Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Benetako datu-base batean lanean
Bigarren Hezkuntzan datu-base batekin lan egiten ikasten dute ikasleek. Gehienetan, ordea, simulazioak edo ariketa irrealak izaten dira. Wikidatari esker benetako datu-base batean egin dezakegu lan. Ariketa honetan bi proposamen aurkituko dituzu: lehenengoa datu-basea elikatzea izango da. Bigarren ariketa datu-base hori ustiatzeko sarrera izango da, query sistemaren bidez.
Landutako konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira, ikasketa kooperatiboa sustatzen bada bai behintzat:
- hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
- ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
- elkarbizitzarako konpetentzia,
- ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
- izaten ikasteko konpetentzia.
Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:
- hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, Wikidatan testu laburrak lantzen dira, deskripzio eta definizio laburrak. Lan-taldeetan testu labur horiek nola hobetu eztabaidatu daiteke.
- matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko)
- teknologiarako konpetentzia, (Wikidata editatu beharko, munduan etorkizun handia izan dezake eta Wikipediarekin bat datorren datu-base erraldoia, hizkuntza askotan... QR kodeak sor daitezke Wikidata elementuei loturik...)
- gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, elkarri lagundu beharko diote, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
- zientzietarako konpetentzia, botanika, zoologia, kimika... Edozein jakintza arlotako kontuak topa daitezke Wikidatan.
- arterako konpetentzia, Wikidatan "irudia gehitu" aukera erabiliz(argazkiak edo diagramak lotu daitezke. Wikidatako elementu bakoitzari irudi edo argazki egokia lotzea inportantea da. Elementu askok oraindik ere irudirik gabe daude. Wikimedia Commonsen bila daitezke eta Wikidata elementuari lotu "irudia gehitu", edo are gehiago, guk sor ditzakegu behar ditugun irudiak, Wikimedia Commonsera kargatu eta azkenik Wikidata elementu bat edo batzuk irudi horiekin hornitu.
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Wikidatan datuak sartzea
[aldatu iturburu kodea]Wikidatan datuak sartzen baditugu datu-base baten egitura ondo ezagutuko dugu, eta bilaketak egiteko aukera ere errazago egingo dugu. Wikidata aberasteko eremu bat bilatuko dugu (adibidez, gure herriko eraikinak) eta horiek banatuko ditugu ikasleen artean, edo guztiok elkarrekin egingo dugu arbelan.
Wikidataren antolaketa
[aldatu iturburu kodea]Wikidatan itemak ditugu, artikuluen ordez. Item bakoitza elementu bakar bat da, modu inekibokoan definitu daitekeena. Itemak Q letrarekin identifikatzen dira. Adibidez Euskal Herria (Q47588), Ipar Euskal Herria (Q98405) eta Euskal Autonomia Erkidegoa (Q3995) item ezberdinak dira, eta bakoitzak bere propietateak ditu (P letrarekin adierazia).
- Euskal Herria (Q47588) honako hau da (P31): Estaturik gabeko nazio (Q1151616) eta eskualde kultural (Q3502482)
- Ipar Euskal Herria (Q98405) honako hau da (P31): eskualde kultural (Q3502482)
- Euskal Autonomia Erkidegoa (Q3995) honako hau da (P31): autonomia erkidego (Q10742)
Item bakoitzak (Q) hainbat ezaugarri (P) izan ditzake, bere inguruan dugun informazio guztia sailkatu ahal izateko. Propietateak milaka dira, eta egunero berriak sortzen dira, informazioa metatu ahal izateko. Esaten ari garenaren adibide gisa, har dezagun irudi hau:
Bilbo (Q8692) itemak duen propietateetako bat bere biztanleria (P1082) da. 2013ko erroldako datuaren arabera, 349.356. Hiri bat izanda, hainbat propietate izan ditzake, hala nola herrialdea (P17), nongo hiriburu (P1376), honako erakunde administratiboan dago (P131), koordenatuak (P625), gobernuburua (P6), itsas mailaren gainetiko altuera (P2044) edo mugakidea(k) (P47). Wikidatako propietate guztien zerrenda ikusteko, egin klik hemen.
Propietate berriak sartzea item bati
[aldatu iturburu kodea]Wikidatan milaka propietate daude eta astero gehitzen dira berriak. Propietateen zerrenda Wikidatan kontsulta daiteke, baita euskaraz duten izena ere. Guztiak hemen aipatzea zaila denez, adibide gutxi batzuk emango ditugu laguntza orrialde honetan.
- Basikoena honako hau da (P31) da. Biografia bat bada gizaki (Q5) erabiliko dugu. Argipen orrialde bat bada Wikimediako argipen orri (Q4167410). Hiri bat bada hiri (Q515)... errazena, beti, antzeko elementu bat nola egina dagoen ikustea da. Hain basikoa da honako hau da (P31), ezen defektuz agertuko zaigu klik egiterakoan:
- Behin gure elementua zer den esanda (gizakia, hiria, taxoia, katedral...) hurrengo propietateak ohikoenak izango dira. Adibidez, gizaki (Q5) dela esan badiogu, proposatuko digu jaiolekua (P19), heriotza lekua (P20), sexua edo generoa (P21), jarduera (P106), herritartasuneko herrialdea (p27), jaiotza data (p569)...
- Ahalik eta elementu gehien jarriko ditugu Wikidatan, gure txantiloiak aberasteko eta beste hizkuntza batzuetako Wikipedietan ere ager dadin. Bilaketak errazten zaizkio, gainera, inteligentzia artifiziala darabilten programei.
- Propietate batean kualifikatzaile gehigarriak eta erreferenziak ere gehitu daitezke:
- irudia (p18), bideo (p10) eta ahots grabazio (p990) ere gehitu daitezke bertan, modu erraz batean.
- Propietate batean adierazpen bat baino gehiago egon daiteke:
Wikidatan dauden itemak euskaratzea
[aldatu iturburu kodea]Wikidatan dauden elementu guztiak (hau idazterakoan 60 milioitik gora) ez daude euskaraz. Baina elementu bat itzultzen dugunean berau erabiltzen den leku guztietan itzuliko dugu. Horregatik garrantzitsua da txantiloi bat sartu eta zerbait ingeleraz dagoenean itzulpena egitea.
-
Ingelesez dagoen elementuaren gainean klik egin
-
Elementu horren orrialdera joango gara, bertan deskribapena betetzeko "Aldatu" botoiari eman
-
Etiketa eta deskribapena gehitu eta gorde
Bilaketak egitea
[aldatu iturburu kodea]Wikidatak badu informazioa bilatzeko berezko sistema bat: Wikidata Query deitzen da eta SPARQL hizkuntza erabilita egiten dira bilaketak. Hemen hizkuntza horren azalpena egitea zaila bada ere, badaude manual onak Wikidata Query Laguntza orrialdean (Ingelesez). Bertan ere "Request a query" izeneko zerbitzua dago, bilaketa bat egiteko laguntza eskatzeko.
Wikidatan euskaraz ari al zara?
[aldatu iturburu kodea]Puntu hau garrantzitsua da! Euskarazko edizioak egiteko modurik sinpleena Wikidatan bertan euskarazko hobespenak jartzea da. Sinplea da, klik bakarrean egin daiteke:
Karratu gorrian English (edo beste hizkuntza bat baldin baduzu) egin ezazu klik eta aukeratu bertan "Euskara". Gorde eta dagoeneko euskarazko ekarpenak egiteko aukera izango duzu.