Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
6. lerroa: | 6. lerroa: | ||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
||
'''Galileo Galilei''' ([[Pisa]], [[Florentziako Dukerria]], [[1564]]ko [[otsailaren 15]]a - [[Arcetri]], [[Toskanako Dukerri Handia]], [[1642]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[italiar]] [[matematika]]ri, [[fisikarien zerrenda|fisikari]] eta [[astronomo ospetsuak|astronomo]]a izan zen. [[ |
'''Galileo Galilei''' ([[Pisa]], [[Florentziako Dukerria]], [[1564]]ko [[otsailaren 15]]a - [[Arcetri]], [[Toskanako Dukerri Handia]], [[1642]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[italiar]] [[matematika]]ri, [[fisikarien zerrenda|fisikari]] eta [[astronomo ospetsuak|astronomo]]a izan zen. [[Dinamika]]ren eta [[astronomia]] modernoaren aitatzat hartzen da.<ref>{{erreferentzia|izena= Charles Joseph |abizena= Singer |url=https://books.google.es/books?id=mPIgAAAAMAAJ&pgis=1&redir_esc=y |izenburua=A Short History of Science to the Nineteenth Century |argitaletxea= Clarendon Press, 1941 | sartze-data=2014-4-22}}</ref> |
||
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|200px|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]] |
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|200px|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]] |
||
26. lerroa: | 26. lerroa: | ||
Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, [[Ilargi]]a, [[Jupiter]], [[Artizarra]], [[Saturno]] eta [[Eguzkia]] behatu zituen. [[1610]]ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, [[Eguzki-orban]]ak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, [[Esne Bidea]] milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak ''Siderus Nuncis'' (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.<ref name="elhuyar"></ref> |
Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, [[Ilargi]]a, [[Jupiter]], [[Artizarra]], [[Saturno]] eta [[Eguzkia]] behatu zituen. [[1610]]ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, [[Eguzki-orban]]ak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, [[Esne Bidea]] milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak ''Siderus Nuncis'' (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.<ref name="elhuyar"></ref> |
||
1610ean jaioterrira itzuli, eta [[Toskanako Dukerri Handia|Toskanako duke handiaren]] gorteko matematikari eta filosofoa izan zen bere heriotza arte. |
|||
⚫ | |||
⚫ | |||
⚫ | |||
[[1616]]an, Inkisizioak debekatu zion [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]a irakastea. Bere lana teoria baino ez zela esan arren, lanak kaleratzean elizaren protokoloa jarraitu arren eta Maffeo Barberinirekiko (gero Urbano VIII. aita santua izan zena) laguntasun handia izan arren, teoriak arbuiarazi zizkioten eta bizi osorako etxean izan zuten atxilo ([[1633]]-[[1642]]). |
|||
⚫ | Oso gizon elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"></ref> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten. |
||
Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]aren alde azaldu zen. Baina [[1616]]an Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,<ref name="elhuyar2"></ref> eta [[1532]]an plazaratu zituen ''Elkarrizketak'' liburuan. Bere etsaiek [[Urbano VII.a]] aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.<ref name="elhuyar"></ref> |
|||
Inkisizioak Galileok epaia atzeratzeko (makal baitzebilen) egindako saiakerak gaitzetsi zituen. Urbano VII.a buru izan zuen bilera batean Inkisizioak Galileo [[Erroma]]ra joan behar zela edo atxilotu eta kateaturik bertaratu behar izango zutela erabaki zuen. |
|||
[[1633]]. urtean Inkisizioak itaundu zuen eta nahiz eta ziega batean sartu ez, Inkisizioaren bulegoan izan zuten 22 egunez. |
|||
[[1633]]ko [[ekainaren 22]]an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura ezarriko ziotela mehatxatu zuten eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez ([[Giordano Bruno]] erre baitzuten [[1600]]. urtean, naturaren teoria naturalistikoa bultzatu izanagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. |
[[1633]]ko [[ekainaren 22]]an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura ezarriko ziotela mehatxatu zuten eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez ([[Giordano Bruno]] erre baitzuten [[1600]]. urtean, naturaren teoria naturalistikoa bultzatu izanagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. |
||
Galileo espetxera kondenatu zuten, baina adina zela kausa, bere etxean eduki zuten atxilo, [[Arcetri]] |
Galileo espetxera kondenatu zuten, baina adina zela kausa, bere etxean eduki zuten atxilo, [[Arcetri]]ko eta [[Florentzia]]ko bere bi etxeetan. Hernia zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; hala ere, Erromatik ukatu egin zioten eta, berriro eskatuz gero, kartzelaratuko zutela jakinarazi. Atxilo zegoelarik, gizarte harremanak uztera behartu zuten: ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsurapean. [[1638]]an itsu geratu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. ''Dialogo'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum]]'' zerrendan sartu zuten, hots, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrendan, [[1822]]. urte arte indarrean izan zena. |
||
359 urte geroago, [[1992]]. urtean [[Joan Paulo II.a]] aita santua desenkusatu zen eta liburuari debekua kendu zion. |
359 urte geroago, [[1992]]. urtean [[Joan Paulo II.a]] aita santua desenkusatu zen eta liburuari debekua kendu zion. |
17:44, 23 otsaila 2018ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da xirkan lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
- Artikulu hau fisikari eta astronomo italarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galileo (argipena)».
Galileo Galilei (Pisa, Florentziako Dukerria, 1564ko otsailaren 15a - Arcetri, Toskanako Dukerri Handia, 1642ko urtarrilaren 8a) italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Dinamikaren eta astronomia modernoaren aitatzat hartzen da.[1]
Bizitza
Lehen urteak
Galileo zazpi anai-arrebako familia batean jaio zen Pisan; aita, Vincenzo Galilei, musikagilea zen. Pisako Unibertsitatera hamazazpi urterekin iritsi zen, eta han medikuntza, matematika eta fisika ikasi zituen. Unibertsitate hartako ikasle zela, katedraleko lanpara bati begira geratu zen, lanpararen mugimendu erregularrari zehatz esanda. Etxera itzuli eta berunezko bolatxoekin eta luzera desberdineko hariekin esperimentuak egiten hasi omen zen. Bolatxoen pisua edozein izanda ere, joan-etorria egiteko bolatxoek denbora berdina behar zutela konturatu zen; denbora hariaren luzerak baino ez zuen aldatzen. Diotenez, horrela hasi zen penduluaren historia.[2]
Txikitatik ikasteko gaitasun handia erakutsi bazuen ere, ikasle bihurriaren fama izan zuen. Besteak beste, Pisako Unibertsitatean zegoela arropa akademikoak janzteari uko egin zion, lana egokiro egiteko traba egiten ziola argudiatuz. Ukapen hori larrutik ordaindu zuen, unibertsitatetik bota egin baitzuten. Hala ere, Florentzian matematika ikasten jarraitu, irakaskuntza pribatuan hasi eta bere lehenbiziko lanak argitaratu zituen. 1589an, Guidobaldo del Montek lagundurik, lortu zuen nahikoa kostata Pisako Unibertsitatean Matematikako katedra.[2]
Lorpen zientifikoak
25 urte zituela izendatu zuten Pisako Unibertsitateko matematikako irakasle. Matematika eta esperientzien bidez, garai hartan Aristotelesen teorian oinarrituta zegoen eskolastika zientzia ofiziala ikuspuntu kritikotik aztertu zuen. Horretan, maisu handitzat zeukan Arkimedesen eragina nabarmena eta garrantzitsua izan zen.[2]
Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak azelerazioari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen marruskadura eta inertziari buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko 1590ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren dinamika eta mekanika zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak Elkarrizketak (italieraz: Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano) liburuan argitaratu zituen 1632an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, Isaac Newtonek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.[2]
1591ean Galileoren aita hil zen, seme-alaba ugari utzirik, eta Galileoren dirua ezinbestekoa zen familiaren beharrak estaltzeko. Horrezaz gainera, etsai asko zituen Pisan, Aristotelesen kontrako erasoak zirela-eta. 1592an, beste kontratu bat erdietsi zuen Paduako Unibertsitatean eta hemazortzi urte iragan zituen bertan, soldata hobearekin eta giro erosoagoan.[3]
Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia astronomiarekiko. XVII. mendearen hasieran, herbeheretar batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen teleskopioa egin zuen, baita 1609an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.[2]
Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, Ilargia, Jupiter, Artizarra, Saturno eta Eguzkia behatu zituen. 1610ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, Eguzki-orbanak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, Esne Bidea milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak Siderus Nuncis (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.[2]
1610ean jaioterrira itzuli, eta Toskanako duke handiaren gorteko matematikari eta filosofoa izan zen bere heriotza arte.
Elizarekiko eztabaida
Oso gizon elizkoia bazen ere, Inkisizioak Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori panteismotzat har zitekeen.[3] Bestalde, filosofo eskolastikoek Aristoteles eta Ptolomeoren teoria geozentrikoa defendatzen zuten, alegia Lurra unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria Bibliaren aurkakotzat hartzen zuten.
Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo Kopernikoren teoria heliozentrikoaren alde azaldu zen. Baina 1616an Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,[3] eta 1532an plazaratu zituen Elkarrizketak liburuan. Bere etsaiek Urbano VII.a aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.[2]
1633ko ekainaren 22an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura ezarriko ziotela mehatxatu zuten eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez (Giordano Bruno erre baitzuten 1600. urtean, naturaren teoria naturalistikoa bultzatu izanagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen.
Galileo espetxera kondenatu zuten, baina adina zela kausa, bere etxean eduki zuten atxilo, Arcetriko eta Florentziako bere bi etxeetan. Hernia zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; hala ere, Erromatik ukatu egin zioten eta, berriro eskatuz gero, kartzelaratuko zutela jakinarazi. Atxilo zegoelarik, gizarte harremanak uztera behartu zuten: ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsurapean. 1638an itsu geratu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. Dialogo liburua Index Librorum Prohibitorum zerrendan sartu zuten, hots, Erromatar Eliza Katolikoak debekatutako liburuen zerrendan, 1822. urte arte indarrean izan zena.
359 urte geroago, 1992. urtean Joan Paulo II.a aita santua desenkusatu zen eta liburuari debekua kendu zion.
Lanak
- La bilancetta, 1586 (hil ondoan argitaratua)
- De motu, 1590
- Le operazioni del compasso geometrico et militare, 1606
- Le meccaniche, 1600
- Sidereus nuncius, 1610, Ibon Plazaolak euskaratua[4]
- Lettera a Madama Cristina di Lorena granduchessa di Toscana, 1615 (1636an argitaratua)
- Discorso del flusso e reflusso del mare, 1616
- Discorso delle comete, 1619
- Il saggiatore, 1623
- Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano, 1632
- Discorsi e dimostrazioni matematiche, intorno a due nuove scienze attenenti alla meccanica & i movimenti locali, 1638
Erreferentziak
- ↑ Singer, Charles Joseph. A Short History of Science to the Nineteenth Century. Clarendon Press, 1941 (Noiz kontsultatua: 2014-4-22).
- ↑ a b c d e f g Mendiburu, Joana. Galileo Galilei, XVII. mendeko jakintsua. elhuyar zientzia eta teknologia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-22).
- ↑ a b c Bandres Unanue, Luis. Mugarri bat: Galileo Galilei. zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-2-23).
- ↑ Roa Zubia, Guillermo, Sidereus nuncius, izarretako albistaria, Elhuyar aldizkaria, 2010-04-01.
Kanpo loturak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Galileo Galilei |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galileo Galilei |
- Bandres Unanue, Luis, Mugarri bat: Galileo Galilei, zientzia.eus