A-10
| Sakanako Autobia | ||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||
| Identifikazioa | ||||||||
| Izen ofiziala | Sakanako Autobia | |||||||
| Identifikadorea | ||||||||
| Aurreko identifikadorea | ||||||||
| Ibilbidea | ||||||||
| Hasiera | Irurtzun | |||||||
| Amaiera | Altsasu | |||||||
| Hiri nagusiak | Uharte Arakil Lakuntza Arbizu Etxarri Aranatz | |||||||
| Deskribapena | ||||||||
| Mota | Autobia | |||||||
| Luzera | 29 km | |||||||
| Erreiak | 2 noranzko bakoitzean | |||||||
| Abiadura | 120 km/h | |||||||
| Ibilgailuak egunetan | 17.782/egun | |||||||
| Administrazioa | ||||||||
| Jabea | ||||||||
| Sarea | ||||||||
A-10 edo Sakanako Autobia Irurtzun eta Altsasu lotzen dituen nafar autobia bat da. Honen bidez Gasteiz eta Iruñea autobiaz lotuta daude, A-1 eta AP-15 errepideekin batera. Bere izena Nafarroako Sakana eskualdeagatik jasotzen du.
Nafarroako Gobernuak eraiki zuen 1990 eta 1997 urteen artean N-240-A errepidearen trazadura zaharraren gainean, Tarragona eta Bilbo arteko N-240 bidearen zati dena.
Hasiera batean autobia honen identifikatzailea ordezten zuen errepide nazionalaren berdina zen, hau da, N-240-S, baina 2004ean Nafarroako Gobernuak egindako aldaketaren ondoren, A-10 identifikatzailea erabiltzen du.
Euskadiko zein Kantauri itsasoko ertzeko biztanle askoengatik erabilia da Kataluniara eta batez ere neguan Pirinioetara joateko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990 eta 1997 urteen artean eraiki egin zen, aurretik eraiki ziren A-1 eta A-15 autobiak lotzeko Sakana.
Tarteuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izena | Tarteunea | Egoera | Luzera (km) |
|---|---|---|---|
| A-10 | Irurtzungo korapiloa A-15 / AP-15 | 1993[1] | 8,3 |
| A-10 | Irañeta - Lakuntza | 1993[1] | 6,6 |
| A-10 | Lakuntza - Etxarri Aranatz | 1995[1] | 3,7 |
| A-10 | Etxarri Aranatz - Altsasua A-1 | 1996[1] | 9,5 |
| A-10 | Altsasuko korapiloa / A-1 ekin konexioa | 1997 | 1,1 |