Urbasa-Andia natura parkea: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb) |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi:UrbasaBasoa.jpg|thumb |
[[Fitxategi:UrbasaBasoa.jpg|thumb|300px|[[Baso]] bat, [[Urbasa]]n.]] |
||
'''Urbasa-Andia natura parkea''' [[Sakana]] hegoaldean eta [[Lizarrako merindadea|Lizarrako merindadeko]] iparraldean kokatutako [[Euskal Herriko natura parkeak|natura parkea]] da. |
'''Urbasa-Andia natura parkea''' [[Sakana]] hegoaldean eta [[Lizarrako merindadea|Lizarrako merindadeko]] iparraldean kokatutako [[Euskal Herriko natura parkeak|natura parkea]] da. |
||
01:51, 10 ekaina 2017ko berrikusketa
Urbasa-Andia natura parkea Sakana hegoaldean eta Lizarrako merindadeko iparraldean kokatutako natura parkea da.
Guztira 21.408 hektareako azalera du, gehienez pagadiz eta mendiko larrez osatuta. 42º 35’ eta 42º 52’ ipar latitude eta 835 eta 1.492 metroko altuera artean dago, gailurra Beriain mendia izanik[1]. Mota askotako landaretza du. Mendilerro biak partzuergoak dira, jabea Nafarroako Foru Erkidegoa izanik.
Nafarroako Gobernuak 1997ko otsailaren 27an izendatu zuen natura parke[2][3].
Geografia
Natura parkea lau zatitan banatuta dago[1]:
- Urbasa: 11.399 ha.
- Andia: 4.700 ha.
- Limitazioak: 5.190 ha.
- Urederraren iturburuko natur erreserba: 119 ha.
Osatutako eremuak muga hauek ditu[3]:
- Iparraldeko muga: Urbasako eta Andiako mendien muga Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Ergoiena, Uharte Arakil, Irañeta eta Arakilgo udal mugapeekin.
- Ekialdeko muga: Andiako mendiaren muga Ollaran eta Goñibarko udal dermioekin.
- Hegoaldeko muga, ekialdetik mendebaldera: Urbasako eta Andiako mendien muga Gesalatz, Lezaun eta Abartzuzako udal dermioekin, non Urbasako mendiaren muga utzi eta Ameskoako Limitacionesen hegoaldeko mugari jarraitzen baitio, Ameskoabarren, Eulate, Aranaratxe eta Larraonako dermioekin muga eginez, Araba eta Nafarroa arteko muga administratiboraino.
-
Urbasa
-
Urbasa
Klima
Urteko batez besteko prezipitazioa 1.400 mm eta tenperatura 10 °C[4].
Fauna babestua
- Idoietako fauna, tartean gailurretako uhandrea (Triturus alpestris).
- Ugatzak (Gypaetus barbatus).
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat Espainiako lege batetik hartu da. Testua jabari publikoa da eta ez du copyrightik, Espainiako jabetza intelektualaren legeko 13. artikuluaren arabera (ikus Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22koa).
- ↑ a b Nafarroako Gobernua, ed. Parque Natural Urbasa-Andía. .
- ↑ 340/2001 Foru Dekretua, abenduaren 4koa, Urbasa eta Andia Mendiak erabili eta kudeatzeko Plan Zuzentzailea onesten duena
- ↑ a b 3/1997 Foru Legea, otsailaren 27koa, Urbasa eta Andiako Parke Naturalari buruzkoa
- ↑ Nafarroako Gobernua, ed. (PDF) Documento con datos del Parque Natural de Urbasa-Andía. (Noiz kontsultatua: 2009-10-19).