Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Klima aldaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Klima aldaketa, beroketa globala, klima emergentzia, bero olatua... egunero entzuten ditugun kontzeptuak dira. Egunero, milaka pertsonek Wikipedia erabiltzen dute gai hauen inguruan informazio ona lortzeko helburuarekin. Honegatik, Wikipedian gai honi heltzea, eta ahalik eta hoberen egitea, helburu garrantzitsua da. Ikas-egoera honetan hainbat proposamen egingo ditugu Wikipedian klima aldaketari buruz aritzeko, informazioa hobetzeko edo irakurketa kritikoa egiteko.

Konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, (gutun formala, argudio-testua, ikastetxetik kanpoko laguntzaileak lortzeko, azalpen testua (Wikipedia, Txikipedia artikuluetan), jarraibideak, ahozko elkarrizketak, argazki oinak...)
  • teknologiarako konpetentzia, (Wikipedia eta Txikipedia, testu, irudi edo bideoekin hornitzeko hainbat baliabide teknologikoren erabilpen egokia eskatuko du. Audioak ere graba daitezke, proiektu honi jarraiki...)
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
  • zientzietarako konpetentzia, botanika, zoologia, kimika... alor hauetako kontu batzuk landu beharko
  • arterako konpetentzia, (argazkiak eta bideoak grabatzeko lan horietan, proiektua mundura zabaltzeko ahaleginetan...

Zer egin dezakegu?[aldatu iturburu kodea]

Hainbat ideia proposatzen dizkizuegu hemen. Bakoitza garatzeko laguntza gehigarria duzue dagokion orrialdean.

Oinarrizko artikuluak itzuli[aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketa leku zehatz batean[aldatu iturburu kodea]

Gertakari klimatikoei buruz idatzi[aldatu iturburu kodea]

Klimaren aldeko emakume aktibisten biografiak sortu[aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketa eta ekonomia sektoreak[aldatu iturburu kodea]

Justizia klimatikoa[aldatu iturburu kodea]

Material gehigarria[aldatu iturburu kodea]