Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/Herbario digitala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Circle-icons-magicwand.svg Lantzeko laguntza eskatu
Herbar digital 01.jpg
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Nork ez du herbario bat egin? 2020ko hamarkadan zergatik ez dugu egiten herbario digital bat? Ariketa sinplea da: orain arteko herbarioaren ariketa berbera da, baina tresna eta emaitza digitalekin, ezagutza mundu guztiarekin partekatuz.

Landutako konpetentziak[aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako konpetentziak EAEko Heziberri 2020 Planaren arabera.

Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:

  • hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
  • ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
  • elkarbizitzarako konpetentzia,
  • ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
  • izaten ikasteko konpetentzia.

Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:

  • hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, (gutun formala, argudio-testua, ikastetxetik kanpoko laguntzaileak lortzeko, azalpen testua (Wikipedia, Txikipedia artikuluetan), jarraibideak, ahozko elkarrizketak, argazki oinak...)
  • matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko)
  • teknologiarako konpetentzia, (Wikipedia eta Txikipedia, testu, irudi edo bideoekin hornitzeko hainbat baliabide teknologikoren erabilpen egokia eskatuko du. Audioak ere graba daitezke, proiektu honi jarraiki... Mediawikin editatu beharko QR kodeak sortuko...)
  • gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
  • zientzietarako konpetentzia, botanika, zoologia, kimika... alor hauetako kontu batzuk landu beharko
  • arterako konpetentzia, (argazkiak eta bideoak grabatzeko lan horietan, proiektua mundura zabaltzeko ahaleginetan...
  • motrizitaterako konpetentzia. (Lorategi botaniko bat zaintzerakoan, eta lorategitik ordenagailuetara joaterakoan, gorputza mugitu beharko ;-)
  • konpetentzia digitala.

Proiektuaren garapena[aldatu iturburu kodea]

Proiektua landu dezakegu modu orokorrago batean (ikus Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/BioBlitz) edo modu tradizional eta sinplean:

  1. hartu gure eskolaren inguruan dauden zuhaitzen hostoak,
  2. jarri horiek paper gainean eta
  3. identifikatu.

Baina oraingoan gehigarri bat sartuko diogu. Horiei argazkiak egingo dizkiegu, zuhaitzean ez bada, hostoak ditugunean, eta Wikimedia Commonsera igoko ditugu, identifikazioarekin batera.

Ondoren, Txikipedian gure herriari buruzko artikuluan florari buruzko atal bat ireki dezakegu, eta irudi galeria hori jarri.

Argazki kamera on bat erabiliz gero, hobe, baina nahikoa izan daiteke telefonoko kamera batekin.

















Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu iturburu kodea]

  • ...