Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Lorategi botanikoa
Lorategi botanikoa gaitasun asko lantzen dituen proposamena da. Wikimedia horretarako tresna eraginkorra izan daiteke.
Erronka
[aldatu iturburu kodea]- Gure lorategi botanikoan egiten dugun lana, auzoan, munduan, unibertsoan edo, are gehiago, Bilbon ezagutaraztea.
- Gure konpetentzia batzuk garatzea. Ikastea.
- Euskarazko Wikipedian eta Txikipedian ekarpen onak egitea, eta bide batez, Txikipedian editatze 2020 lehiaketa irabaztea.
Baliabideak
[aldatu iturburu kodea]- Argazki kamerak (besterik ezean, telefonoetakoak),
- Euskarazko Wikipedia,
- Wikimedia Commons,
- Gure ikastetxeko lorategi botanikoa.
Eredu onak
[aldatu iturburu kodea]- Uliako Lorebaratzak Wikiproiektua.
- Jakintza Ikastola:Betigarden.com
- Lauaxeta Ikastola - Laia proiektua.
- Unamuno BHI: "Institutuko lorategia hobetzen" Biologia + Teknologia alorretakoak, batera, sortutako proiektua. Proiektua zahatzago azalduta, EIMA katalogoan
Landuko diren konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zehar-konpetentzia guztiak landuko dira:
- hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia;
- ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
- elkarbizitzarako konpetentzia,
- ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
- izaten ikasteko konpetentzia.
Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, batez ere:
- hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia, (gutun formala, argudio-testua, ikastetxetik kanpoko laguntzaileak lortzeko, azalpen testua (Wikipedia, Txikipedia artikuluetan), jarraibideak, ahozko elkarrizketak, argazki oinak...)
- matematikarako konpetentzia, (logika-matematikoa erabili beharko dagoen denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko)
- teknologiarako konpetentzia, (Wikipedia eta Txikipedia, testu, irudi edo bideoekin hornitzeko hainbat baliabide teknologikoren erabilpen egokia eskatuko du. Audioak ere graba daitezke, proiektu honi jarraiki... Mediawikin editatu beharko QR kodeak sortuko...)
- gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (ikasleak talde txikietan antolatuko dira, erabakiak hartu beharko dituzte, adostasunetara ailegatu beharko dute, eduki libreak sortuko dituzte...)
- zientzietarako konpetentzia, botanika, zoologia, kimika... alor hauetako kontu batzuk landu beharko
- arterako konpetentzia, (argazkiak eta bideoak grabatzeko lan horietan, proiektua mundura zabaltzeko ahaleginetan...
- motrizitaterako konpetentzia. (Lorategi botaniko bat zaintzerakoan, eta lorategitik ordenagailuetara joaterakoan, gorputza mugitu beharko ;-)
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Proiektu hau garatzeko garaian lotu daiteke BioBlitz izeneko ariketa orokorragoarekin. Material ugari duzu hor eskuragarri.
Azken ekoizpenak
[aldatu iturburu kodea]- Lorategi botanikoari loturiko Wikipediako artikulu batzuk hobetuko dira, edo artikulu berriren bat, euskarazko wikipedian gehituko da.
- Lorategi botanikoari loturiko Txikipediako artikulu batzuk hobetuko dira, edo artikulu berriren bat, euskarazko Txikipedian gehituko da. (Eta bide batez, Txikipedia editatzen 2020ko lehiaketa irabaziko).
- Argazki batzuk (+ argazki oinak 3 hizkuntzatan) Wikimedia Commonsen kargatuko dira.
- Wikiliburu bat (pdf formatuan, paperean, edo bietan) argitaratuko da.
- Audio bat ekoiztuko dugu, formatu irekian, ogg formatuan, esate baterako, eta Wikimedia Commonsera kargatuko dugu eta euskarazko Wikipedian edo Txikipedian txertatuko dugu. (Eredu bat: Txikipedia:Koronabirus.)
- Bideo bat ekoiztuko dugu, formatu irekian, WebM formatuan, esate baterako, eta Wikimedia Commonsera kargatuko dugu eta euskarazko Wikipedian edo Txikipedian txertatuko dugu. (Eredu bat: Txikipedia:Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala artikuluaren erdiko aldean.)
Azken ekoizpenen ereduak
[aldatu iturburu kodea]"Lorategi botaniko" proiektu bati lotutako azken ekoizpenak leku publikoan kokatuz gero proiektua erakargarriago izango da ikasleentzat. Euskarazko Wikipedia baino gune publikoagorik nekez topa daiteke euskal blogosferan.
Baina azken ekoizpenak ez dira zertan euskarazko Wikipedian argitaratu. Ekoizpenak mota askotakoak izan daitezke: eskola aldizkari bat (formatu digitalean argitaratua edo paperean), argazkien (+ argazki-oinen) erakusketa bat, bideo sorta bat, eskola irratiko irratsaio sorta bat (podcast), bideo-dokumental bat lorategi botanikoan egindako, ikasitako kontuekin, blog bat (non hainbat motatako testuak, irudiak, audioak, bideoak, aurkezpen digitalak argitara eman daitezkeen)...
Ikasleei, beren adina eta testuinguruaren arabera, hainbat mailatako azken ekoizpenak eska dakieke: xinpleenetatik konplexuagoetaraino. Sinpleenetatik hasita, esaterako, esku-telefonoarekin di-da egindako audio-grabazioak edo argazkiak; koadernoetan itsatsitako irudiak, —zuhaitz-orriak, arbolen argazkiak— + iruzkinak; pasabideetan kartulinazko horma-irudiak; beste ikasgeletan aurkezteko moduko diapositiba sortak... Maila aurreratuago eskatzen duten ekoizpenetan, esaterako, ondo editatutako audio eta bideoak, blogak non audio-podcast, bideo-dokumentalak, eta proiektuari lotu dakizkiokeen hainbat testu mota txerta daitezkeen...
Eskuinean Wikipediatik modu xinplean atera daitekeen liburu baten eredua. Paperean inprima daiteke, prezio onean, edo, bide beretik, PDF formatuan, doan.