Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
Landuko diren konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]Oinarrizko zehar-konpetentziak eta hainbat diziplinatako oinarrizko konpetentzia asko lan daitezke ariketa honekin, bereziki arterako konpetentziari lotutakoak. Ikasleen ikasketa kooperatiboa sustatuz gero, ondorengo oinarrizko zehar-konpetentziak lantzeko aukera:
- hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia,
- ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia,
- elkarbizitzarako konpetentzia,
- ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia,
- izaten ikasteko konpetentzia.
Baita diziplina baitako konpetentzia batzuk ere, hauek batez ere:
- gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia, (batez ere ikasleak talde txikietan antolatuta lan eginez gero),
- arterako konpetentzia,
- teknologiarako konpetentzia,
Eta irudiekin hornitzeko hautatzen diren artikuluetan erabiltzen diren hainbat jakintza arlori loturiko edozein diziplina baitako konpetentzia.
Lanean hasi baino lehen
[aldatu iturburu kodea]- Zer dakizu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala dokumentuari buruz?
- Zergatik ospatzen da urtero abenduaren 10ean Giza Eskubide Unibertsalen eguna?
- Badago zer ospatu? Nola proposatuko zenuke ospatzea?
- Irakurri Txikipedian [[1]] artikulua.
- Irakurri euskarazko Wikipedian Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala artikulua. Konparatu beste hizkuntza pare bateko artikulu paraleloekin.
- Irakurri Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala, euskaraz, Nazio Batuen webgune ofizialean.
- Irakurri Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bilakaerari buruzko erreportajea, Argia aldizkarian.
Proiektuaren garapena
[aldatu iturburu kodea]Ikasleak talde elkarreragileetan antolatuko ditugu. Talde txikiak, bizpahiru ikasle talde bakoitzeko. Talde bakoitzari Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko artikulu pare bat-edo egokituko zaio. Haien lana izango da:
- Egokitutako artikulua errazago idaztea, artikuluak zentzua galdu gabe, esanahia aldatu gabe. Umeek ulertzeko moduko idazkera bilatu beharko dute, zentzua aldatu gabe.
- Artikuluari lotzeko moduko irudia ekoiztea eta Wikimedia Commonsera behar bezala kargatzea.
Azken ekoizpena
[aldatu iturburu kodea]Wikipediak irudiak behar ditu, marrazkiak, binetak, komikiak eta abar. Horiek Wikimedia Commonsera kargatzen dira eta hortik zuzenean Wikipediako artikuluetan txertatzen dira.
- Ikasle hori: eskatzen zaizu Wikipedia edo Txikipediara kargatzeko moduko irudi bat ekoiztea, gero Wikimedia Commonsera kargatzeko. Txikipedia eta Wikipediako artikuluak apaintzeko. Irudi batek mila hitz beste balio omen du.
- Ikasle talde bakoitzari, eskatuko zaio irudi bat ekoiztea artikulu bakoitzari lotzeko moduko marrazki bat, komiki bat, bineta bat. Besterik ezean, artikulu jakin batekin lotzeko moduko argazki bat ere balio dezake.
- Ekoiztutako irudiari buruzko testu labur bat idaztea, irudiaren azalpen gisa, Wikimedia Commonsen ohiko egiturari jarraiki.
Eta ahozkotasuna lantzen badugu?
[aldatu iturburu kodea]Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren audiorik ez dugu euskaraz. Agian une egokia da guztion artean grabatzeko, ezta? Ahozkotasuna lantzeko ideiak eta tutoriala hemen dituzue.
Wikimedia Commonsen irudiak kargatzeko tutoriala
[aldatu iturburu kodea]-
Nola kargatu irudiak Wikimedia Commonsera