James Mirrlees
Sir James Alexander Mirrlees (Minnigaff, 1936ko uztailaren 5a – Cambridge, 2018ko abuztuaren 29a) eskoziar ekonomista izan zen.
Matematika (1957) eta ekonomia (1963) ikasi zuen. Unibertsitate eta eskola askotan aritu zen irakasle gisa, hala nola Massachusettsko Teknologia Institutuan, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean, eta Oxford eta Cambridgeko unibertsitateetan. Munduko herrialde pobreenetako ekonomietan espezializatu zen, eta matematika-teknika aurreratuak erabili zituen alderdi soziala eta ekonomikoa elkarganatzeko. Swazilandia eta Pakistango gobernuentzat lan egin zuen herrialde horien aurrerabideari laguntzeko. 1996ko urrian, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, William Vickrey kanadarrarekin batera. Lan nagusiak: Garatze bidean diren herrietako industria-proiektuak aztertzeko eskuliburua (1969), Ekonomia hazkundearen ereduak (1973).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]