Jump to content

Nabigazio menua

«Uzbekistan»: berrikuspenen arteko aldeak

t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-pertsiar +persiar & -Pertsiar +Persiar))
 
== Politika ==
[[Fitxategi:Islam karimov cropped.jpg|thumb|150px|[[Islam Karimov]] presidentea.]]
 
1992ko abenduaren 8ko [[konstituzio]]ak erregimen [[presidente|presidentziala]] ezarri zuen berriki eratutako estatuan, [[legebiltzar]] batekin, 2004an biko bihurtua (Oliy Majlis eta senatua). Presidenteak indar handia du eta zazpi urterako hautatzen da, [[sufragio unibertsal]] zuzenean. Presidenteak gobernua izendatzen du, legebiltzarraren onespena izan behar duena.
 
Uzbekistango alderdi politiko nagusiak hauek dira: Alderdi demokrata popularra (CDP), Fidokorlar alderdi nazional demokrata (F), Nazioaren aurrerabidearen alderdia (VT) (nota: F eta VT batu egin dira), Adolat (Justizia) (A), Pizkunde demokrata nazionalaren alderdia (MTP), Alderdi nazional-demokrata. Hala ere, ia ez dago aniztasun politikorik, alderdi guztiek [[Islam Karimov|Karimov]] presidentea zuzenean eta baldintzarik gabe babesten baitute.
 
Uzbekistan errepublika hainbat nazioarteko erakunderen kide da: [[Nazio Batuak]], [[Unesco]], [[Europako Segurtasun eta Kooperazio Erakundea|ESKE]], [[Osasunerako Mundu Erakundea|OME]], [[Turismorako Mundu Erakundea|TME]] eta abar. 1991eko abenduaren 21ean, Uzbekistan [[Estatu Burujabeen Erkidegoa|Estatu Burujabeen Erkidegoko]] kide bihurtu zen ([[Almaty]]ko ituna), antzinako 15 [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|sobietar errepubliketatik]] 12 batzen dituena.
 
== Jaiegunak ==