Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Ikuspegi kritikoa: artikulu bat eztabaidatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Wikipedian ikuspegi kritikoa landu daiteke, adibidez artikulu bat eztabaidatuz. Ikasleek sentsazioa izaten dute Wikipedian dagoen guztia fidagarria dela, eta kostatzen zaie ulertzea hemen idatzita dagoena norbaitek idatzi duela eta akatsak izan ditzakeela. Akats horiek izan daitezke informazio hori nahita gaizki sartu delako, erabilitako iturria txarra delako edo idatzi duenak ez duelako testua behar bezala interpretatu hona ekartzerakoan. Artikulu guztiek, zorionez, "Eztabaida" atal bat dute (begiratu hemen goian ere, testu guzti honen gainean non dagoen) eta bertan eztabaidatu daiteke artikuluaren inguruan. Baliatu dezagun hori ikuspegi kritikoa lantzeko.


Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Irakasleak momentu horretan lantzen ari diren gai bat hartuko du eta Wikipediako artikulua nola dagoen ikusiko du. Akats ebidenteak baldin badaude, zehaztasunik gabeko gaiak edo zerbait falta bada eta ulertzeko garrantzitsua bada, horren inguruan eztabaidatzeko aukera emango die ikasleei. Ikasleek aukera izan dezakete edo euren artean eztabaidatzeko edo sarearen bidez egiteko. Edozein kasutan, artikuluaren eztabaida orrian euren ondorioak idatzi beharko dituzte, Wikipedia hobetzeko gomendioekin.

Ariketa interesgarriago egiteko, Eztabaida egin eta gero, artikulua eztabaida horretako ondorioekin bat egiteko aldatu dezakete, Wikipedia hobetzeko gomendioez gain gomendio horiekin aurrera eginez.

Euskarazko Wikipediako artikuluak sakon aztertzeaz gain, hautatutako artikuluak auzoko wikipedietan dauden artikulu paraleloekin konpara daitezke.

  • Antzematen da euskarazko artikulua beste hizkuntza batetik itzulita dela? Zatiren bat agian?
  • Aztertutako hizkuntzetako artikuluetan ematen den ikuspegia neutroa da ala subjektibotasun punttu bat antzematen da?
  • Datuak iritziekin "apaindu" egin dira? Ze iritzi antzeman ditugu?
  • Hautatutako artikuluetan baten batek eztabaida orrian zerbait idatzi zuen? Zilegi da iritziak ematea eztabaida orrian? Eta artikuluan bertan?
  • ...

Solasaldi dialogikoa[aldatu iturburu kodea]

Solasaldi dialogikoak egin daitezke Wikipediako artikuluen gainean.

  1. Hautatu artikulu bat. (Aurretik artikuluari subjektibotasun punttu bat antzeman badiogu, eztabaida luzeak sortu badira artikuluaren inguruan, artikulu horrek joko handiagoa emango digu.
  2. Irakurri artikulua. (Bakarka).
  3. Irakurri artikuluaren eztabaida orria. (Bakarka).
  4. Kontsigna zera izaten da, ikasleei eskatzea artikuluan edo eztabaida orrian paragrafo bat edo bi hautatzea, bereziki interesgarri, bereziki eztabaidagarri, bereziki harrigarri... iruditu zaiolako.
  5. Talde heterogeneo batean, ikasle bakoitzak irakurriko du berak hautatutako paragrafoa eta azalduko du zergatik hautatu duen.
  6. Bat-bateko solasaldia gidatuko duen eta denborak mugatuko dituen moderatzaile bat egotea komeni.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki komunikazio gaitasunari lotutakoak:

Hautatutako artikuluaren gaiaren arabera, diziplinatako oinarrizko konpetentzia jakin batzuk landuko dira.

  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia,
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia,
  • arterako konpetentzia...

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]