Edukira joan

Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Gaixotasun arraroak Wikipedia bidez ikasgelan landuz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lantzeko laguntza eskatu
[[File:|285px]]
Lehen hezkuntza
+
Bigarren hezkuntza
+
Unibertsitatea
+
Tresna interesgarriak
+

Proposamen didaktiko honen helburua modu kolaboratiboan gaixotasun arraroen Wikipedia artikuluak sortu eta hobetzean datza.

Proposamen hau UEUko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren baitan diseinatu da, 2021 - 2022 ikasturtean.

Otsailaren 28an Gaixotasun Arraroen Eguna izan zen mundu mailan. Gaixotasun arraroak biztanleriaren zati txiki bati eragiten dioten patologiak edo nahasmenduak dira, eta, oro har, osagai genetikoa dute. Aurtengo ekimenaren leloa Share Your Colours (zure koloreak partekatu) izan da[1], eta gaixotasun arraroen inguruan dagoen estigma handiari aurre egitea du helburu, pertsona guztiek diagnostiko, tratamendu eta laguntza egokia izan dezaten.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, gaur egun 7.000 gaixotasun arraro inguru daude, eta munduko biztanleriaren %7ri eragiten diote[2]. Azken hamarkadan gaixotasun arraroei dagokien osasun-arreta nabarmen hobetu bada ere, ahulezi nabarmenak daude oraindik. Izan ere, lehen sintomak agertzen direnetik diagnostikoa lortu arte igarotako batez besteko denbora 5 urtekoa da[3]. Diagnostikoaren atzerapen honek hainbat ondorio ditu. Ohikoena laguntzarik eta tratamendurik ez jasotzea da (%40,9), baina, era berean, tratamendu desegokia jaso izana (%26,7) eta gaixotasunaren larritzea (%26,8) nabarmentzen dira[4]. Adituen ustez, gaixotasun arraroekiko egoera asko hobetuko litzateke gizarteak horren inguruko ezaguera handiagoa edukiko balu; zentzu horretan, ezjakintasuna oraindik handia da, eta gaitz gehienak ezezagunak dira gizartearen artean.

Beraz, argi dago sororitatea eman behar zaiela gaixotasun arraroei, guztiek haien berri izan dezaten eta enpatian eta ulermenean oinarritutako gizarte bat bultzatzeko. Horixe da, hain zuzen, proposamen honen xedea, Wikipediaren baliabideak eta ikaskuntza kooperatiboan oinarrituz aurrera eramango dena. Proposamen honen baitan, hasteko, irakasleak gaixotasun arraro bana esleituko die ikasle taldeei, gai zehatz horren inguruko dibulgazio-artikulu bat sortzeko. Bigarrenik, baliabide desberdinetan oinarrituz poster bat sortu beharko dute ikasleek eta QR kode bati lotu. Azkenik, talde bakoitzak egindako lana aurkeztuko die ikaskideei eta QR kode desberdinez josiko da eskola, bakoitzak gaixotasun arraro bati buruzko artikulu batetara sarbidea ahalbidetuko duelarik.

Proposatutako lana Batxilergoko 2. mailan kokatzen da. Hautatutako ikasgaia Biologia da; izan ere, batxilergoko Eusko Jaurlaritzako Curriculumean[5] “Genetika molekularra eta eboluzioa” izeneko edukia zehazten da 4. multzoaren barnean. Bertan oso interesgarriak diren hainbat puntu deskribatzen badira ere, “Informazio genetikoaren aldaketak; mutazioak. Agente mutagenoak. Mutazioak eta minbizia. Mutazioen eraginak espezieen eboluzioan eta espezie berrien agerpena.” izenekoa interesatzen zaigu. Izan ere, normalean bakarrik gaixotasun hereditario tipikoenak aztertzeko denbora dago (adibidez, daltonismoa), baina ez dira genetikarekin lotutako beste gaixotasunez hitz egiten, hereditarioak ez diren arren. Talde honen barruan gaixotasun arraro gehienak topa ditzakegu, osagai genetikoa izanik.

Nafarroako curriculumari erreparatuz, Natur eta Osasun Zientzien modalitatean, III. edukian aurki ditzakegu “Herentziaren oinarria. Alderdi kimikoak eta genetika molekularra” izeneko azpiedukiak (Nafarroako Foru Komunitatea, 2015)[6]. Horrez gain, eduki komun batzuk zehaztu behar ditugu, EAEko curriculumeko 1. multzoarekin lotzen direnak, hala nola informazioa identifikatzea eta lortzea, informazio-iturrien egokitasuna ebaluatzea, ideiak sortzea eta proiektuak planifikatzea, lanaren ebaluazioa egitea, lortutako emaitzen berri ematea eta taldean elkarlanean aritzea, besteak beste.

Proposamena era egokian garatu ahal izateko, ikasleen profilari erreparatu behar zaio. Zentzu horretan, klasean Down sindromea duen ikasle bat egongo balitz, adibidez, bere gaixotasunaren atzean osagai genetikoa tartean egonda, lanarekin eroso sentiaraztea bilatu beharko luke irakasleak. Hala, guztiz premiazkoa izango da ikasleek proiektuan zehar enpatia oinarritutako harremanak eta portaera inklusibo bat mantentzea. Horrez gain, ikasleek ikastetxeko ibilbidea amaitzerakoan lortu beharreko gaitasunetatik abiatuta antolatu behar da beren ibilbidea, hauek lehenetsiz:

  • Lankidetzan ikaskidea
  • Sortzailea
  • Erabaki hartzaile kritikoa
  • Ekintzaile gogoetatsua
  • Euskaldun konprometitua
  • Adimen emozional altukoa
  • Enpatikoa
  • Ikusmira zientifikoduna
  • Jokabide etikoduna

Amaitzeko, aipatzekoa da proposamena modalitate presentzialean aurrera eramateko diseinatua dagoela. Taldearen barruan gatazkak ebaztea eta kide guztien artean adostasunak bilatzea funtsezkoa izango da lana era egokian burutzeko, ikasleei aurrez aurre egonik errazagoa suertatuko zaiena.

3. Landuko diren konpetentzia nagusiak

[aldatu iturburu kodea]

EAEko Batxilergoko currikulumak zehazten dituen oinarrizko eta zeharkako konpetentziak kontuan izateaz gain, Nafarroako curriculumak etapa honetarako zehaztutako gaitasunak adieraziko dira:

3.1.- EAE-KO CURRICULUMA. BATXILERGOKO IRTEERA PROFIL OROKORRA

[aldatu iturburu kodea]

3.1.1-Oinarrizko zehar-konpetentziak

[aldatu iturburu kodea]
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
  • Elkarbizitzarako konpetentzia
  • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia

3.1.2.-Oinarrizko disziplina barneko konpetentziak

[aldatu iturburu kodea]
  • Hizkuntza eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

3.2.- NAFARROAKO BATXILERGOKO CURRICULUMA

[aldatu iturburu kodea]

Nafarroako batxilergoko curriculumak bere 13. artikulan aipatutako xede diren gaitasun zerrendaren artean, proposamen hau hurrengoekin lerrokatzen da:

  • Funtsezko ezagutza zientifiko eta teknologikoak eskuratzea eta aukeratutako modalitateari dagozkion oinarrizko gaitasunak menderatzea.
  • Heldutasun pertsonal, sozial eta morala sendotzea, erantzukizunez eta autonomiaz jokatu ahal izateko.

Era berean, curriculumean jasotzen diren gaitasun hauen lanketa hobesten da proposamen honekin:

  • Hizkuntza komunikazioa.
  • Matematika gaitasuna eta zientzia eta teknologiako oinarrizko gaitasunak.
  • Gaitasun digitala.
  • Ikasten ikastea.
  • Ekimena eta ekintzailetza.

4. Proiektuaren garapena

[aldatu iturburu kodea]

Atal honetan proposamena gelaratzeko azalpenak eta argibideak emango dira.

Testuingurua

[aldatu iturburu kodea]

Jada 2. atalean aipatu bezala, “Informazio genetikoaren aldaketak, mutazioak. Agente mutagenoak. Mutazioak eta minbizia. Mutazioen eraginak espezieen eboluzioan eta espezie berrien agerpena” izenburupean testuinguratzen dira proposamen honek landu nahi dituen edukiak. Gaixotasun arraroak eta horien inguruan gizarteak duen ezagutza eta konzientzia ikasketaren erdigunera ekartzea bilatuko du lanak, helburua aipatu den funtsezko ezagutza zientifikoaz gain erantzukizun moral bat garatzea ere badelako.

Denboralizazioa

[aldatu iturburu kodea]

Esku-hartzearen ezaugarriak direla-eta, bi astetan zehar eramango da aurrera, guztira proiektuari 6 ordu eskainiz. Gantt diagraman ikusten den moduan (1. irudia), zereginak horrela banatuko dira: ordu bat informazioa bilatzeko, bi ordu Wikipediako dibulgazio artikulua sortzeko, beste ordu bat talde bakoitzak bere posterra egiteko eta gainerako bi orduak aurkezpenak egiteko eta posterrak eskolan jartzeko erabiliko dira.

1. irudia. Proiektuan zehar erabiliko den denboralizazioa, Gantt diagrama batean irudikatua.

Estrategiak eta baliabideak

[aldatu iturburu kodea]

Erabiliko diren estrategia eta baliabide didaktikoei dagokienez, estrategia bezala ikaskuntza kooperatiboa nabarmenduko da nagusiki, ikasleek talde-lanean garatu beharko baitute dibulgazio-artikuluaren idazketa eta komunikazioaren fasea. Hala ere, irakasleak ikas-taldeen lana bideratuko du hala behar denetan azalpenak emanez, informazio-iturrien kontsultan sor daitezkeen galderak erantzunez, etab. Baliabideei erreparatuz, ikasleek informazioa iturri anitzetatik jaso ahalko dute (ikus-entzuneko materiala, testuliburuak, interneta, etab.). Halaber, posterrak sortzeko materiala eskura jarriko zaie eta QR-ak sortzeko QRpedia erabiliko dute.

Proposamena gelaratzeko pausuak

[aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko saioan taldeak egingo dira eta irakasleak proposamenaren nondik norakoak azalduko dizkie ikasleei. Talde bakoitzari gaixotasun arraro bat egokituko zaio eta sortu beharko duen dibulgazio-artikulua euskarazko Wikipedian txertatu beharko du. Horretarako, informazioa bilatzea izango da lehen pausua, baita artikuluari eman nahiko dioten forma eta edukien aurre-egituraketa bat planteatzea. Hurrengo bi saioetan lantaldeek dibulgazio artikulua sortuko dute Wikipedian, eskura jartzen dituen baliabideak erabiliz. Laugarren saioan, eta behin artikuluak Wikipedian ikusgai daudela, transferentzia eta komunikaizo-fasean sartuko litzateke lanketa prozesua, hasteko poster bat sortuz, gaixotasunaren inguruko gutxieneko informazio aipagarrienarekin.  Ondoren, QRpediak eskaintzen duen laguntzarekin, QR ikur bat sortuko dute taldeek, haien posterretan gehitzeko. QR honek aurretik sortu duten Wikipediako artikulurako lotura ahalbidetuko du.  Azken bi klase orduetan talde bakoitzak egindako lanaren aurkezpena egingo du ikaskideen aurrean eta amaieran ikastetxean zehar itsatsiko dituzte egindako posterrak. Hala, edonork bere mugikorrarekin  eta QR-aren bitartez ikasleek sortutako artikuluetara “salto” egiteko eta gaixotasun horren inguruan gehiago ikasteko aukera izango du (2. irudia).

2. irudia. Berrikuntza proiektuaren deskribapena eta jarraituko diren pausuak.
  • Irakasleak ikasleei proposamenaren berri ematen dienean, garrantzitsua da hasiera-hasieratik enpatiaren bidea eta gaixotasun ahuen aurrean dagoen ezagutza eta gizarte erantzukizunaren garrantzia azpimarratzen hastea, ikasleen lana ondo bideratuta gelditu dadin.
  • Irakasleak euskarazko Wikipedian oraindik orrialderik ez duten gaixotasun arraroak proposatuko ditu, horien artetik aukera dezaten landuko duten gaia. Esate baterako: Moebius-en sindromea, Prader-Willi, Binswanger-en gaixotasuna, Osteoartopatia hipertrofikoa edo Marie-ren gaixotasuna.
  • Lehen klasean zehar, irakasleak ikasleek kontsultatzen dituzten informazio-iturriak zeintzuk diren behatuko du eta ikasleen artean ikuspegi kritiko bat bultzatuko du, kontsulta-iturrien fidagarritasuna zalantzan jarriz.
  • Ikasleen Wikipedia eta QRpediaren erabilera gertutik jarraitu beharko du irakasleak, artikuluaren sortze prozesuan edo QRaren eraketan egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Adibideak erakutsiko zaizkie[7]
  • Komunikazio-fase eraginkor bat lortzeko garrantzitsua izango da posterrak ahalik eta deigarrienak izatea, proposamenaren helburuetako bat gaixotasun hauen aurrean dagoen ezagutza eta kontzientzia areagotzea baita.

5. Ebaluazioa

[aldatu iturburu kodea]

Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak

[aldatu iturburu kodea]

Aurrera eramango den ebaluazioa hezigarria izango da eta, horretarako, curriculumeko ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak kontuan hartuko dira. Konkretuki, EAEko Batxilergoko curriculumean zehaztutako puntu irizpide hauek izango dira kontuan, lorpen-adierazleak Eranskinak atalean zehazten direlarik:

4. Ea egiten dituen lan dokumentalaren eta/edo esperimentalaren emaitzekin lotutako monografiak eta txostenak, informazio zientifikoa bilatuz, hautatuz eta interpretatuz, eta hainbat iturri eta euskarri erabiliz.

Informazioa askotariko iturrietan eta zenbait formatutan kontsultatzen, bilatzen eta identifikatzen du.

• Informazioa kritikoki aukeratzen eta interpretatzen du, eta azalpen zientifikoak eta bestelakoak behar bezala bereizten ditu.

• Testu zientifiko bat oinarri hartuta, informazioa atera eta interpretatu, eta zorroztasunez eta zehaztasunez argudiatzen du, terminologia egokia erabiliz.

• Norberaren ondorioak berregiten ditu, beste iturri batetik lortutako informazioa eta ebidentzia zientifikoak abiapuntu hartuta.

• Ahozko eta idatzizko aurkezpenetan, adierazteko denetariko bitartekoak eta formatuak erabiltzen ditu, digitalak, idatziak edo ahozkoak.

• Hizkuntza zientifiko egokia eta koherentea erabiltzen du, ahoz zein idatziz, eta argi eta ordenan hitz egiten du.

• Lanak aurkezteko zenbait baliabide erabiltzen ditu: eskemak, grafikoak, kontzeptumapak, etab.

5. Ea iritzi eta erabaki arrazoituak ematen dituen Biologiaren garapenaz eta haren aplikazioez, haren mugez ohartuz, jakintza zientifikoa modu kolektiboan eraikitzen dela ohartuz, eta hark naturan eta pertsonen bizian dituen ondorioez konturatuz.

• Biologiaren ekarpenak kritikoki aztertzen ditu eta izaera zientifikoko egoera eztabaidagarrien aurrean erabaki arrazoituak hartzen ditu.

• Jarduera zientifikoaren sormena, lorpenak eta gizarte-garrantzia balioesten ditu.

• Azalpen zientifikoak eta ez direnak behar bezala bereizten ditu.

• Ezagutza zientifikoaren ahala eta mugak ezagutzen ditu.

• Zientziari eta zientzialariei buruzko ikuspegi sinplistak eta estereotipatuak baztertu egiten ditu.

• Biologiak gure gizarteetan duen zeregina eta garapen jasangarrirantz aurrera egiteko soluzioak emanez ongizatea hobetzen nola laguntzen duen argudiatzen du.

• Badaki hezkuntza zientifikoa herritarren oinarrizko kulturaren atal bat dela.

11. Ea bereizten dituen mutazio motak, gure planetaren bioaniztasunean, eboluzio-prozesuan eta pertsonen osasunean duten eragina aitortuz, horren frogak argudiatuz eta oinarri genetikoa azalduz.

• Mutazio kontzeptua deskribatzen du eta informazio genetikoaren transmisioko akatsekin duen erlazioa ezartzen du.

• Mutazioak sailkatzen ditu eta gehien agertzen diren agente mutagenoak identifikatzen ditu.

• Mutazioaren eta minbiziaren arteko erlazioa ezartzen du eta agente mutageno batzuek eragiten dituzten arriskuak zehazten ditu.

• Badaki mutazioak garrantzitsuak direla izaki bizidunen aldakortasunean eta eboluzioprozesuan.

• Maiztasun genikoan eragiten duten faktoreak bereizten ditu.

• Ikerketa pribatuan eta modelo teorikoetan maiztasun genikoak aztertzeko modeloak ulertzen eta aplikatzen ditu.

• Mutazioaren, birkonbinazioaren eta dibertsitatea handitzearen arteko erlazioa eta izaki bizidunen eboluzioan duen eragina azaltzen du.

Ebaluazio tresnak

[aldatu iturburu kodea]

Aurreko puntuen ebaluazioa integratu ahal izateko, hetero-, auto- eta koebaluazio prozesuak gauzatuko dira.

Heteroebaluazioa

[aldatu iturburu kodea]

Irakasleak proiektuan zehar ikasleen motibazioa, elkarlana eta portaerari erreparatuko dio (ebaluazio jarraitua). Hala ere, azkenengo kalifikazioan pisu gehien izango duten ekoizpenak Wikipediako artikulua, posterraren diseinua eta bere aurkezpena izango dira. Horiek ebaluatzeko, irakasleak errubrikak erabiliko ditu. 1., 2. eta 3. tauletan erabiliko diren errubrikak aurkezten dira.

1. taula. Wikipedian egindako dibulgazio-artikulua ebaluatzeko erabiliko den errubrika.

Oso egokia (4) Egokia (3) Oinarrizkoa (2) Desegokia (1)
Edukiak

(%30)

Eduki zehatzak erabili dira eta gaixotasun arraroaren berezko ezaugarriak dibulgatiboki adierazi. Eduki zehatzak erabili dira eta gaixotasun arraroaren berezko ezaugarriak gutxigorabehera dibulgatiboki adierazi. Eduki nahiko zehatzak erabili dira nahiz eta informazioa dibulgatiboki adierazi ez den. Ez dira eduki zehatzak erabili eta informazioa ez da  dibulgatiboki adierazi.
Informazioaren antolaketa eta ulermena

(%30)

Informazioa oso ondo  antolatuta dago, ordena  zehatza du eta diseinu intuitiboa jarraitzen du. Informazioa ondo

antolatuta dago eta  artikuluaren ulermena errazten du.

Informazioa nahiko ondo antolatuta dago, baina artikulua irakurtzea eta ulertzea ez da erraza. Informazioa desordenatuta

dago eta ulertzen zaila da.

Erreferentziak

(%20)

Artikuluak 10 erreferentzia esanguratsu baino gehiago ditu. Artikuluak 10 erreferentzia baino gehiago ditu, eta nahiko esanguratsuak dira. Artikuluak 10 erreferentzia baino gutxiago ditu, baina nahiko esanguratsuak dira. Artikuluak 10 erreferentzia baino gutxiago ditu eta ez dira esanguratsuak.
Ortografia eta gramatika

(%20)

Ez dago ortografia,

puntuazio edo gramatika  akatsik.

Ortografia, gramatika edo puntuazio akats bat dago. Ortografia, gramatika edo puntuazio akats bi daude. Ortografia, gramatika edo

puntuazio bi akats baino gehiago daude

2. taula. Posterra ebaluatzeko erabiliko den errubrika.

Oso egokia (4) Egokia (3) Oinarrizkoa (2) Desegokia (1)
Edukiak

(%20)

5 eduki zehatz edo

gehiago erakusten dira.  Artikuluan jarritakoa oso

ondo biltzen du.

4 edo 5 eduki zehatz  erakusten dira. Klasean

ikusitakoa ondo biltzen

du, xehetasun batzuk falta diren arren.

3 eduki zehatz erakusten

dira. Klasean landutako

kontzeptu esanguratsuenak

agertzen dira baina

informazioa falta da.

2 eduki zehatz edo gutxiago

erakusten dira. Klasean jorratutako kontzeptu

gehienak ez dira agertzen.

Hizkuntza ikonografikoa

(%20)

Erabilitako irudiak

egokiak dira helarazi

nahi den mezurako, eta

neurri egokiak dituzte

Irudiak nahiko ondo

egokitzen dira helarazi

nahi den mezura, eta

neurri egokiak dituzte

Irudiak ez dira oso ondo

egokitzen helarazi nahi den

mezura, eta neurriz

kanpokoak dira.

Irudiek ez dituzte neurri

egokiak, ez dira oso argiak

eta ez dute mezuaren

euskarri gisa balio.

Formatua eta diseinua

(%20)

Formatua oso

erakargarria da, neurriak

egokiak dira eta diseinua

oso landua dago.

Euskarria oso egokia da.

Formatua egokia da

adierazitako

dimentsioetarako,

diseinua landua eta

deigarria da. Euskarria

egokia da

Formatua ez da egokia

adierazitako

dimentsioetarako, baina

deigarria da. Euskarria

nahiko egokia da.

Formatua ez da eskatutako

neurrietara egokitzen, ez du

diseinu landurik eta ez da

bisualki erakargarria.

Euskarria ez da egokia.

Informazioaren antolaketa

(%20)

Informazioa oso ondo

antolatuta dago, ordena

zehatza du eta diseinu

intuitiboa jarraitzen du.

Informazioa ondo

antolatuta dago eta

kartelaren ulermena

errazten du.

Informazioa nahiko ondo

antolatuta dago, baina

kartela irakurtzea eta

ulertzea ez da erraza.

Informazioa desordenatuta

dago eta ulertzen zaila da.

Sormena

(%10)

Kartelak sormen maila

bikaina islatzen du eta

oso originala da.

Kartelak sormen handia

islatzen du eta originala

da.

Kartelak nolabaiteko

sormena islatzen du eta

nahiko originala da

Kartelak sormen gutxi

islatzen du eta ez da batere

originala.

Ortografia eta gramatika

(%10)

Ez dago ortografia,

puntuazio edo gramatika  akatsik.

Ortografia, gramatika edo puntuazio akats bat dago. Ortografia, gramatika edo puntuazio akats bi daude. Ortografia, gramatika edo

puntuazio bi akats baino gehiago daude

3. eranskina. Aurkezpena ebaluatzeko erabiliko den errubrika.

Oso egokia (4) Egokia (3) Oinarrizkoa (2) Desegokia (1)
Gaia menderatzea

(%20)

Azalpenaren gaia sakonki ezagutzen du. Azalpenaren gaia ezagutzen du. Gutxi daki aurkezoenaren gaiari buruz. Gaiarekiko ezjakintasun nabarmena erakusten du.
Laguntza-baliabideak

(%20)

Posterra eta Wikipediako artikulua euskarritzat oso ondo erabiltzen ditu. Posterra eta Wikipediako artikulua euskarritzat ondo erabiltzen ditu. Posterra eta Wikipediako artikulua euskarritzat nahiko ondo erabiltzen ditu. Ez ditu posterra edo artikulua erabiltzen.
Entzuleekiko interakzioa

(%20)

Kontaktu bisuala ezartzen du entzuleekin. Zuzen erantzuten die galdera guztiei. Kontaktu bisuala ezartzen du eta galdera gehienei ondo erantzuten die. Kontaktu bisual gutxi mantentzen du. Galderei partzialki erantzuten die. Oso kontaktu bisual gutxi ezartzen du eta galdera gehienei gaizki erantzuten die.
Ahotsa eta bolumena

(%20)

Argi eta garbi entzuten zaio, eta bokalizazio eta intonazio egokiak erabiltzen ditu. Momentu batzuetan izan ezik, argi eta garbi entzuten zaio. Bokalizazio eta intonazio egokiak erabiltzen ditu. Hitz egiten ahalegintzen da, baina ez denek argi eta garbi entzuteko adina. Arazo gehiegi ditu bolumen egokiarekin hitz egiteko. Batzuetan garrasi edo marmar egiten du.
Denboralizazioa

(%20)

Denbora behar bezala erabiltzen du eta gaiaren alderdi guztiak hartzen ditu. Denboraren erabilera egokia egiten du, baina gaiaren alderdi batzuk presaz lantzen dira. Arazo batzuk ditu denboraren erabileran. Erakusketa laster amaitzen du edo ez du amaitzen. Arazo gehiegi ditu denboraren erabilerarekin. Gehiegi luzatzen da edo ez da  gaiaren alderdi guztietara iristen.

Autoebaluazioa

[aldatu iturburu kodea]

Ikasleek haien burua ebaluatuko dute auto-ebaluazioaren bitartez. Prozesuan zehar eskuratu dituzten jakintzak, edukitako jarrera, talde-lana eta sortutako produktuen kalitatea (Wikipediako artikulua eta prestatutako aurkezpena) ebaluatuko dituzte. Konkretuki, Google Formsen galdetegi bat erantzunez gauzatuko da autoebaluazioa, eta azkenengo egunean eramango da aurrera. Irakasleak informazio hau erabiliko du jarraitutako metodologia egokia izan den ala ez egiaztatzeko, baita hurrengo ikasturtean aplikatu ahal izateko egin beharreko aldaketen berri izateko ere.

Koebaluazioa

[aldatu iturburu kodea]

Ikasleek gainerako ikaskideek egindako lana ebaluatuko dute. Horretarako, talde bakoitzak egindako aurkezpena izango dute kontuan eta, gauzatu ahala, apunteak hartuz joango dira eta kalifikazioa jarri (0-10). Aurkezpenak amaitu eta gero, irakasleak koebaluazioak jaso eta kontuan izango ditu azkenengo kalifikazioak jartzeko.

Erreferentziak

[aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) [https://www.medindia.net/news/healthwatch/world-rare-disease-day-2022-sharing-your-colours-205866-1.htm «World Rare Disease Day 2022 � �Sharing Your Colours!�»] Medindia 2022-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. «Translational research in rare diseases with vascular involvement: from the lab to the patients | Centro de Investigaciones Biológicas Margarita Salas - CIB Margarita Salas» cib.csic.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  3. (Gaztelaniaz) EP. (2018-03-17). «Enfermedades raras: hasta 5 años en obtener un diagnóstico» Diario de Mallorca (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  4. «Enfermedades raras en cifras | FEDER» www.enfermedades-raras.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  5. Batxilergoko curriculuma (127/2016eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). .
  6. «Iragarkia - BON» bon.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  7. (Ingelesez) «QR codes and ebooks poster - Cambridge University Library» studylib.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).