ETE Liga
ETE Liga | |
---|---|
Sorrera | 2018 |
Antolatzailea | Emakumezkoen Traineruen Elkartea |
Garaipen gehien | Tolosaldea (2) |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Astillero |
Webgunea | webgune ofiziala |
ETE Liga Emakumezkoen Traineruen Elkarteak sortutako arraun liga da. Bigarren mailako Liga da, Emakumezkoen Traineru Ligaren ondoren, eta Euskal Herriko eta Kantabriako traineruek hartzen dute parte. Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligaren oinordekoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoen traineruak sortu zirenean selekzioek hartu zuten parte estropadetan. Gipuzkoan arraunlari ugari izanik taldeen traineruak osatu ziren, kasu batzuetan bi kluben arteko elkarketaz, Getaria-Tolosa esate baterako. Horregatik kluben arteko liga bat osatu beharra ikusi zen eta Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga sortu zen 2010 urtean, Gipuzkoako Diputazioaren babesean. Bizkaitar eta kantabriar talde bakanek ere bertan hartu zuten parte, hasieran gonbidatu gisa eta ondoren partaide gisa.
2016tik aurrera Gipuzkoatik kanpoko taldeak ere ugaritu ziren eta zikloa amaitutzat emanez 2018an KAE Ligaren egituraren antzeko ETE Liga eratu zen.
ETE Ligaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko denboraldi hasieran, aurreneko denboraldia izanik, Euskotren Ligarako sailkapen estropadak jokatu ziren eta lau onenek saria lortu zuten. Euskotren Ligarako sailkatu ez zirenek jokatu zuten ETE Liga.
Denboraldiaren amaieran aurreneko bi traineruek, Galiziako Ligako aurreneko biek eta Euskotren Ligako azkenak play-offa jokatzen dute, eta bakarra igotzen da.
2022ko Liga berezia izan zen. Euskotren Ligako taldeak lau izatetik zortzi izatera pasatzea erabaki zen 2023rako eta horregatik 2022ko ETE Ligako aurreneko birek zuzenean igotzea lortu zuten, Galiziako lehen biekin batera. Horrek ETE Ligako partaideen gutxitzea ekarri zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Igotako taldea |
2018 Gehiago |
Donostiarra | Hibaika | Deustu | Donostiarra |
2019 Gehiago |
Hibaika | Zumaia | Deustu | inor ez |
2020 Gehiago |
Tolosaldea | Hibaika | Zumaia | inor ez |
2021 Gehiago |
Tolosaldea | Deustu | Hibaika | Tolosaldea |
2022 Gehiago |
Hondarribia | Hibaika | Deustu | Hondarribia eta Hibaika |
2023 Gehiago |
Kaiku | Zumaia | Zarautz | inor ez |
2024 Gehiago |
Astillero | Zumaia | Zarautz | Astillero eta Zumaia |
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Taldeak | Estropadak |
---|---|---|
2018 | 9 | 13 |
2019 | 11 | 15 |
2020 | 9 | 12 |
2021 | 11 | 15 |
2022 | 9 | 15 |
2023 | 8 | 14 |
2024 | 8 | 14 |
Postuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024 denboraldia barne.
Taldea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarren |
---|---|---|---|
Tolosaldea | 2 | 0 | 0 |
Hibaika | 1 | 3 | 1 |
Donostiarra | 1 | 0 | 0 |
Hondarribia | 1 | 0 | 0 |
Kaiku | 1 | 0 | 0 |
Astillero | 1 | 0 | 0 |
Zumaia | 0 | 3 | 1 |
Deustu | 0 | 1 | 3 |
Zarautz | 0 | 0 | 2 |
Patroiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patroia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Aiora Sorozabal | 2 | 2020, 2021 |
Inder Paredes | 1 | 2018 |
Zuriñe Alberdi | 1 | 2019 |
Miren Garmendia | 1 | 2022 |
Jone Garcia de Andoin | 1 | 2023 |
Lara Fernandez | 1 | 2024 |
Parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Parte hartzeak | Urteak |
---|---|---|
Deustu | 7 | 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
Ondarroa | 7 | 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
Zumaia | 6 | 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024 |
Hibaika | 5 | 2018, 2019, 2020, 2021, 2022 |
Hernani | 5 | 2018, 2019, 2022, 2023, 2024 |
Tolosaldea | 4 | 2018, 2019, 2020, 2021 |
Lekittarra | 4 | 2018, 2019, 2020, 2021 |
Lapurdi | 4 | 2018, 2019, 2020, 2021 |
San Juan | 4 | 2019, 2020, 2021, 2024 |
Kaiku | 4 | 2018, 2019, 2023, 2024 |
Zarautz | 4 | 2021, 2022, 2023, 2024 |
Colindres | 2 | 2018, 2019 |
Lutxana | 2 | 2020, 2021 |
Castreña | 2 | 2021, 2022 |
Portugalete | 2 | 2022, 2023 |
Astillero | 2 | 2023, 2024 |
Donostiarra | 1 | 2018 |
Hondarribia | 1 | 2022 |
Irabazitako banderak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024 amaieran eguneratua.
Taldeak | Banderak | Kopurua |
---|---|---|
Tolosaldea | 21 | |
Zumaia | 16 | |
Hibaika | 15 | |
Hondarribia | 9 | |
Donostiarra | 7 | |
Astillero | 7 | |
Kaiku | 6 | |
Deustu | 5 | |
Zarautz | 5 | |
Orio | 1 | |
San Juan | 1 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Liga (2010-2017)
- Euskotren Liga
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
ETE Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|