicattini Bagni eta Messinako probintziatik zetozenak, biztanleriaren kopurua nabarmen handitu zen. Izan ere, 1950ean 500 biztanletatik 2001ean ia 5.800 biztanleetara igaro zen[8]. Hazkunde demografikoa dela eta Cassibileko herritarrek Sirakusaren independentzia administratiboa eskatu zuten. Izan ere, Cassibilek Sirakusako frazione bat dirudi oraindik. Beraz, batzorde bat sortu da, eta behin eta berriz erreferendum bat eskatu du, cassibiletarrek erabaki dezaten Sirakusatik alde egin nahi dutenentz. Hala ere, 2012an Cataniako Auzitegi Administratibo Erregionalak, Sirakusako Udalerriaren apelazioan, bertan behera utzi zuen eskatutako erreferenduma[9].

Azkenaldian, Cassibile Italiako egunkarietan agertu da, Europar Batasunekoak ez diren herritarren eta egoiliarren arteko tentsioengatik; izan ere, herritar etorkin askok nekazari-eremuetan lan egiten dute, langile gisa, baina behar bezala babestuta egon gabe. Beharrezkoa da bertako biztanleekiko errespetu handiagoa izatea, etorkinen giza eskubideak babestuz[10].

Mundu osoan ezaguna da Cassibile, Bigarren Mundu Gerran nazio beligeranteen diplomazia inplikatu zuen gertaera batengatik.

Bitxikeria historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassibile, iraganean, beste armistizio garrantzitsu baten tokia izan zen, Atenas eta gerra Sirakusaren arteko gerra amaitu zuena[11]. K.a. 413an. Demostenes jenerala, bere 6.000 soldadu atenastarrekin, Sirakusako hirira errenditu zen, eta gertakizuna, hain zuzen ere, Cassibilen gertatu zen, izen bereko ibaiaren bokaletik gertu, Cavagrande del Cassibileko hirian[12].

Cassibileko munstroa

1997tik 2004ra zortzi hilketa izan ziren, inolako mafia edo mendeku pertsonalarekin zerikusirik ez zuen logika batekin. Modua ikusita (errifle batekin egindako tiroak), Cassibileko munstroa izeneko serieko hiltzaile baten presentzia hipotetizatu zen. Poliziak eta karabineroek ikerketa luze bat egin ondoren, Giuseppe Raeli 2010eko azaroaren 29an atxilotu zuten, munstroa izatea egotzita[13].

2014ko ekainaren 12an, kontseiluko aretoan hamabi ordu eman ondoren, Sirakusako Zigor Auzitegiko epaileek Giuseppe Raeli biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, sei hilketaren eta bi erailketa-saioren egilea izateagatik[14].

Monumentuak eta toki interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Loffredo markesaren eliza Familia Sakratuari kontsakraturik
Cassibileko eliza zaharrenen xehetasuna: herriko baroiak zizelkarazi zuen inskripzioa; Jesus, Maria eta Jose, Cassibiletarren babesleak.
Cassibile herrian zizelkaturiko medailoi zaharra
Markesaren dorrea
Argazki honetan Kubako dorrea atzealdean eta Cassibile aireportu ingelesa ikus ditzakezu, 1943
Eisenhowerren Estatu Nagusiak emandako bakearen harria; armistizioa sinatu zen lekuan ateratako argazkiak, plaka galdu aurretik.
  • Loffredo di Cassibile markesaren eliza

Cassibileko elizarik zaharrena da, Loffredo markesak eraikia. Familia Sakratuari eskainia eta 1870ean inauguratu zen; fatxadak, erdiko ate handi bat eta alboko bi ate ditu. Goialdean, bi balkoi txiki eta bi kanpai handi daude. Erdiko atearen goialdean, plaka bat dago idazkerarekin: Jesus, Maria eta Jose, cassibiletarren babesleak. Elizaren barruan hainbat margo eta hiru aldare daude; handienean Angelo Trevisaniren Pietatearen pintura dago, ezkerrean Pompeo Batonik margotutako San Giacomeren martirioa dago eta eskuineko aldarean Paolo de Matteisen San Mateoren konbertsioa eta Jesusen Bihotza. Ezkerreko aldare txikian, altzifre-zurezko gurutze bat dago, sirakusar batek 1700. urtean zizelkatua. Elizaren barruan, zurez landutako bi aingeru daude, Parisen eginak 1781ean, non Loffredo markesa izan zen, Siziliako Erresumaren enbaxadak gonbidatuta.[15][16].

  • San Giuseppe eliza

San Giuseppe eliza gaur egun deskontsagratua badago ere, badirudi cassibiletarrentzat gurtzeko leku ireki bakarra dela. San Giuseppe Lavoratoreri eskainia (Cassibileko patroi santua), Via Nazionaletik gertuko plaza txiki batean dago (hiriko merkataritza-arteria nagusia). Eliza Bigarren Mundu Gerraren ondoren eraiki zen, bere fatxadak estilo moderno eta soila du, adreiluzko horma harri zuriz zolatu zen. Ataria angeluzuzena da eta tinpanoa triangeluar batez koroatuta dago. Barrualdeak nabe bakar bat du, gaur egungo artelan sakratuekin apaindutakoa. Hor, San Jose Langilearen estatua bat dago, eskuetan Jesus Haurra daramala. Elizaren atzean kanpandorrea dago eta hiriko lorategi txiki bat.

  • Eroritakoen munumentua

Monumentua San Giuseppe elizaren parean dago, Antonio Leone eskultore sirakusarrak zizelkatu zuen 1993an, eta Bigarren Mundu Gerran Cassibiletarrak eta Gerrako armistizioa gogoratzeko eraiki zen. Bere egitura harri zurizkoa da hiru panel izanik; erdikoak askatasunaren alegoria bat irudikatzen duen behe-erliebe bat du; albokoak, aldiz, oroitzapenezko bi helburu ditu, horietako bat angloamerikar soldaduek San Michele hirian jarritako jatorrizko plaka ingelesa irudikatzen du.

  • Loffredo di Cassibile markesaren plaza

Silvestro Loffredo de Messina markesari eskainitako plaza da; gaur egun, plaza hori kritikatu egin da, haren ardura faltagatik. 2011n hasi ziren mantentze-lanetatik luze eztabaidatu da.

  • Don Antonino Saitta plaza

Plaza hau, 2010era arte Piazza della Parrocchia deitua, 2007an egindako berriztapenek ukitua da, hauek, Comisoko harrizko zoladura mailukatuko labazko harriekin. Plaza honetan Cassibileko erorien monumentua jarri da, 1943ko armistizioaren sinadura ere ospatzen duena; monumentu hau plazaren erdian jarri zen, lehenago parrokiaren jabetzako eremu batean kokatuta zegoenean, bandalismo-ekintzek hondatu zutelako. Halaere, gogoratu behar da hau ez dela sinadura gertatu zen jatorrizko lekua; izan ere, jatorrizko plaka Contrada San Michelen zegoen, baina lehen aipatu bezala, jatorrizko plaka hori desagerrarazi egin zioten[17].

  • Herrixka

Cassibile herrixka hiriko zatirik antzinakoena da, Cassibileko hegoaldean zegoena. Beste garai batean, denetarik zuen: nekazarien etxeak, eliza bat, ukuiluak, nekazaritzako tresnen biltegiak, aletegiak, mahats eta olibarako prentsak, garia ehotzeko errotak. Gaur egun badaude zenbait ostatu eta taberna, karabineroen kuartela eta ospitale bat, herri honetako jendearen osasuna zaintzeko. Markesaren dorrea altxatu zen ustezko arriskuak detektatzeko eta gaizkileen erasoetatik salbu egoteko. Gertaera horiek XIX. mendearen bigarren erdian Italia hegoalde osoan eragina izan zuten, herriaren aurkako istiluak piztu ziren unean, Savoiako etxeak, Turinen egoitza zuela, Italiako Erresuma eratu zuenean.

Oraindik ere Cassibileko eliza, Markesaren dorrea, herrira sartzeko arkua eta eraikinetatik ikusgai daude. Herri osoa Bigarren Mundu Gerran suntsitua edo eraitsia izan zen erabilera desegoki baten ondorioz[18]. 2012ko abuztuan, herrixka hobetzea proposatu zen, bisitarientzako irisgarri izateko eta motibazio honekin kultur eta turismo iturri bihurtu zen[19]:

« Cassibile herrixka zaharra berrabiaraztea, dagoen eta oraindik erabil daitekeen nekazari-arkitekturaren adibide bakarra[19] »

.

« Ezarri legez gunearen xedea eta aktibatu behar dena Cassibileko hiri zaharreko ondare publikoa non esleitu: museoak, dendak, liburutegiak, jantokiak, dendak, musika-edukiontziak, hitzaldi- eta erakusketa-aretoak, multimedia-aretoak eta artisautza zaharrak berreraikitzea[19] »

.

Izan ere, Cassibile zaharraren aztarnak daude, antzinako nekazari-arloarenak, eta horregatik, bisitariei erakarpen kultural-turistikoa eskaini behar zaie.

  • Kuba dorrea

Kuba Dorrea gaur egun ukitu gabe dagoen dorre bat zen, 1943an britainiarrek eta ondoren estatubatuarrek erabili zutena, Aliatuek han egindako aireportuan, behin-behineko kontrol dorre bezala, baina hegazkinak Montecorvinora transferitu zituztenean utzi zuten, Italiako penintsularen igaro zirenean.

Dorrea zegoen tokia aspaldi galdu zen, lur eremu handi hori, orain, zitrikoz betetako landa bat delako, eta dorrea, 1956an urakan bortitz batek eraitsi zuen, eraikinaren oinarria eta egitura zutik mantenduz. Baina aurretik eta gerra garaian ateratako argazki batzuei esker, posible izan zen dorrea eta hura zegoen lekua identifikatzea[20].

Kuba dorreak, bere izena, kupula hitzaren bertsio dialektaletik hartzen du, ezaugarri hau zuen eraikin bat baitzegoen, non dorrea eraiki zen; sizilieraz, kupula, kubba bihurtu zen, kuba deitu zen arte. Dorrea, bizantziar garaiko antzinako basilika baten gainean eraiki zen (orain hiribildu bihurtu dena), Paolo Orsik 1899an identifikatua. Bere eraikuntza XVI. mendekoa da, inguratzen duen landa gunea 1882koa den bitartean[21].

  • Bakearen harria

Bakearen harria, sizilieraz La Petra dâ Paci deitua, harri bati erreferentzia egiten dio, estatubatuarrek, Italiaren eta aliatuen arteko armistizioa sinatu zenean egina. Idazkerak armistizioa gogoratzen zuen, baina bat-batean, 1955eko ekainaren 4an desagertu zen[22].

Testigantzen arabera, Johnny soldaduak, Eisenhowerren sukaldariak, Europako Indar Aliatuen komandante buruak, gutun bat utzi zien ostatatu zituen finkaren jabeei, Grande markesa, eta esan zien:

Zuen abegikortasuna eskertzean, zuen familiaren zoriona egingo duen plaka hau uzten dizuegu, Italiarekin bakea sinatzen dugun lekua, etorkizunean gure senide guztiek erromesaldia egingo dute harri hau ikusteko[22].

Hilarria ez zen erromesaldirako arrazoi izan, eta ahaztuta egon zen 1955 arte olibondo baten azpian. Izan ere, urte horretan albistea izan zen haren agerpena. Baina urte horretan egunkarietako albisteetara jauzi egin zuen, bat-batean desagertu zela jakin zenean. Gehienak haren ikerketaz arduratu baziren ere alferrik izan zen. Nahiz eta lapurretari buruzko hipotesi asko egin, fidagarriena da, inspirazio faxistako egunkari bati bidalitako gutun batena: "Il Merlo Giallo", horregatik [Enrico de Boccard] kazetari batek, "harria" lapurtzea erreklamatzean, hau dio:

« Arrazoi patriotikoek eraman ninduten harria kentzera. Izan ere, estatubatuarrek harri hau eraiki zuten beren ekintza betikotzeko Italian armistizioa/kapitulazioa inposatu zuten lekuan. Beraz, plaka hori, nire ustez, ohore nazionalaren aurkako delitua zen. Sizilian nengoela, Palermon, gertatzekoa zen adierazpen patriotiko batean, non Italiari duintasun nazionala behin betiko itzuli nahi zitzaiola, plaka kentzeko aukera izan nuen. Hilarria zementuzko oinarri baten gainean altxatzen zen. Geroago jakin nuen, garraio istripu baten ondorioz, bitan zatitu zela. Palermoko manifestazioak gertatu ez zuenez, monumentua Patriaren aldarean Soldadu ezezagunaren aurrean kentzeko nahia adierazi nuen, baina ondoriorik gabe.[22] »

. De Boccard, ordea, Sirakusan epaitu zuten, baina tokiaren jabeen senidea zenez, absolbitu egin zuten, eta krimena bertan behera utzi zuten, salaketarik ez zelako egon. Orduan, bertsio honen arabera, Cassibileren armistizioaren jatorrizko hilarria suntsitu zen. Edonola ere, hilarri horren kopia berria eraiki dute Cassibilekoek, eta San Giuseppe elizan dagoen gerra-monumentuaren barruan jarri dute. Cassibiletarrek "bakearen harria" deitu zioten hilarri horri, beraientzat angloamerikarren aurkako gerraren amaiera eta [Alemania nazia]rekiko haustura irudikatzen zituelako. Jatorrizko hilarriak honako inskripzio hau zuen: ARMISTICE SIGNED HERE SEPT 1943 ITALY-ALLIES, eta azpian bost puntako izar bat zegoen.

  • Cassibileren markesaren gaztelua

Cassibileko markesaren gaztelua, Cugno Molan dago, Ibleoko erliebe garaiena dena Sirakusako udal eremu osoan.

Hor, natura bat eta siziliar nekropoli oparo bat izateaz gain, gaztelu hau badago ere, 1800. urtearen hasieran eraikia Silvestro Loffredo markes jaunak eskatuta, bere lurralde guztia behatu ahal izateko.

Uste denez, bere eraikuntza, Tommaso Fazello historialariak ere deskribatutako Erdi Aroko gotorleku baten hondakinen gainean egin zen. Gaur egun, gaztelu hau, Scala Disatik eskuragarria, erortzen eta abandonatzen ari da, oraindik Loffredo familiarena den arren.

Bere arkitektura-estiloak lau angeluko oinplanoa eta sarrera arkutuko atari bat ditu. Lau aldeetako bakoitzean, hiru leihoko ilara bat dago, tinpano triangeluar batez koroatuta. Egoitza horren barrualdeak gela handiak ditu, orain hutsik[23][24].

Gune arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gino Vinicio Gentili eta Luigi Bernabó Brea, Alcide De Gasperi alkatearekin eta bere emaztearekin batera Sirakusako Arkeologia Museoan.

Cassibilek iraganeko aztarna asko ditu, bereziki sikulo eta aurre-sikulo garaikak, eta ez da kasualitatea bere tokiak garrantzi handikotzat hartzea historiaurreko eta heleniar aurreko Siziliaren historia ulertzeko, Cassibile Aroaz hitz egiteraino. Izan ere, hemen, Ipar- eta Hego-Pantalicako kulturaren loraldiaren ondoren, Cassibileren kulturaren loratze handi bat egon zela uste da, K.a. 1030 ingurukoa, Tuzididesek zioen bezala, Cassibile lurraldeko biztanleak, sikuloak, Siziliako ekialdean ezarri ziren. Gaur egun, aditu askoren ustez, Cassibileko nekropolia garrantzitsuena da Pantalicakoaren ostean[25][26].

Erabakigarria izan zen Cassibile ibaiaren presentzia, Cavagrande arroilarantz doan erreka, Pantalicaren oso antzeko paisaia bat eratzeko. Cassibile ibaiaren ertzean, dieri izeneko koba txikiak aurkitu dituzte, arabieratik datorren hitzak etxea esan nahi du.

Dieri herrixka hauek, sikuloek eraikiak, kareharrian industuak izan ziren, eta oraindik haietara heltzeko oso zaila da, euren defentsa posizio nabarmenagatik. Eremuko etxebizitza horien adibide bat Gazkileen koba da, hartara heltzeko zailtasun asko dituen leku historikoa.

Paolo Orsi eta Luigi Bernabó Brea arkeologoek Cassibile aztertu zuten eta horko aurkikuntza asko Sirakusako Paolo Orsi eskualdeko Arkeologia Museoan mirets daitezke[27][28].

Aurkikuntza horietatik abiatuta, Cassibileko biztanleek Mediterraneoko herriekin (Palestina, Zipre, Kreta, Iberiar penintsula) eta baita kostalde atlantikoko eta Ingalaterrako hegoaldeko herriekin merkataritza harreman oparoa zutela nabaritzen da.

  • Cassibileko nekropolia

Siziliako nekropoli honek 2.000 hilobi ditu eta Anapo haraneko (Pantalica) bizilagunaren antza du. Kobazulo artifizialak dituzten hilobiez osatuta dago, K.a. 1000 eta 800. urteen artean datatuak daudenak. Arkeologoek Seconda facies de Pantalica edo Cassibile izena erabiltzen dute garai historiko hau deitzeko, izena nekropoli honetatik hartzen baitu.

Inguruetan ere bizantziar garaiko labar-eliza bi aurkitu dira; leku honek Erdi Aroan birpopulatze saio bat izan zuela erakusten duen testigantza.

Toki honetan aurkitutako aztarna ugarietatik abiatuta, ondorioztatu da, inguruan ezarri zen herrixka zibilizazio fina zela, ziuraski feniziarrekin eta itsas merkataritzarekin sarri izandako harremanek eragindakoa[29].

  • Gaizkileen koba

Gaizkileen koba Cavagrandeko toki handian dago. Horrela deitzen da, Risorgimenton, matxinatuen arteko borroketan, Gaizkile izeneko Savoiatarren gobernu berriaren aurka zeudenak, beraiek deklaratu zuten gerraren ondorioz, kobazulo hori euren babesleku bihurtu zela. Beraz, esan daiteke XIX. mendearen amaieran (1861 inguruan) leku natural horretan jendea bizi izan zela. Baina berau osatzen duten etxeak, edo kareharrian zizelkatutako kobazulo artifizial horiek, Risorgimento baino askoz zaharragoak dira, dieri deitzen dira, arabiar hitzetik, nahiz eta sikuloen garaian industutakoak, berriro ere koba-etxe txiki horietan jendea bizi zen. Arabiar garaian, kobazuloek zurrategi funtzioa hartu zuten larruak ondu zirenean, beraz, kobazuloek Grotta Cunziria izena ere hartu zuten[30]

Gune naturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cassibile ibaia itsasotik gertuen dagoen puntuan; Gelsominetoko Pinudiaren barruan.
Cavagrande del Cassibileko natur erreserbaren ataletako bat

Cavagrande del Cassibileko erreserba babestuak ingurune natural eta arkeologiko ugari eskaintzen ditu. Jendearen artean ere ezaguna da haren urmaelengatik, batez ere udan, bisitatzen eta bainuetxe bezala erabiltzen direnak.

  • Gelsominetoko pinudia

Pinu basoa Cassibileko La Marchesa di Cassibile izeneko hondartzakoa da. Landaretza handia da, batez ere pinuz, palmondoz eta limoiondoz osatua. Egun osoan geratzeko aukera ematen du (picnic egiteko) eta probintzia osoan ezagutzen da.

Bilakaera demografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassibileren garapen demografikoa gerraosteko bigarren garaitik gertatu da batez ere. Cassibileko biztanleria hasierako 500 biztanle ingurutik gaur egun ia 6,000 izatera pasa da. Hasierako gunea Sirakusa probintziako herritrrekin populatu zen nagusiki, Messinako probintziako familia batzuk izan ezik. Gaur egun, tokiko komunitateak bere nortasuna hartu du, bere burua cassibiletartzat hartzen du. Aro modernoan, EBtik kanpoko familia asko Cassibilen ezarri ziren eta lagundu zuten hazkunde demografikoan[8][31].

Hizkuntza eta dialektoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassibileko dialektoa antzekoa da Siziliako hego-ekialdean hitz egiten denarekin, toki honetan denboraren poderioz eratutako hitzak izan ezik. Hori arrunta da Siziliako hainbat tokitan.

(SCN)
« «"...Passu e spassu ri lu Paiseddu, sira e matina e taliu stu rrogghiu. Su fatti li lancetti i virricheddu, i 'nnummira su scritti all'agghia e l'ogghiu. Vaiu e salutu a ma cumpari beddu, mi rati a biviri, ma nun ni vogghiu..."»

(Santo Raffa)[32]

»
(IT)
« «Passo e ripasso dal piccolo Paese, di sera e di giorno e guardo questo orologio. Le lancette sono fatte di tamaro, i numeri sono scritti all'aglio e all'olio. Vado e saluto il mio bel compare, mi date da bere, ma non ne voglio...»

(Santo Raffa)

»

Esaldi hori, sizilieraz, Cassibile hiriari buruzkoa da, eta tokiko dialektoa gizartearen parte dela adierazten du. Izatez, gaur egun ere mintzatzen eta Cassibilesiren belaunaldien artean transmititzen da.

Cassibilen, G. Falcone - P. Borsellino Estatuko II. Institutu Integrala dago. Bigarren mailako eskolak edo unibertsitate-ikastaroak Sirakusan edo hurbileko lekuetan daude, hala nola Catanian.

Urtero, abuztuaren 3tik irailaren 3ra, "Cassibileko oroipenak, irudiak eta artearen tantak" izeneko museoa sortzen da. Herriak bizi izandako gerrako aurkikuntzak eta testigantzak erakutsi eta eskuragarri egiten dira: argitaratu gabeko dokumentuak, garaiko egunkarietako lehen orrialdeak, armistizioa sinatu zen garaiko måché paper erreprodukzioak, bideoak, gadgetak, liburuak, argazki erakusketa. Berriki, Cassibileko sasoiko museoa iraunkorra egiteko nahia azaldu dute, hau da, urte osoan irekia eta eskuragarria[33].

Cassibileko sukaldaritza, Sirakusan erabiltzen den sukaldaritzaren oso antzekoa da; beraz, arrain eta pasta asko dago barazkiekin kozinatuta, ez dira falta arancini klasikoak eta siziliako scaccciata. Bere berezitasunen artean, tokiko marrubiarekin prestatutako plater asko daude: marrubi risottoa, marrubi saltxitxa (Cassibileko espezialitatea), pastelak, marmeladak eta pastel txikiak. Aipagarriak dira, halaber, tokiko plater tipikoak, hala nola u pastizzu (tokiko focaccia) eta pizza rustica (gaztanberazko pizza, salamiz eta caciocavalloz betea). Eta kassata laberatua eta kassata izoztua (siziliar kassata klasikoaren bi aldaera) bezalako gozoak[34].

Bertako musika mugimendu nagusia Cassibile Music Band-a da. Banda hori 2000. urtean sortu zen, Cassibilesiko talde batek jendeak musika egiteko borondatea adierazi zuenean, honako hau argudiatuz: Cassibile bezalako herrialde bat musika banda bat gabe arimarik gabeko gorputz bat bezalakoa da. Orduan, 40 lagun aurkitu zituzten musika banda berrirako, eta sorrera ekintza batekin osatu zuten, Don Antonio Saitta musika elkartea deituz, herrialdeko Antonio Saitta parrokoaren omenez.

Cassibileko musika bandak bertan gertatzen diren kasu garrantzitsu guztietan jotzen du eta, batzuetan, inguruko herrialdeek ere dei egiten diote euren musika emanaldiekin laguntzeko[35].

  • Maché paperezko jaiotza

Cassibilen, 1985ean, tokiko kultur elkarte bat sortu zen, Gruppo Cartapesta Cassibile izenekoa. Ordutik, maskarak eta maché paperarekin landutako sehaskak egiten aritu da, eta, ondoren, jendeari erakusteko. Bereziki, jaiotzaren eszena handi bat egiteko ardura dago, Cassibile landa herrixkan kokatua, 3.000 m²-ko lur eremuan, antzinako siziliar artisautzak irudikatzen dituena, Cassibileko populazioaren ohitura eta tradizioak. Pertsonaiak tamaina naturalekoak dira, hala nola, kaleak, etxeak eta xehetasunak, denak ere maché paperez eraikiak. Jaiotza hori urte osoan ikus daiteke, baina esanahi berezia eta bereizgarria hartzen du Gabonetan[36].

  • Marrubiaren jaialdia

Cassibile marrubia ezaguna da Sirakusako probintzia osoan, baita handik kanpo ere. Cassibiletarrek urtero ospatutako jai handian Cassibileko marrubiak protagonistak dira[37].

Hiriko ekonomia nekazaritzan oinarritzen da nagusiki: barazki eta abrikotondo (Cassibileko patata berria, marrubiak, babarrun berdeak eta abar). Beste sektore garrantzitsu batzuk turismo- eta ostatu-jarduerekin lotuta daude, Fontane Biancheko kostaldearen hurbiltasunari esker.

Azpiegiturak eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal hau egingabea da. Lagundu egiten.

Real Cassibile futbol taldeak hirugarren mailan jokatzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Dizionario di toponomastica, Torino, UTET, 1990.
  2. Amico 1, 81
  3. Tuzidides
  4. Esiodo
  5. Cassibile nell'Enciclopedia Treccani, su treccani.it.
  6. L'eta' di Cassibile, su digilander.libero.it. 2019.12.08an kontsultaturik
  7. a b c La storia di Cassibile, su cassibilenelmondo.it. 2019.12.08an kontsultaturik
  8. a b c Storia di Cassibile: demografia, su scuolecassibile.it (archiviato dall'url originale il 28 luglio 2013). 2019.12.08an kontsultaturik
  9. DI BARTOLO, Isabella: Il Comune va al Tar «No al referendum[Betiko hautsitako esteka]
  10. ITALIA - Italia. A Cassibile immigrati sfruttati nei campi di patate, su aduc.it. URL consultato il 2 giugno 2006.
  11. Ikusi: Atenastarren espedizioa
  12. Cavagrande del Cassibile, su viviavola.it.
  13. Arrestato il mostro di Cassibile. 2019.12.08an kontsultaturik.
  14. Ergastolo per Raeli. 2019.12.08an kontsultaturik.
  15. Filmato audio Morena Zingales, Chiesa del Marchese Loffredo di Cassibile, su YouTube. 2019.12.08an kontsultaturik
  16. La Chiesa del borgo vecchio di Cassibile, su cassibilenelmondo.it. 2019.12.08an kontsultaturik
  17. Piazza della Parrocchia, su siracusaweb.com. 2019.12.08an kontsultaturik.
  18. Vecchio Borgo di Cassibile, su itinerariprovsr.altervista.org.
  19. a b c Siracusa:Bisogna rilanciare il Borgo Antico di Cassibile, così il Consigliere Romano, su siracusanews.it. 2019.12.08an kontsultaturik.
  20. GUIDI, Annalena Lippi;
  21. Torre Cuba, su antoniorandazzo.it. 2019.12.15ean kontsultaturik.
  22. a b c L'Armistizio di Cassibile nella memoria locale[Betiko hautsitako esteka] (PDF), su insmli.it, 8. or. 2019.12.15ean kontsultaturik.
  23. Cassibile: Cugno Mola e Castello del Marchese di Cassibile, su itinerariprovsr.altervista.org
  24. LE BELLEZZE DI CONTRADA CUGNI-STALLAINI, su sampognaro.it. 2019.12.15ean kontsultaturik.
  25. LA CIVILTA' di CASSIBILE, su pantalica.org. 2019.12.15en kontsultaturik.
  26. Le tombe di Cassibile, su siciliafotografica.it. URL consultato il 23 aprile 2010.
  27. Orsi, 1899.
  28. Brea, 1971.
  29. LA CIVILTA' di CASSIBILE, su pantalica.org. 2019.12.18an kontsultaturik
  30. Cavagrande del Cassibile Atto II (La grotta dei Briganti) by Alfablues, su YouTube. 2019.12.18an kontsultaturik
  31. https://web.archive.org/web/20130728060413/http://www.scuolecassibile.it/dove_siamo.htm
  32. Dialetto Cassibile, su cassibilenelmondo.it.
  33. Mostra "Cassibile Memorie, Immagini e Gocce D’Arte", su diariodoc.it. URL consultato il 6 agosto 2012 (archiviato dall'url originale il 23 febbraio 2015).
  34. La buona cucina di Cassibile, su cassibilenelmondo.it.
  35. La Banda Musicale di Cassibile, su cassibilenelmondo.it.
  36. il Presepe in Cartapesta, su cassibilenelmondo.it.
  37. Sagra e Festa della Fragola, su cassibilenelmondo.it.
  • GAUDIOSO, Nello: Cava Grande del Cassibile: il parco delle orchidee selvatiche, Ediprint, 1996.ISBN non esistente
  • BURGARETTA, Sebastiano: L'opera dell'uomo a Cava Grande del Cassibile, Libreria Editrice Urso, 1992, ISBN 88-96071-31-3.
  • ORSI, Paolo: Pantalica e Cassibile: necropoli Sicule del II periodo, R. accademia dei Lincei, 1899.ISBN non esistente
  • BREA, Luigi Bernabò: Xuthia e hybla e la formazione della facies culturale di Cassibile, 1971.ISBN non esistente
  • CASTELLANO, Giuseppe: Come firmai l'armistizio di Cassibile, 2ª edizione, Mondadori, 1945.ISBN non esistente
  • GARLAND, Albert N.; SMYTH, Howard McGaw(EN): The Mediterranean Theater of Operations: Sicily and the Surrender of Italy (Paperback), Government Printing Office, 1965, p. 474, ISBN 0-16-089948-6.
  • GUIDI, Annalena Lippi, GIUNTA, Giovanni: Masserie e vecchi manieri nel Siracusano, A. Lombardi, 1990, ISBN 88-7177-008-0.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cassibile Aldatu lotura Wikidatan