Armagh: berrikuspenen arteko aldeak
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
== Ondasun nabarmenak == |
== Ondasun nabarmenak == |
||
* '''[[San Patrizio katedral protestantea (Armagh)|San Patrizio katedral protestantea]], Irlandako elizarena:''' k.o. 445ean eraiki zen baina historian zehar 17 aldiz izan da suntsitua. Gaur egun dakusagun katedrala 1834 eta 1840 artean berreraikitakoa da. |
* '''[[San Patrizio katedral protestantea (Armagh)|San Patrizio katedral protestantea]], Irlandako elizarena:''' k.o. 445ean eraiki zen baina historian zehar 17 aldiz izan da suntsitua. Gaur egun dakusagun katedrala 1834 eta 1840 artean berreraikitakoa da. |
||
* '''[[San Patrizio katedral katolikoa (Armagh) |
* '''[[San Patrizio katedral katolikoa (Armagh)|San Patrizio katedral katolikoa]]:''' 1840 eta 1904 artean eraikia neogotiko estiloan. |
||
* '''Armagheko Obserbatorioa''' (1790) eta '''Planetarioa''' (1968) |
* '''Armagheko Obserbatorioa''' (1790) eta '''Planetarioa''' (1968) |
||
* '''Liburutegi Publikoa''', 1771ean eraikia. |
* '''Liburutegi Publikoa''', 1771ean eraikia. |
23:13, 13 urria 2017ko berrikusketa
Armagh Ard Mhacha Airmagh | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Erresuma Batua |
Lurraldea | Ipar Irlanda |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Armagh konderria |
Postakodea | BT60, BT61 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°20′58″N 6°39′16″W / 54.34944°N 6.65444°W |
Demografia | |
Biztanleria | 14.749 (2011) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Armagh (gaeleraz Ard Mhacha, "Machako mendilepoa") Ipar Irlandako hiria da eta bertako bost hiri zaharrenetakoen artean dago, Ulsterko eskualdean, Armagheko konderrian. Ipar Irlandako erlijio hiriburua da, artzapezpikutegi katolikoa eta protestantea ditu.
Historia
Armagh IV. mendean sortu zuten. San Patriziok han antolatutako apezpikutegiari esker (445), Irlandako erlijio hiriburua (monasterio eskola famatua) eta politikoa bihurtu zen. Monasterio honetan zegoen Armagheko liburua gaur egun Dublingo Trinity Collegen gordeta dago.
IX. mendean eskandinaviarrek konkistatu zuten. Diotenez Irlandako uharteko errege mitikoa izan zen Brian Boru San Patrizio katedralean hilobiraturik dago, honek erakusten du X mendearen inguruan Armaghek zuen garrantzia. 1189an John de Courcy zaldun normandiarrak Ulsterreko konkistaren bidean Armagh harpilatu zuen.
XVII mendetik aurrera Armagh "santuen eta ikasleen hiria" ezizenaz ezagutu zen, izan ere Erret Eskola sortu baitzen 1608an eta Armagheko Obserbatorioa 1790an.
Ondasun nabarmenak
- San Patrizio katedral protestantea, Irlandako elizarena: k.o. 445ean eraiki zen baina historian zehar 17 aldiz izan da suntsitua. Gaur egun dakusagun katedrala 1834 eta 1840 artean berreraikitakoa da.
- San Patrizio katedral katolikoa: 1840 eta 1904 artean eraikia neogotiko estiloan.
- Armagheko Obserbatorioa (1790) eta Planetarioa (1968)
- Liburutegi Publikoa, 1771ean eraikia.
Herritar ezagunak
- Ian Paisley (1926-2014), politikari loialista.
Iruditegia
-
San Patrizio katedral protestantea, Irlandako elizarena
-
San Patrizio katedral katolikoa
-
Armagheko Planetarioa
-
Armagheko Liburutegi Publikoa
Hiri senidetuak
Armagh ondorengo hiriarekin senidetuta dago:
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armagh |